Irakasleen formakuntza :: Hezkuntza, Pedagogia

P072 Familia eta hezitzaileen arteko harremana

  • Izaera: Erdi presentziala
  • Ordu kopurua: 25.00 ordu

Proiektuaren aurrez-aurreko datak: urtarrilak 26 eta apirilak 11

Familia eta hezitzaileen arteko harreman onak umearengan arlo guztietan dituen onurak identifikatu, eta, ondorioz, arlo honetan hobekuntzak egiteko dokumentu bat sortzea izango da lortu nahi den oinarrizko helburua. Bereziki, ingurune fisikoa eta gizarte inguruneari dagozkion helburuak landuko dira, beraz. Familia eta eskola ingurua landuko baitira.

Irakaslea

  • Eli Moreno Carrillo

    Psikologian lizentziatua. Hezkuntza publikoan 2008-2013, orientazioan eta dozentzian. 2000tik gaur egun arte, heziketarekin harremana duten hainbat formakuntzaren arduraduna: bitartekaritza, heziketa emozionala, sexualitatea eta generoa...

    Unibertsitatea.net atarian elkarrizketa.

Helburuak

  • Familia eta hezitzaileen arteko harremana gaia lantzea haurreskolaka.

  • Familia eta hezitzaileen arteko harremana gaiari buruzko adostutako dokumentu bateratu bat sortzea haurreskolaka.

Edukiak

  • Hezkuntza komunitatea eta haurreskolen helburuen azterketa.

  • Familiak gaur egungo gizartean: familia motak, familien beharrak...

  • Familien garrantzia heziketan.

  • Gatazka eta trebezia sozialak.

  • Haurrararen garapena eta eskuhartzea: eskola eta familia.

Metodologia

Hezitzaile bakoitzak 25 ordu eskaini behar dizkio, gutxi gorabehera, proiektua lantzeari. 25 ordu horietatik 4 ordu aurrez aurreko saioak izango dira, gainontzeko 21 orduak, irakasleak on-line proposatutako zeregin eta hausnarketak egiteko izango dira.

Proiektuaren lanketak zati nagusi bi izango ditu:

  • Hausnarketarako tartea

  • Txostena osatzeko tartea

Nori zuzendua

Ondorengo haurreskoletako hezitzaileei zuzenduta:

  • Elgoibar
  • Deba
  • Mutriku

Matrikulaziorako argibideak

Haurreskolen Partzuergoa: 943821759

Etiketak

ikastaroak, haurreskolen partzuergoa, eibar, proiektuak, mintegiak, gatazka, konponbidea

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.