Irakasleen formakuntza :: Hezkuntza

407 Hizkuntzak, kulturak eta lurraldeak

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 20.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2011(e)ko irailaren 5a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2011(e)ko irailaren 23a

Ikastaro honen bidez hizkuntzak, kulturak eta lurraldeak duten harreman eta loturaz jabetuko gara. Irakaskuntza alorreko markoa oinarritzat hartuta kontzeptu horien banakako hausnarketa eta elkarreraginaz ohartuko gara egungo gizartean.

Ikastetxea testuingurutzat harturik, honetan aurki daitezkeen hizkuntza, kultura eta lurralde ezberdinetako konplexutasuna kudeatzeko baliabideak eskainiko dira.

Arlo praktiko eta parte-hartzaileari espazioa eskainiko zaio nork bere galderak, adibideak edota esparruko gaiak 3 alor horietatik azter ditzan.

Ikastaro hau azaroak 8, 10, 15, 17, 22, 24, 29 eta abenduak 1 (astearte eta ostegunetan) izango da.

Irakaslea

  • Samira Goddi Mendizabal

    Publizitate eta Harreman Publikoetan lizentziatua. Gizarte eta Kultur antropologian lizentziatua.

    Kultur aniztasuneko teknikaria. Kultura arteko bitartekaria izana.

    unibertsitatea.net atarian duzue irakasleari egindako elkarrizketa.

Helburuak

Ikastaro honen bidez hizkuntzak, kulturak eta lurraldeak duten harreman eta loturaz jabetuko gara. Irakaskuntza alorreko markoa oinarritzat hartuta kontzeptu horien banakako hausnarketa eta elkarreraginaz ohartuko gara egungo gizartean.

Ikastetxea testuingurutzat harturik, honetan aurki daitezkeen hizkuntza, kultura eta lurralde ezberdinetako konplexutasuna kudeatzeko baliabideak eskainiko dira.

Arlo praktiko eta parte-hartzaileari espazioa eskainiko zaio nork bere galderak, adibideak edota esparruko gaiak 3 alor horietatik azter ditzan.

HELBURUAK:

  • Hizkuntzak, kulturak eta lurraldeak kontzeptuak osotasunean ulertzea.
  • Norbanakoa aztertu beste kultura, hizkuntza edota lurralde bateko norbaitekin harramantzen denean. Horrela estereotipo eta aurreiritzien aurrean nola kokatzen garen ikusi. Beste kulturei buruzko ezagutza eza, estereotipoak eta aurreiritziak gainditzen laguntzeko.
  • Hiru kontzeptuen arteko harreman eta distantziak aztertzea. Kultur aniztasunak dauzkan ezaugarriak ikusi eta kontzeptuen arteko loturak aztertu gure errealitatean.
  • Ikastetxean planteatzen diren adibide praktikoak gelan analizatzea testuinguru horretan zehazki aniztasuna kudeatzeko baliabideak eskainiz.

Edukiak

  • Munduan dauden hizkuntza ezberdinak aztertu eta hauek duten lekua ikusi. Batez ere ikasleen jatorrizko hizkuntzak eta gizarteak hobeto ezagutzeko.
  • Munduan aurkitzen diren idazkera sistema ezberdinak aztertu eta identifikatu.
  • Hizkuntza espazioak analizatu; etxean, ikastetxean etab. Jatorri ezberdineko ikasleek duten erabilera esparru eta transmisioa identifikatu.
  • Kulturak eta identitateak aztertu, norbanakoarengatik hasita.
  • Kultura eta hizkuntza hauek kokatzen diren lekuak ikusi baita guregan duten eragina aztertu.
  • Gaur egun, gure herrietan bizi eta elkar bizitzen dugunon arteko kultur eta hizkuntzak aztertu.
  • Jatorri ezberdineko haur eta gazteen kasuan migrazio fenomenoa aztertu. Borondatearen kontrako migrazioa askotan. Haurren migrazioak dakartzan doluak.
  • Baliabideak eskaini gai hauen inguruko materiala lortzeko.
  • EAEko jatorri aniztasunaren gehiengoa kontutan hartuta, herrialde zehatz batzuen inguruko adibideak azaldu. Aniztasun kulturalean elkarbizitza eraikitzea bultzatuz.
  • Bitartekaritarako teoria multifaktoriala azaldu; ezaugarri pertsonal, kultura eta testuingurukoak jokatzen dutelarik.

Metodologia

Arlo teorikoa nahiz praktikoa landuko da ikasgai honetan.

Arlo teorikoari dagokionez, material ikus erraza eta ulerkorra banatuko da eta eskoletan bertan landu.

Eduki teorikoak sakontasunez landuko dira eta ondoren alde praktikoarekin eduki horiek hobeto finkatzeko asmoz garrantzia eskainiko zaio.

Arlo praktikoari dagokionean, errealitatearekin zerikusia duten kasu praktikoak landuko dira, eta baliabide informatikoen bitarteaz, informazio bilaketan trebatuko dira, baita hizkuntzen identifikazioan ere. Horrez gain, bideo eta jolas modukoak eskainiko zaizkie hausnarketa eta praktikotasunari begira gaia hobeto sakontzeko. Taldeka nahiz banakako hausnarketa eta planteamenduak nahiz adibide moduko gatazkak planteatuko zaizkie. Dituzten baliabideekin eta azaltzen zaizkien egoeren aurrean erreakzioak azaldu eta denon artean lantzeko helburuarekin.

Gaiarekin zerikusia duen film labur, rol playing-a edota histori narratiboen bitartez kultur aniztasunaren inguruko gogoetak planteatuko dira.

Nori zuzendua

Hezkuntza Saileko irakasleei: GARATU

Egitaraua

2011-12-01

Ordua Edukiak Irakaslea
17:00-19:30

407 Hizkuntzak, kulturak eta lurraldeak

2011-11-08

Ordua Edukiak Irakaslea
17:00-19:30

407 Hizkuntzak, kulturak eta lurraldeak

2011-11-10

Ordua Edukiak Irakaslea
17:00-19:30

407 Hizkuntzak, kulturak eta lurraldeak

2011-11-15

Ordua Edukiak Irakaslea
17:00-19:30

407 Hizkuntzak, kulturak eta lurraldeak

2011-11-17

Ordua Edukiak Irakaslea
17:00-19:30

407 Hizkuntzak, kulturak eta lurraldeak

2011-11-22

Ordua Edukiak Irakaslea
17:00-19:30

407 Hizkuntzak, kulturak eta lurraldeak

2011-11-24

Ordua Edukiak Irakaslea
17:00-19:30

407 Hizkuntzak, kulturak eta lurraldeak

2011-11-29

Ordua Edukiak Irakaslea
17:00-19:30

407 Hizkuntzak, kulturak eta lurraldeak

Matrikulaziorako argibideak

Hezkuntza Sailaren web gunean: GARATU

Babesleak

  • Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza Saila

Etiketak

ikastaroak, eibar, ueu, pedagogia, kulturartekotasuna, aniztasuna, ikastaroak

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.