Irakasleen formakuntza :: Hezkuntza, Pedagogia

016 Hezkidetzan hezten

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 20.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2011(e)ko irailaren 5a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2011(e)ko irailaren 23a

Hezkidetzari orain arte ez zaio behar besteko garrantzirik eman haur eta lehen hezkuntzan. Denborak erakutsi digu, ordea, adin tarte honetan ere gaia lantzeak berebiziko garrantzia eta balioa duela. Haurrak jaiotzen diren une beretik parekidetasunezko harremanak lantzea komenigarria baita.

 

Aurrez-aurreko saioak maiatzak 8, 10, 15, 17 eta 29 (astearte eta ostegunetan) izango dira.

Irakaslea

Helburuak

Ikastaro honetan haurraren identitate eta autonomia pertsonari dagozkion gaiak lantzea izango da helburu nagusia. Umearen gorputza, gogoak, beharrak eta irudia modu egokian lantzea funtsezkoa izango da. Horrekin batera, gizarte inguruneari dagozkionak lantzea ere helburu izango dira.

Helburu zehatzak:

  • Hezitzaileek gaur egungo jendartean genero sistemak duen garrantziaz ohartzea, eta sistema horren isla heziketa ereduan identifikatzea

  • Genero sistemak duen eragina haur txikien nortasun eraikuntzan aztertzea

  • Generoaren transmisio mekanismoak identifikatzea, bai familian baita hezkuntza arloan ere

  • Guztion keinu txikietan eta jarreretan sexismoa identifikatzea eta transformatzea

  • Eguneroko heziketa jardueran parekidetasuna sustatzeko baliabide pertsonalak eta praktikoak garatzea

  • Kantuen eta ipuinen bitartez parekidetasunezko lotura emozionalak sustatzea

  • Gurasoekin dituzten harremanetan erantzunkidetasun sustatzeko estrategiak lantzea

Edukiak

  • Hezkidetza kontzeptua: Hezkidetzaren oinarri teorikoak, garrantzia eta funtzioak. Sexu/genero sistemaren oinarria ulertu eta hezkuntzan duen eragina aztertu. Keinu txikien garrantzia.
  • Hezkuntza helburuak eta funtzioak. Parekidetasunean oinarritutako hezkuntza.
  • Konpetentziak eta baloreak. Haur Hezkuntzan garatu beharreko konpetentziak, arreta berezia jarriko diogu norberaren ezagutzarekin eta inguruaren eta harremanen ezagutzarekin lotuta daudenei. Atxikimendua eta honen aurretiko etapa eta genero eskemen eragina identitatearen garapenean.
  • Metodologia: Ikas-prozesua ordenatzeko eta bideratzeko moduak heziketan duen eragina eta potentzialtasuna aztertu. Metodologia eta neska eta mutilen arteko parte-hartze desoreka aztertuko dugu; norbere ezagutza, auto-estimua eta konfiantza bultzatzeko nola jardun.
  • Edukiak eta materiala. Lantzen diren edukiak eta berauek transmititzeko erabilitako materialak aztertuko ditugu, izaera sexista dutenak identifikatuz eta ordezkatuz. Ipuinen azterketa kritikoa egingo dugu.
  • Hizkuntza. Hizkuntzaren izaera sexista aztertuko dugu eta erabilera ez sexistarako gakoak ikusiko ditugu.
  • 7.- Ikastetxearen antolamendua. Batetik, ikastetxe-guneek beraiek hezkuntzarako premia bereziak asetzeko aukera eskaintzen duten ikusiko dugu. Beste alde batetik, espazioen banaketak Sexu/genero sistemaren arabera ezarrita dauden aztertuko dugu.
  • Espazioa eta denbora. Nola antolatzen ditugun, espazioak eta denborak, aztertuko dugu; espazio eta denboraren erabilera sexista; jarduera formal eta informalen arteko banaketa; txokoen erabilera orekatu eta parekideak.
  • Ebaluazioa. Ebaluazioa aztertu eta ebaluazio hezkidetzaile baterako gakoak identifikatuko ditugu.

Metodologia

Teoria eta praktika uztartuko dugu. Garrantzitsua, marko teoriko oso eta aberats batez jabetzea ikaslea, era berean, funtzionala izan behar du, ikasleak aplika dezan.

  • Teoria eta praktika uztartuko ditugu.
  • Hausnarketa: Indukzio-dedukzio eta analisia-sintesia.
  • Talde dinamika.
  • Praktika eta egunerokotasunera zuzendua.

 

20 orduko ikastaroa honela antolatuko dugu: 15 ordu saio teoriko-praktikoak eta aurrez aurrekoak. Gainontzeko 5 orduak talde lana egiteko. Unitate didaktiko bat egingo dugu, taldeetan. Helburuak honakoak dira: Gure etapako haurrek zein behar dituzten ikusi eta definitu; beharren arabera zer landu behar den aztertu; hezitzaileon lana markatu; eta, azkenik, hezkidetza bultzatzeko proposamen didaktikoa ekoiztu.

Nori zuzendua

Hezkuntza Saileko irakasleei: GARATU

Egitaraua

2012-05-15

Ordua Edukiak Irakaslea
17:00-20:00

016 Hezkidetzan hezten

2012-05-17

Ordua Edukiak Irakaslea
17:00-20:00

016 Hezkidetzan hezten

2012-05-29

Ordua Edukiak Irakaslea
17:00-20:00

016 Hezkidetzan hezten

2012-05-08

Ordua Edukiak Irakaslea
17:00-20:00

016 Hezkidetzan hezten

2012-05-10

Ordua Edukiak Irakaslea
17:00-20:00

016 Hezkidetzan hezten

Matrikulaziorako argibideak

Hezkuntza Sailaren web gunean: GARATU

Babesleak

  • Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza Saila

Etiketak

gasteiz, ikastaroak, hezkidetza, generoa, hezkuntza, haur, haurreskola partzuergoa

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.