Irakasleen formakuntza :: Hezkuntza, Psikologia

347 Ikastetxean pertsonekin lanean

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 24.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2011(e)ko irailaren 5a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2011(e)ko irailaren 23a

Ikastetxea lan talde bat da, etenik gabeko harremanean dagoen taldea. Gizakia harremanean da gizaki: espezie soziala gara, eta hartu-eman horrek ahalbidetzen du gure garapena. Emozioak elkarbizitza hori, eta eguneroko lana, uneoro baldintzatzen dauden osagaiak dira.

Taldearen funtzionamendu egokirako, eta beraz, ikastetxearen eta hezkuntza prozesuaren kalitatea lortzeko, talde lana eta parte-hartzea garatzea ezinbestekoa izango da.

 

Ikastaroaren aurrez-aurreko saioak urtarrilak 16, 18, 23, 25 eta otsailak 13 izango dira (astearte eta ostegunetan).

Irakaslea

  • Naiara Gorroño Viteri

    Komunikazio Zientzietan lizentziaduna Nafarroako Unibertsitatean. Pedagogian Masterduna Bartzelonako Unibertsitatean. Yoga irakaslea, Sadhana Yoga Eskola.

    Unibertsitatea.net atarian elkarrizketa.

Helburuak

  • Pertsonen arteko harremanen garrantziaz jabe izan, ongi izatea bizitzeko eta hezkuntza helburuak lortzeko.
  • Talde lanen funtzionamendua aztertu, eta bilerak eta taldeen kudeaketa hobetzeko teknikak ezagutu.
  • Ikastetxeko koordinazioa hobetuko duten proiektuak aurkeztu.
  • Gatazkak identifikatu eta hauek bizi eta gainditzeko modu eta estrategia egokienak ezagutu.
  • Komunikazio bide egokiak: asertibitatea.

Edukiak

  • Zuzendaritza taldea, motibazioa eta parte-hartzea. Lan talde kooperatiboa
  • Hezkuntza taldearen asmoak.
  • Ikastetxeko giroa hezkuntza kalitatean..
  • Ikuspegi holistikoa harremanetan, lanean
  • Hezkuntza emozionala: norbere emozioez jabetzea, horiek identifikatzea eta ulertzea; baita besteenez jabetu eta haiek identifikatzea ere.
  • Enpatia: etekin oneko lanerako giltza
  • Komunikazio eraginkorra: asertibitatea
  • Norbera eta taldea: begirada sistemikoa.
  • Taldean lan egitearen etekina: nola lortu, bidean utzi beharrekoa, jaso beharrekoa
  • Bileratan aurrera egiteko gakoak: denbora gutxian gehiago egin.
  • Gatazken konponbide kreatiboa.

Metodologia

Konpetentzien garapenerako oinarrizkoak diren prozesuetan non parte-hartzea, elkarrizketa eta lan kooperatiboa diren ardatzak.

Ezagutza mota desberdinetan oinarrituta: parte-hartzaileena, teoria eta ikerketetatik datorrena, praktikatik sortzen denarena eta ikastaroan parte-hartzaileek elkarrekin lanean sor dezaketena.

Aurkezpen elkarrizketatuak, banaka, talde txiki eta talde handitan egindako lana.

Partaidetza - dinamika, eztabaidak eta kasuen ikerketa.

Elkarrekin ikasi, hausnartzen eta gaietan pertsona adituen ekarpenekin.

Nori zuzendua

Hezkuntza Saileko irakasleei: GARATU

Egitaraua

2012-01-16

Ordua Edukiak Irakaslea
17:00-20:00

347 Ikastetxean pertsonekin lanean

2012-01-18

Ordua Edukiak Irakaslea
17:00-20:00

347 Ikastetxean pertsonekin lanean

2012-01-23

Ordua Edukiak Irakaslea
17:00-20:00

347 Ikastetxean pertsonekin lanean

2012-01-25

Ordua Edukiak Irakaslea
17:00-20:00

347 Ikastetxean pertsonekin lanean

2012-02-13

Ordua Edukiak Irakaslea
17:00-20:00

347 Ikastetxean pertsonekin lanean

Matrikulaziorako argibideak

Hezkuntza Sailaren web gunean: GARATU

Babesleak

  • Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza Saila

Etiketak

ikastaroa, ikastaroak, ueu, elkarbizitza positibo, harremanak, emozioak, bilbo, hezkuntza komunitatea, zuzendaritza

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.