Irakasleen formakuntza :: Hezkuntza, Psikologia

463 Nerabeekiko lana irakaskuntzan. Deabru ttipi, aingerutxo eta beste biktima batzuk

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 30.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2011(e)ko irailaren 5a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2011(e)ko irailaren 23a

Ikasketa prozesua osatzen duten gainerako etapetan ez bezala, Bigarren Hezkuntzan aritzen garen profesionalentzako formazioak ez du kontuan hartzen gure ikasleen psikologia ezagutu beharra. Irudi lezake jada jende “helduarekin” ari garela, pertsona bilakatzeko prozesuaren gorabeherek desorekatzen ez dituztenak. Horrela, traturako zailenetakoa den adin honetako gazteekin lan egiten dugunek hutsune handia sumatzen dugu hain ezinbesteko eta garrantzitsua den horretan: Harremanetarako eta elkarbizitzarako gaitasunean. Ikastaro honen arrazoia hutsune horren betetzea da eta helburua, gelako ohiko egoera -batzuetan zailegi-en kudeaketarako prestakuntza ahalik eta praktikoena.

 

Aurrez-aurreko saioak otsailak 7, 9, 14, 16, 28, martxoak 1 eta 29 izango dira.

Irakaslea

  • Ane Ablanedo Larrion

    Unibertsitateko irakaslea (UPPA, NUP). Haur-prebentzioan espezialista. Eskola alternatibo eta pedagogia librearen gaian formatzailea. Hizlari eta artikulugilea. UEUkidea.

Helburuak

  • Hezitzaile garen aldetik, Hezkuntza sistema eta gure funtzioen gainean hausnarketa bultzatzea.
  • Nerabezaroaren gakoak ezagututa, ikasleekiko harremana, gelako giroa eta geure lana errazago eta aberasgarriago egitea.
  • Institutuetako geletako bizitza hobetzea. Berdin guretzat nola ikasleentzat, biak ala biak “biktimak”.

Edukiak

  • Nerabezaroa eta aurre-nerabezaroaren psikologiaren ezaugarriak.
  • Gure lana: edukiak irakatsi, hezi?
  • Gelako ekosistema. Irakaslea eta ikaslea: Funtzio ezberdindun pertsonak (berdintasun)-harremanean. Autoritate funtzionala vs autoritarismoa. Boterearen kudeaketa. Errespetua eskubide bat da, baina Irabazi egiten da. Ezkutuko ideologia.
  • Nerabea: Izan ginen eta jada ez garen ameslariaren enkarnazioa. Galdutako nerabe errebeldearen bila.
  • Irakaslea eredu, erreferentzia. Edukiak ahazten dira. Irakasleak, ez.
  • Gela, toki bizia. BIZItokia. Bizitzarako ikas- tokia. Edukiak “BIZI”dunak egitea. Baina haien bizitzen arnasarekin,ez geurearekin.
  • Curriculum eta programazioen mende. Denbora “galtzea”ri beldurra galtzea.
  • Adibide praktiko bat: POESIA Literatura unibertsaleko gelan
  • Irakaslea, ikaslea eta familiaren arteko triangelua. Familiekiko komunikazioa. Nerabearen inguruko informazioaren kudeaketa. Konfidentzialtasuna. Aliantza.
  • Nerabe “zailak”.
  • Taldekatze bereziak. Talde txiki eta bereziekiko lana.
  • Arauak eta legeak. Ardura. Ekintza eta erabakien ondorioen ardura hartzea.
  • Tutoretza lana.
  • Ohiko kasuen dramatizazioa.

Metodologia

Metodologia teoriko- praktikoa izango da.

Ikastaroak hiru fase izango ditu:

  • 18 ordu aurrez-aurre (3 orduko 6 saioa)
  • 9 ordu lana egiteko (ez presentzialak)
  • 3 ordu aurrez-aurre (amaierako saioa)

Nori zuzendua

Hezkuntza Saileko irakasleei: GARATU

Egitaraua

2012-03-01

Ordua Edukiak Irakaslea
17:00-20:00

46

2012-02-14

Ordua Edukiak Irakaslea
17:00-20:00

463 Nerabeekiko lana irakaskuntzan. Deabru ttipi, aingerutxo eta beste biktima batzuk

2012-02-16

Ordua Edukiak Irakaslea
17:00-20:00

463 Nerabeekiko lana irakaskuntzan. Deabru ttipi, aingerutxo eta beste biktima batzuk

2012-02-28

Ordua Edukiak Irakaslea
17:00-20:00

463 Nerabeekiko lana irakaskuntzan. Deabru ttipi, aingerutxo eta beste biktima batzuk

2012-03-29

Ordua Edukiak Irakaslea
17:00-20:00

463 Nerabeekiko lana irakaskuntzan. Deabru ttipi, aingerutxo eta beste biktima batzuk

2012-02-07

Ordua Edukiak Irakaslea
17:00-20:00

463 Nerabeekiko lana irakaskuntzan. Deabru ttipi, aingerutxo eta beste biktima batzuk

2012-02-09

Ordua Edukiak Irakaslea
17:00-20:00

463 Nerabeekiko lana irakaskuntzan. Deabru ttipi, aingerutxo eta beste biktima batzuk

Matrikulaziorako argibideak

Hezkuntza Sailaren web gunean: GARATU

Babesleak

  • Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza Saila

Etiketak

ikastaroa, ikastaroak, donostia, ikasleak, gazteak, zailtasunak, irakaskuntza

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.