Irakasleen formakuntza :: Musika, Hezkuntza

P085 Musika, ongizatea eta lasaitasuna haurreskolan

  • Izaera: Erdi presentziala
  • Ordu kopurua: 20.00 ordu

Ahozko tradizioaren transmisioaren garrantzia du proiektu honek oinarri. Abestiak eta musika ikasteko tresna garrantzitsuak dira; kontzentrazioa, adi egoteko gaitasuna, ahoskera... lantzeko, besteak beste.

Aurrez aurreko saioen datak: martxoak 29, maiatzak 10 eta ekainak 7

Irakaslea

Helburuak

Kantuen bitartez haurraren identitate eta autonomia pertsonalaren inguruko helburuak landuko dira, besteak beste, gorputza eta norberaren identitatea, eta jokoa eta mugimendua.

Bestalde, ingurune fisikoa eta gizarte inguruneari dagozkion helburuak ere bereziki landuko dira kantuen bitartez, eta, nola ez, ingurune naturalari buruzkoak.

Halaber, umearen irudimena eta komunikazioa gaitasuna garatzea ere helburua izango ditu ikastaro honek.

Edukiak

Proiektu honen bitartez haurreskoletako hezitzaileek inguruko ahozko tradizioaren garrantziaz hausnarketa egingo dute, inguruan duten materiala jaso beharko dute (aiton-amonengandik, auzoan...) eta ondoren material horren kudeaketa egin beharko dute. Hau da, musikak umearengan duen eragina aztertu beharko dute. Egoera bakoitzean lortu nahi denaren arabera, umearen ongizatea, lasaitasuna... abesti egokiak aukeratzen ikasiko dute.

  • Musika edo kanta, jakinduria transmititzeko tresna unibertsal eta garrantzitsuenetakoa

  • Herriaren folklorea umearen garapenean

  • Folklorea umeari gizartearen nondik norakoak ulertzen laguntzeko bitarteko

  • Belaunaldien arteko ahozko tradizioaren transmisioa eten egin da neurri handi batean, eta, batez ere, hizkuntza gutxituen kasuan oinarrizkoa da transmisio hori umearen hizkuntzaren garapenean

  • Hasierako kantuekin lehen fonemak ahoskatzen, eta haiekin lehen estimulu psikomotorrak jasotzen

  • Haurra gizarte bateko partaide sentiaraztea kantuaren bidez

  • Musika eta literaturaren arteko lotura: ahozko literaturaren garrantzia

  • Besteekiko tolerantzia eta gainontzekoei entzuteko gaitasuna

  • Aditasuna, kontzentrazioa, memoria, sentsibilitatea...

  • Abestiak eta momentuak aukeratzea

  • Musika umeak lasaitzeko tresna

Metodologia

Proiektuaren lanketak ordu biko hiru aurrez-aurreko mintegi edo saio izango ditu. Saiotik saiora irakasleak oinarri teoriko bat eman ondoren, hurrengo saiorako egin beharreko lana bidaliko die hezitzaileei. Saiotik saiora, beraz, dokumentazioa biltzen eta honi buruzko hausnarketa egiten joan beharko dira hezitzaileak. Horrela, pausuz pausu azken dokumentua osatzen joango dira hezitzaileak.

Nori zuzendua

Haurreskolen Partzuergoko hezitzaileei

Egitaraua

2011-05-03

Ordua Edukiak Irakaslea
17:30-19:30

P085 Musika eta lasaitasuna haurreskolan

2011-03-29

Ordua Edukiak Irakaslea
17:30-19:30

P085 Musika, ongizatea eta lasaitasuna haurreskolan

2011-04-26

Ordua Edukiak Irakaslea
17:30-19:30

P085 Musika eta lasaitasuna haurreskolan

2011-04-05

Ordua Edukiak Irakaslea
17:30-19:30

P085 Musika eta lasaitasuna haurreskolan

2011-05-17

Ordua Edukiak Irakaslea
17:30-19:30

P085 Musika eta lasaitasuna haurreskolan

2011-05-24

Ordua Edukiak Irakaslea
17:30-19:30

P085 Musika eta lasaitasuna haurreskolan

2011-05-31

Ordua Edukiak Irakaslea
17:30-19:30

P085 Musika eta lasaitasuna haurreskolan

2011-06-07

Ordua Edukiak Irakaslea
17:30-19:30

P085 Musika, ongizatea eta lasaitasuna haurreskolan

2011-05-10

Ordua Edukiak Irakaslea
17:30-19:30

P085 Musika, ongizatea eta lasaitasuna haurreskolan

2011-04-12

Ordua Edukiak Irakaslea
17:30-19:30

P085 Musika eta lasaitasuna haurreskolan

Matrikulaziorako argibideak

Haurreskolen Partzuergoa: 943821759

Babesleak

Etiketak

gernika, proiektuak, haurreskolak, kantuak, folklorea, trasmisioa, ikastaroak, haurrak, umeak

Copyright @ 2018 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.