Irakasleen formakuntza :: Hezkuntza, Osasuna

3813 Haur masajea

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 20.00 ordu

Ikastaroaren aurrez-aurreko saioak: azaroak 15, 18, 22, 29, abenduak 2, 13

Ukimena, irria, hitza, begirada eta jolasa erabiliz, haurrarekin eta bere emozioekin komunikatzen ikasteko aukera ematen du ikastaro honek.

Irakaslea

Helburuak

Haurraren identitate eta autonomia pertsonalaren inguruko helburuak landuko dira, eta hauetan trebatuko dira hezitzaileak, batez ere. Haur masajea ikastaroak, besteak beste, umearen gorputza eta identitatea garatzearekin, eta osasuna eta ongizatearekin izango du lotura zuzenena.

Helburu zehatzak:

  • Umeak bere garapen psikologiko, fisiologiko eta emozionala era osasuntsuan gara dezan ukimena, begirada eta ahotsaren garrantziaz jabetzea

  • Ahozko eta ez ahozko komunikazioaren bideak ezagutu eta ikaskuntza berriak garatzea

  • Entzute pertsonala eta entzuteko dugun prestutasuna garatzea

  • Masajea, haurraren garapen integral eta armonikoan laguntzeko, hau da, masajea umea ezagutzeko, ulertzeko eta umearekin komunikatzeko tresna moduan barneratzea

  • Haur masajearen teknikak ezagutu (hindua, suediarra, hanketako erreflexologia, yogako ariketak...) eta erabiltzeko gaitasunak eskuratzea

  • Haur masajean lagungarri diren abestiak, ipuinak eta olerkiak ezagutzea

  • Haurraren garapen etapa bakoitzera masajea nola egokitzen den ezagutzea

Edukiak

  • Haur masajearen historia, helburuak eta onurak

  • Haurreskolan masajea emateko baldintzak: nola, non, noiz, zer behar da...

  • Haur masajearen oinarrizko teknikak, maitasunezko kontaktuaren filosofia bezala 0-2 urterako

  • Masajea eskolan egiteko abestiak, ipuinak, txotxongiloak, margoak, jolasak...

  • Masajearen garapena etapaka (0-2 urte) eta egoeraren arabera

  • Masajeak atxikimendu eta ziurtasun sentimendurako laguntzaile

  • Haurren seinaleen behaketa. Negarra

  • Lehenengo harremanen garrantzia

  • Haurrak ukitu, entzun eta begiratzearen garrantzia

Metodologia

20 orduko ikastaroa izango da. 15 ordu aurrez-aurrekoak izango dira eta 5 ordu bakoitzaren lanketarako.

Ikastaro teoriko-praktikoa izango da.

Nori zuzendua

Haurreskolen Partzuergoko hezitzaileei

Matrikulaziorako argibideak

Haurreskolen Partzuergoa: 943821759

Babesleak

Etiketak

ikastaroak, haurreskolen partzuergoa, donostia, laztana, irria, ukimena

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.