Irakasleen formakuntza :: Hezkuntza, Psikopedagogia

Psikomotrizitatea lantzearen ondorioak irakaskuntzan, haurren garapenean

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 7.00 ordu

Sare Pribatuko ekola helebiduneko euskarazko irakasleei zuzendutako ikastaroa.

Ama ikastolako eta lehen mailako haurrekin, zer da psikomotrizitatea lantzea? Zer da lantzen? Zein ondorio ditu haurraren garapenean? Erakasleek psikomotrizitatea betidanik landu dute. Loturak zehaztea gai horien inguruan interesgarria dirudi haurraren garapena sendotzeko gisan.

Irakaslea

  • Maitena Etxeberri Etxeberri

Helburuak

  • Motrizitate orokorra (koordinaketa eta oreka), gorputzaren ezagutza eta norberaren kontzientziaz ohartzea.
  • Motrizitate fina eta grafo-motrizitatea lantzea.
  • Aditasuna eta memoria lantzeko teknikak ezagutzea.
  • Espazio eta denboran kokatzea, egituratzea.

Edukiak

Motrizitate orokorra (koordinaketa eta oreka), gorputzaren ezagutza eta norberaren kontzientzia

  • Ikasketetan sartzeko, haurrak bestearekiko desberdindu behar du (talde ariketak eta oposizio jokoak) Taldeak haur bakoitzak bere burua ezagutzen laguntzen du. Bestalde haur bakoitzak bere burua, bere berezitasunak ezagutuz taldearen elementu aktiboa bilakatzen ahal da, taldea osatzen laguntzen du.
  • Haurrak bere gorputza ongi ezagutzea hobeki erabiltzeko : errexa, zaila duena aztertzea, kontzientzia hartzea, hitzekin adierazi, bakoitzak bere burua ezagutzen ikasi.
  • Haurra zikintzen duen aktibitateak (margoa) eta gorputzaren ezagutza, mugak, ikusi konkretuan zein ondorio dituen arauak ez errespetatzeak.
  • Arau kolektiboak, norberaren askatasuna, eskubideak eta betebeharrak.

Aditasuna eta memoria

  • Aditasuna nola landu : zer nolako lotura oroimenarekin.
  • Pentsatu buruan, eta/edo proiektua adierazi ahoz, aktibitatea egin aitzin, aurreikuspena, inpultsibitatea denboran atzeratu.

Espazio eta denboran kokatzea, egituratzea

  • Motrizitatea eta espazio-denboran kokatzea (topologia, 3. dimentsioa).
  • Matematika logika estrategikoak (adibidez : kantitateak)
  • Mugimendua bizi, berezitasunaz konturatu, ahoz edo marraztuz sinbolizatu. Mugimendu orokorra abstraktu arloan bilakarazi.

Metodologia

Egun osoko saio teoriko eta praktikoa, joko, aktibitateadibide batzuekin.

Nori zuzendua

Ama eskola eta lehen mailako irakasleei.

Oharrak

Galdera zehatzak prestatu, egunean zehar ihardesteko gisan eta erranak zuen interesei egokitzeko.Mugimenduak egiteko gisan jantzi zaitezte eta estalki bat ekarri.

Babesleak

  • ez dago

Etiketak

psikomotrizitatea, pedagogia, irakaskuntza

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.