Irakasleen formakuntza :: Hezkuntza, Pedagogia

183 Zientziaren dibulgazioa gelan: Zientzia, Sasizientzia eta Pazientzia

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2011(e)ko irailaren 5a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2011(e)ko irailaren 23a

Ikastaro honetan gaurkotasun handiko gaiak landuko dira, parte-hartzaileen interesetik abiatuta. Besteak beste, klimaren beroketa, nanoteknologien arriskuak, eremu elektromagnetikoen balizko kalteak...

Hainbat baliabide erabili eta aztertuko dira: bideoak, prentsako berri laburrak edo iragarkiak eta interneten aurki daitekeen informazioa. Esaterako, Elhuyar, Ekaia, Berria, Teknopolisekoak, blogak... Zenbait kasutan, punta-puntako artikulu zientifikoak (Science edo Nature-koak) ere erabiliko dira adibide gisa.

Ikasleen arteko eztabaida sustatuko da eta argudio sasi-zientifikoei antzematen lagunduko zaie.

Ikastaro hau azaroak 7, 8, 9, 10 (astelehenetik ostegunera) izango da.

Irakaslea

  • Oier Bikondoa del Barrio

    Fisikan doktorea. XMaS UK-CRG Beamline (ESRF) eta Warwick Unibertsitateko ikerlaria. Elhuyar eta UEUkidea

Helburuak

  • Ikasgeletan zientziaren dibulgazioa eta irakaskuntza lantzea.
  • Sasi-zientzien fenomenoa aztertu eta ulertu.
  • Informazio zientifiko zuzena eta erabilgarria eskuratzen ikastea.

Edukiak

1. Zientziaren dibulgazioa ikasgeletan.

Erakunde publiko eta pribatuek geroz eta garrantzi gehiago ematen diote zientziaren dibulgazioari. Horren adibide bat, Europako zazpi ikerketa-zentru publiko nagusienetakoak biltzen dituen EIROforum elkarteak kaleratzen duen “Science in School” (www.scienceinschool.org) aldizkaria da. Zenbait ospe handiko zientzilariek ere ekimen pertsonalak bultzatu dituzte: adibidez, Sir Harry Kroto eta Georges Charpak (La Main à la Pâte) Nobel saridunek The Vega Science Trust (www.vega.org.uk) eta La Main à la Pâte ( www.lamap.fr) ekimenak bultzatu dituzte hurrenez hurren. Ikastaroan, horrelako zenbait ekimen aztertuko dira.

 

2. Sasi-zientziak: zer dira, nola sortzen dira, zergatik dira hain erakargarriak.

Zientziaren dibulgazioaren gorakadarekin batera, sasi-zientziek ere gora egin dute. Jende askok, zientzia tradizionala edo ofizialarekiko mesfidantza izaten du eta zientzilariek eskeinitako argibideak nekez sinestuko dituzte. Aldiz, sasi-zientziek eskaintzen dituen esplikazioak erraz onartzen ditu. Joera hau ulertzeko, nahitaezkoa da zientziaren arlo eztabaidagarrietan sakontzea, hala nola zientziaren mugak, erabilera txarrak, kalteak, zenbait ikerketen balizko interes ezkutuak (militarrak, industrialak...), etab. analizatzea. Baina sasi-zientzien ospea beste zenbait arrazoitan oinarritzen da. Sasi-zientziek, erakargarriak egiten dituzten zenbait berezitasun dituzte: zientzia ofizialak eskaintzen ez dituen soluzioak hornitzen dituzte, ez daude ezkutuko interesen menpe, teknologia sinple, natural eta ulergarrian oinarritzen dira... Hau guztia, itxura besterik ez da. Sasi-zientziek erakargarriak izateko erabiltzen dituzten trikimailuak aztertuko dira ikastaroan: hizkuntza berezi eta zehaztugabea, iragarpen falta eta egiaztagarritasun eza, emaitza eta datuen aukeraketa selektiboa, etab. Sasi-zientzien eta zientziaren erabilera txarraren arteko desberdintasunak ere haztatuko dira.

 

3. Infornazio zientifikoa eskuratzeko erremintak.

Kurtsoaren azken partean, informazioaren arazoa landuko da. Gaur egun informazio eskerga dugu eskura baina halere, zenbaitetan zaila izaten da informazio “fidagarria” topatzea. Wikipedia eta interneten dauden milaka blogak fidagarriak al dira? Zuzenak al dira komunikabidetan agertzen diren berriak? Hori ebazteko, informazioa kontu handiz aztertu behar da, izpiritu kritikoz eta dogmatismotik urrun. Hau nola egin adibideekin argituko da kurtsoan.

Metodologia

Ikasleen parte-hartze aktiboa sustatzen duen metodologia erabiliko da. Ezagupen teorikoak pixkanaka-pixkanaka aurkeztuko dira. Garatutako atalak gaur egun jendartean jakinmina pizten duten adibideekin argituko dira.

Ikasleen arteko eztabaida sustatuko da eta argudio sasi-zientifikoei antzematen lagunduko zaie. Ikasleek proposatzen dituzten adibideak ere jorratuko dira. Esperimentu praktiko errazak ere egingo dira.

Nori zuzendua

Hezkuntza Saileko irakasleei: GARATU

Egitaraua

2011-11-07

Ordua Edukiak Irakaslea
16:45-19:45

183 Zientziaren dibulgazioa gelan: Zientzia, Sasizientzia eta Pazientzia

2011-11-08

Ordua Edukiak Irakaslea
16:45-19:45

183 Zientziaren dibulgazioa gelan: Zientzia, Sasizientzia eta Pazientzia

2011-11-09

Ordua Edukiak Irakaslea
16:45-19:45

183 Zientziaren dibulgazioa gelan: Zientzia, Sasizientzia eta Pazientzia

2011-11-10

Ordua Edukiak Irakaslea
16:45-19:45

183 Zientziaren dibulgazioa gelan: Zientzia, Sasizientzia eta Pazientzia

Matrikulaziorako argibideak

Hezkuntza Sailaren web gunean: GARATU

Babesleak

  • Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza Saila

Etiketak

ikastaro, ikastaroak, eibar, dibulgazioa, zientzia dibulgazioa, eskola, ikastetxea, irakaskuntza

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.