Irakasleen formakuntza :: Hezkuntza, Pedagogia
Ikastaroaren datak: otsailak 7, 9, 14, 16, 21
Familia eta hezitzailearen arteko elkarlana du ikastaro honek oinarri. Familia eta hezitzaileen arteko komunikazio eta harreman ona bultzatzeko bideak landuko dira, eta honek haurrarengan duen onura aztertuko da.
Psikologian lizentziatua. Hezkuntza publikoan 2008-2013, orientazioan eta dozentzian. 2000tik gaur egun arte, heziketarekin harremana duten hainbat formakuntzaren arduraduna: bitartekaritza, heziketa emozionala, sexualitatea eta generoa...
Unibertsitatea.net atarian elkarrizketa.
Familia eta hezitzaileen arteko harreman onak umearengan arlo guztietan dituen onurak identifikatu, eta, ondorioz, arlo honetan hobekuntzak egitea izango da ikastaroaren oinarrizko helburua. Bereziki, ingurune fisikoa eta gizarte inguruneari dagozkion helburuak landuko dira, beraz. Familia eta eskola ingurua landuko baitira.
Helburu zehatzak:
Familia eta hezitzaileen arteko harreman onak dituen onurak identifikatzea
Haurreskolan gurasoen partehartzea areagotzea
Hezitzaileak konpetentzia sozialetan trebatzea
Gatazken ebazpenerako baliabideak jasotzea
Gurasoen eta hezitzaileen arteko harremana hobetzea
Haurreskolen helburuen azterketa
Familiak gaur egungo gizartean: familia motak, familien beharrak...
Harremana baldintzatzen duten haur, guraso eta hezitzaileen bizipenak
Gatazka
Trebezia sozialak
Teknologia berriak harremana errazteari begira
Gurasoen inplikazioa haurreskolan
20 orduko ikastaroa izango da. 15 ordu aurrez-aurrekoak izango dira eta 5 ordu bakoitzaren lanketarako.
Ikastaro teoriko-praktikoa izango da.
Haurreskolen Partzuergoko hezitzaileei
Haurreskolen Partzuergoa: 943821759
2021/01/08