Irakasleen formakuntza :: Hezkuntza, Pedagogia

P091 Ipuina eta bere erabilera haurreskolan I

  • Izaera: Erdi presentziala
  • Ordu kopurua: 25.00 ordu

Aurrez-aurreko saioak: urtarrilak 11, otsailak 8 eta martxoak 15

Ipuinek aukera handiak ematen dizkigute haurreskolan, ipuinen bitartez hamaika kontu landu ditzakegu. Proiektuarekin umearen garapenean eragin ditzakeen onurak identifikatu, eta, ondorioz, arlo honetan hobekuntzak egiteko dokumentu bat sortzea izango da lortu nahi den oinarrizko helburua. Dokumentua denon arteko hausnarketa eta lanaren ondorioa izango da.

Irakaslea

Helburuak

  • Literaturak haurrengan dituen onurak ezagutzea

  • Ipuin kontakizunetarako beharrezkoak diren baliabideez jabetzea

  • Ipuinen munduarekiko sentsibilitatea sustatzea eta plazerarekin transmititzea

  • Eskolaren eta familiaren artean ipuin-zubiak eraikitzea

Edukiak

  • 0-2 adin tartearen garapenaren ezaugarriak

  • Literaturen balio haurrengan, familiengan eta hezitzaileengan

  • Ipuinak, olerkiak, esku-ipuinak,dramatizazioak…

  • Ipuinen balio 0-2 adin tartean

  • Ipuinak eta hizkuntzaren transmisioa

  • Keinutik-ahozkora-idatzira

  • Nola egin kontatuko den ipuinaren edo ipuina kontatzerakoan erabiliko den beste edozein materialaren aukeraketa, beti ere garapen garaia, taldearen beharrak…kontutan izanda

  • Ipuinak kontatzeko kontutan izan beharreko koordenadak

  • Nola sistemizatu literatura haur eskoletako egunerokotasunean

  • Gelan liburutegi bat eratzeko irizpideak

  • Baliabideak: haur literaturari buruzko aldizkariak, web guneak...

Metodologia

On-line saioak eta aurrez aurreko saioak tartekatuko dira.

Denboraren antolaketa: 3 aurrez aurreko saiok egituratuko dute mintegiaren gorputza. Saioak ordu bikoak izango dira. Talde bakoitzak 9 aste izango ditu gaia landu eta azkeneko dokumentua prest izateko. Aurrez aurreko saioetan egingo duten lanaz gain, gainontzekoa on-line izango da, horretarako moodle plataforma erabiliko da, bertan, dokumentuak konpartitu, foroak eta txatak erabili, ariketak egin eta wiki bat izango dute, azken dokumentua lortu ahal izateko.

Bestalde, hezitzaileek, gutxienez, proposatutako ekintzen % 80a egin eta aurrez aurreko saioen % 80an parte hartu beharko dute. Irakaslearen ardura izango da, hau guztia kontrolatzea.

Nori zuzendua

Ondorengo haurreskoletako hezitzaileei zuzenduta:

  • Villabona
  • Zizurkil
  • Asteasu
  • Larraul

Matrikulaziorako argibideak

Haurreskolen Partzuergoa: 943821759

Babesleak

Etiketak

ikastaroak, haurreskolen partzuergoa, villabona, kontaketak, proiektuak, mintegiak, lasaitasuna, liburuak

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.