Irakasleen formakuntza :: Pedagogia, Psikologia

217 Familia eta hezitzailea: ezinbesteko elkarlana

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 20.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2010(e)ko urtarrilaren 1a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2010(e)ko urtarrilaren 13a

Ikastaro hau asteazken eta ostegunetan (urtarrilak 13, 14, 20, 21, 27, 28 eta otsailak 3, 4) izango da.

Familia eta hezitzailearen arteko elkarlana du ikastaro honek oinarri. Familia eta hezitzailearen arteko komunikazioak, harremanak onak, haurrarengan duen onura aztertuko da.

Irakaslea

  • Susana Aparicio Rebe

Helburuak

  • Gurasoen eta hezitzaileen arteko harremana hobetzea.
  • Haurreskolan gurasoen inplikazioa lortzea.
  • Hezitzaileak konpetentzia sozialetan entrenatzea.
  • Gatazken ebazpenerako baliabideak jasotzea; honetarako testuinguru honetan eman daitezkeen gatazkak eta hauen zergatiak aztertuko ditugu. Gatazkaren ebazpenerako baliabideak eskainiko dira, trebezia sozialetan entrenamendua eginez.

Edukiak

  • Haurreskolen zergatia eta familiarenganako eragina.
  • Harremana baldintzaten duten haur, guraso eta hezitzaileen bizipenak.
  • Gatazka.
  • Trebezia sozialak.
  • Teknologia berriak harremana errezteari begira.
  • Gurasoen inplikazioa haurreskolan.

Metodologia

Metodologia praktiko – partehartzailea izango da, honetarako dinamika desberdinak erabiliko dira. Helburua taldeak dituen ezagutzetaz abiatzea da ikastaroaren zehar hauek zabaltzea.

Nori zuzendua

Haurreskoletako hezitzaileei

Matrikulaziorako argibideak

Haurreskolen Partzuergoa: 943821759

Babesleak

  • ez dago