Irakasleen formakuntza :: Informatika

911 Linuxera sarrera Ubunturekin

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 20.00 ordu

Ikastaro teoriko praktiko honetan, software libreen aukera eta onurez jarduteaz gain, ordenagailuan sistema libreak instalatu eta modu praktikoan, erabiliz, ikasiko da.

Ikastaro hau irailak 12, 13, 14, 15, 19, 20 eta 21 izango da.

Irakaslea

  • Igor Ruiz Agundez

    UEUko kidea. Informazio Sistemen doktorea. Ingeniari informatikoa. Deustuko Unibertsitateko ikertzaile eta irakaslea.

Helburuak

  • Ikastaroaren helburu nagusia software librearen inguruko kontzeptu, ideia, filosofia eta bizimoduari sarrera egitea da.
  • Informazioaren trataerak hezkuntzaren alorrean ematen dituen aukeraz jabetu.
  • Software askearen ezaugarriak ezagutu eta ezagutzaren zirkulazio asketik datozen onurez jabetu.

Edukiak

Ikastaroaren hasieran, software librearen hastapenak azalduko dira (software librea, Ubuntu lan ingurunea, fitxategi kudeaketa, sistemen oinarrizko administrazioa, sareko aplikazioak…). Ondoren, eztabaida-mahaiaren dinamika erabiliz aurreko atalean ikusiriko kontzeptuei buruz eztabaidatuko da.

Atal praktikoan, bi ekintza aurkezteko dira: alde batetik ikasleek eskolako edo etxeko ordenagailuetan GNU/Linux sistema eragile bat instalatuko dute. Beste aldetik, Ubuntu distribuzioarekin batera datozen programen sarrera laburra egingo da, eguneroko beharrak asetzeko programen ezaugarriak azalduz.

Landuko den sistema eragileak eta programek euskaraz erabiltzeko aukera dute.

Ikasleek egingo dituzten lan guztiak modu kolaboratzailean planteatuko dira eta hauek burutzeko wiki plataforma kolaboratzaile bat erabiltzeko aukera izango dute.

Metodologia

Ikastaro presentziala izango da. Lehenengo egunetan atal teorikoak landuko dira, modu dibulgatzaile batean edukiak emanez, nahiz eta ikastaroa batez ere praktikoa izango den.

Eztabaida-mahaien dinamika erabiliz, ikasleen parte-hartzea sustatuko da.

Ikasleek aurreko egunetan landutako kontzeptuak modu praktikoago eta kolaboratzaile batean landuko dituzten.

Nori zuzendua

Hezkuntza Saileko irakasleei: GARATU

Egitaraua

2011-09-13

Ordua Edukiak Irakaslea
17:00-19:52

911 Linuxera sarrera Ubunturekin

2011-09-14

Ordua Edukiak Irakaslea
17:00-19:52

911 Linuxera sarrera Ubunturekin

2011-09-15

Ordua Edukiak Irakaslea
17:00-19:52

911 Linuxera sarrera Ubunturekin

2011-09-19

Ordua Edukiak Irakaslea
17:00-19:52

911 Linuxera sarrera Ubunturekin

2011-09-20

Ordua Edukiak Irakaslea
17:00-19:52

911 Linuxera sarrera Ubunturekin

2011-09-21

Ordua Edukiak Irakaslea
17:00-19:52

911 Linuxera sarrera Ubunturekin

2011-09-12

Ordua Edukiak Irakaslea
17:00-19:52

911 Linuxera sarrera Ubunturekin

Matrikulaziorako argibideak

Hezkuntza Sailaren web gunean: GARATU

Babesleak

  • Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza Saila

Etiketak

ueu, ikastaroak, software-libreak, bilbo, hezkuntza, informazioa

Copyright @ 2018 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.