Irakasleen formakuntza :: Geografia, Kartografia, Informatika

784 GIS libreen erabilera irakaskuntzan

  • Izaera: On-line
  • Ordu kopurua: 30.00 ordu

Ikastaro honetan GIS sofwareen erabira irakaskuntzan aztertuko dugu, batez ere GVSIG eta Kosmo.

Ikastaroa on-line izango bada ere, aurrez-aurreko saio bi izango ditu: irailak 14 eta urriak 19 (asteazkenak)

Irakasleak

  • Joseba Dorado Lopez

    Geografian lizentziatua. Lan jarduna Ingeneritza munduko Geografiako Informazio Sistemetan (GIS eta GPS lanetan) eta Ingurumeneko inpaktu ebaluazioan.

  • Borja Ruiz Huerta

    Geografian lizentziatua. CEA eta GIS-en inguruko graduondokoa. Lan jarduera obra zibiletako ingurumen gaietan eta GIS arduradun. UEUkidea da.

Helburuak

  • Software libreen bidezko tresnen berri izatea
  • Gaur egun informazio espazialaren kudeaketa zelan burutzen den ikastea.
  • GVSIG eta Kosmo softwareen bien ezaugarri garrantzitsuenak ezagutzea
  • GVSIG aplikazioan sakontzea eta jarduera didaktiko bat prestatzerako orduan erabiltzen jakitea

Edukiak

  • Kartografiaren oinarriak
  • GIS Softwareen aukerak: komertzialak eta libreak.
  • Gis libre biren aukeraketa: GVsig eta Kosmo (Euskarazko bertsioak).
  • Datuak (jasotzea, zuzenketa, prestatzea eta tratamendua)
  • Maketazioa.
  • GIS-en bidezko jarduera didaktikoa prestatzea.
  • Mapa tematikoak sortzea.
  • GPS bidez mendian jasotako informazioa plazaratzea.
  • Informazio kartografikoaren kalitatea eta fidagarritasunaren ezagutza.

 

Hori guztia landu ahal izateko, eta partaideak lanean hastera animatu daitezen, on-line izango dela kontutan izanda, foroetan GIS-en gaineko azken orduko berriak eskegiko dira, link interesgarriak,…

 

Ikastaroan zehar Delicious kontu baterako sarrera emango zaie ikasleei zeinetan link bilduma interesgarri bat eskainiko zaien. Ikastaroa bukatzen denean ere Delicious-eko kontua irekia izango dute nahi dutenerako erabilgarri.

Ikastaroa bukatzean aste pare bat gehiagoz mantenduko da ikastaroaren plataforma irekia ikasleek beraiek elikatuko dutelarik, foroetan,…

Metodologia

Ikastaroa b-learning motakoa izango da, hau da, saio presentzialak eta on-line irakaskuntza konbinatuko da. Ikastaroa on-line bideratuko da irakasleen etengabeko gidaritzapean, baina hasieran eta amaieran aurrez-aurreko saioak izango ditu. Ikaskuntza-irakaskuntza metodologia honen bidez ikasleen parte hartzea bultzatuko da.

Ikastaroa emateko Moodle (http://moodle.org/) plataforma erabiliko da. Moodle, GPL lizentzian (Lizentzia Publiko Orokorra) oinarritutako ikasketarako kudeaketa-sistema da.

 

Egutegia lehen aipaturiko epearen barruan:

1. Aurrez aurreko saioa: Ikastaroaren lehenengo saioan plataformaren inguruko argibideak eta ikastaroa beraren funtzionamenduaren inguruko argibideak emango dira. Ikastaroan zehar erabiliko den softwarearen deskarga eta instalazioak burutuko dira, ondoren etorri daitezken honen inguruko arazoak ez dezaten softwarearen erabileraren irakaskuntzan atzerapenik sortu.

2. Zatia on-line izango da. Apunteak moduluka banatuko dira. Moduluetako apunte eta ariketak, erritmoak bateratzeko modulu bakoitzari dagokion astean irekiko dira eta ez aurrerago, ondoren ikastaro bukaera arte egongo dira irekiak.

3. Aurrez aurreko saioa: GIS proiektu bat burutuko da, eta azken zalantzak argituko dira.

Ikastaroaren zehar on-line atalean foro irekiak egongo dira zalantzak argitzeko. Zalantza horiek 24orduko epearen barruan argitzeko konpromisoa dago irakasleen partetik.

 

EBALUAZIOA:

Proposatutako ariketan % 80a, gutxienez, ondo eta garaiz egitea.

Foro bakoitzean, gutxienez, behin parte hartu beharko da.

Aurrez-aurreko saioetara joatea

Nori zuzendua

Hezkuntza Saileko irakasleei: GARATU

Egitaraua

2011-10-03

Ordua Edukiak Irakaslea
17:00-20:00

784 GIS libreen erabilera irakaskuntzan

2011-10-05

Ordua Edukiak Irakaslea
17:00-20:00

784 GIS libreen erabilera irakaskuntzan

2011-09-14

Ordua Edukiak Irakaslea
17:00-20:00

784 GIS libreen erabilera irakaskuntzan

2011-09-19

Ordua Edukiak Irakaslea
17:00-20:00

784 GIS libreen erabilera irakaskuntzan

2011-09-21

Ordua Edukiak Irakaslea
17:00-20:00

784 GIS libreen erabilera irakaskuntzan

2011-09-26

Ordua Edukiak Irakaslea
17:00-20:00

784 GIS libreen erabilera irakaskuntzan

2011-09-28

Ordua Edukiak Irakaslea
17:00-20:00

784 GIS libreen erabilera irakaskuntzan

2011-10-10

Ordua Edukiak Irakaslea
17:00-20:00

784 GIS libreen erabilera irakaskuntzan

2011-10-17

Ordua Edukiak Irakaslea
17:00-20:00

784 GIS libreen erabilera irakaskuntzan

2011-10-19

Ordua Edukiak Irakaslea
17:00-20:00

784 GIS libreen erabilera irakaskuntzan

Matrikulaziorako argibideak

Hezkuntza Saileko web gunean: GARATU

Oharrak

Lehenengo egunean, izan ezkero, bakoitzaren portatila ekartzea gomendagarria da, bertan softwarearen instalazioa burutzeko. Informatika mailan erabiltzaile maila eduki behar da Windows sistema eragilearen gainean.

Babesleak

  • Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza Saila

Etiketak

Ikastaroak, software librea, aplikazioak, mendia, informazaio kartografikoa, ueu, eibar, GVSIG, Kosmo

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.