Irakasleen formakuntza :: Merkataritza, Informatika

Merkataritza establezimendua kudeatzea eta administratzea. Ntics. Aplikazio informatikoak

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 20.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2011(e)ko irailaren 5a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2011(e)ko irailaren 16a

Jakina da establezimendu berria ireki eta kudeatzeko gauzarik garrantzitsuena motibazioa dela. Hortik abiatuta, ikertu eta planifikatu beharra dago.

Negozio baten arrakasta hasierako pausu eta erabakietan jokatzen da askotan. Horregatik, negozioaren helburua lehenik eta behin zehaztu beharra dago. Behin helburua izanik, negozio plana diseinatzeari ekingo diogu. Horretarako informazioa eskuratzea eta aztertzea beharrezkoa da ondoren zein bidetik joko den erabakitzeko.

Behin establezimendua irekita, jendeak establezimenduaren berri eduki behar du; targeta erakartzeko komunikazio sistema osoa ezarri.

 

Ikastaroa honako datetan izango da: urtarrilak 10, 12, 17, 19, 24, 26, 31 (astearte eta ostegunetan).

Irakaslea

  • Ander Perez Goikoetxea

Helburuak

  • Establezimendua kudeatzeko prozesuak zehaztea. Zer da negozio/establezimendua. Establezimendua ireki aurretik kontutan eduki beharrekoa eta nola garatu proiektua.
  • Kudeaketa integrala. Establezimendu baten kudeaketak ekintzen bateragarritasuna eskatzen du, hau da, burutzen diren ekintzak koherenteak izan behar dira beraien artean, integrala. Kudeaketa integral bati esker lortuko dugu gure helburuaren arrakasta.
  • Negozio plana nola burutu. Establezimenduak negozio plan baten beharra du derrigorrez. Horrenbestez, negozio plan bat nola gauzatu da beste helburu bat.
  • Establezimendua aditzera ematea. Establezimendu berriaren komunikazioa jendeak beraren berri jakin dezan eta hartara erakartzeko.

Edukiak

1. Establezimendua sistema gisa: Ezagutzak, arauak, metodoak eta abilidadeak erabili behar dira.

  • Nola estrukturatu
  • Biziraupena
  • Prozesuak (kalitatea helburu)

2. Merkatu ikerketa bat nola egin: Barne eta kanpoko AMIA (Aukerak, Mehatxuak, Indarrak, Ahuleziak).

3. Negozio plana:

  • Informazioa jaso.
  • Azterketa.
  • Erabakiak hartu.
  • Gauzatu.
  • Egindakoaren ebaluazioa.

4. Komunikazio estrategiak

5. Komunikazio teknikak

  • Publizitate orokorra.
  • HHPP
  • Zuzeneko marketina.
  • Babesletza
  • Salmenten sustapena
  • Saltokiko publizitatea
  • Saltzaileen komunikazioa

6. Legedia: eskubide eta obligazioak

7. Diru-laguntzen bilaketa.

8. Internetek ematen dituen aukera berriak: Dropbox aplikazioa eta Administrazioarekin online harremana.

Metodologia

Hasieran teoria emango da. Ikasle bakoitzak apunteak izango ditu eta irakasleak PowerPointen bidez edukiak azalduko ditu parte-hartzea bultzatuz. Ikastaroaren ¾ teoriaren azalpena izango da eta gainontzekoa ikasitako edukiak batzen dituen lan praktiko txikia burutuko da.

Nori zuzendua

Lanbide Heziketako irakasleei

Matrikulaziorako argibideak

Hezkuntza Saileko web gunean

Babesleak

  • Hezkuntza Saila

Etiketak

lanbide heziketa, bilbo, luis briñas, ikastaroa, negozioa, negozio plana, komunikazioa

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.