Irakasleen formakuntza :: Hezkuntza, Pedagogia

3116 Berdintasunean heziz

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 20.00 ordu

Ikastaroaren aurrez-aurreko saioak: otsailak 15, 17, 22, martxoak 3, 10

Hezkidetzari orain arte ez zaio behar besteko garrantzirik eman haur hezkuntzan. Denborak erakutsi digu, ordea, adin tarte honetan ere gaia lantzeak berebiziko garrantzia eta balioa duela. Haurrak jaiotzen diren une beretik parekidetasunezko harremanak lantzea komenigarria baita.

Irakaslea

Helburuak

Ikastaro honetan haurraren identitate eta autonomia pertsonari dagozkion gaiak lantzea izango da helburu nagusia. Umearen gorputza, gogoak, beharrak eta irudia modu egokian lantzea funtsezkoa izango da. Horrekin batera, gizarte inguruneari dagozkionak lantzea ere helburu izango dira.

Helburu zehatzak:

  • Hezitzaileek gaur egungo jendartean genero sistemak duen garrantziaz ohartzea, eta sistema horren isla heziketa ereduan identifikatzea

  • Genero sistemak duen eragina haur txikien nortasun eraikuntzan aztertzea

  • Generoaren transmisio mekanismoak identifikatzea, bai familian baita hezkuntza arloan ere

  • Guztion keinu txikietan eta jarreretan sexismoa identifikatzea eta transformatzea

  • Eguneroko heziketa jardueran parekidetasuna sustatzeko baliabide pertsonalak eta praktikoak garatzea

  • Kantuen eta ipuinen bitartez parekidetasunezko lotura emozionalak sustatzea

    Gurasoekin dituzten harremanetan erantzunkidetasun sustatzeko estrategiak lantzea

Edukiak

Marko teorikoa: generoaren trasmisioa  

  • Genero sistemaren adierazpena gaur egungo jendartean

  • Genero sistemaren garrantzia haur txikien nortasunaren eraikuntzan

  • Genero mugak eta gaitasunen banaketa

  • Feminitatearen esanahiak gure kulturan, eta horien transmisioa

  • Maskulinitatearen esanahiak gure kulturan, eta horien transmisioa

Gure jarreren eta jardueraren azterketa

  • Keinu txikiak, kontu handiak: neskek eta mutilek jasotzen dituzten mezuak

  • Gaitasunen genero banaketa: gustuen sorrera

  • Jolasen genero balorazioa

  • Nola hitz egiten dugu nesketaz eta mutiletaz: hizkuntzaren azterketa

  • Jendarte sexista batean hezi garen helduon begirada aldatzeko estrategiak

  • Erabiltzen ditugun ipuinen azterketa

  • Gurasoekin harremanetan: bileretan eta banakako elkarrizketetan erantzunkidetasuna sustatzeko ildoak.

Metodologia

20 orduko ikastaroa izango da. 15 ordu aurrez-aurrekoak izango dira eta 5 ordu bakoitzaren lanketarako.

Ikastaro teoriko-praktikoa izango da.

Nori zuzendua

Haurreskolen Partzuergoko hezitzaileei

Matrikulaziorako argibideak

Haurreskolen Partzuergoa: 943821759