Irakasleen formakuntza :: Musika, Pedagogia

3214 Kantuen bitartez komunikazioa landuz

  • Hasiera-data: 2010(e)ko azaroaren 16a
  • Amaiera-data: 2010(e)ko abenduaren 16a
  • Tokia: Zornotza-Larrea LHI
  • Nola heldu: http://www.tagzania.com/pt/larrea-lhi/
  • Ordutegia: Astean zehar. 17:00-19:30
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 20.00 ordu

Ikastaroaren datak: azaroak 16, 18, 23, 25, 30, abenduak 2, 14 eta 16

Ahozko tradizioaren transmisioaren garrantzia du ikastaro honek oinarri. Abestiak eta musika ikasteko tresna garrantzitsuak dira; kontzentrazioa, adi egoteko gaitasuna, ahoskera... lantzeko, besteak beste.

Irakaslea

Helburuak

Kantuen bitartez haurraren identitate eta autonomia pertsonalaren inguruko helburuak landuko dira, besteak beste, gorputza eta norberaren identitatea, eta jokoa eta mugimendua. Bestalde, ingurune fisikoa eta gizarte inguruneari dagozkion helburuak ere bereziki landuko dira kantuen bitartez, eta, nola ez, ingurune naturalari buruzkoak. Halaber, umearen irudimena eta komunikazioa gaitasuna garatzea ere helburua izango da.

Helburu zehatzak:

  • Hezitzaileei euskal tradizioaren hainbat atal erakustea

  • Modu erraz eta dinamikoan euskal tradizioaren hainbat atal barneratzea: kanta, jolas, hitz-joko, umeen hizkera...

  • Kantu eta jolasen ingurunea kokatzea. Noiz kantatzen den eta zen, zein ingurutan, zein kontestutan, zelan eta zergatik jolasten den eta jolasten zen; eta guzti horrek zer eragin izan duen gure nortasunean

  • Hizkuntza eta komunikazio gaitasuna lantzea

Edukiak

  • Musika edo kanta, jakinduria transmititzeko tresna unibertsal eta garrantzitsuenetakoa

  • Herriaren folklorea umearen garapenean

  • Folklorea umeari gizartearen nondik norakoak ulertzen laguntzeko bitartekoa

  • Belaunaldien arteko ahozko tradizioaren transmisioa eten egin da neurri handi batean, eta, batez ere, hizkuntza gutxituen kasuan oinarrizkoa da transmisio hori umearen hizkuntzaren garapenean

  • Hasierako kantuekin lehen fonemak ahoskatzen, eta haiekin lehen estimulu psikomotoreak jasotzen

  • Haurra gizarte bateko partaide sentiaraztea kantuaren bidez

  • Musika eta literaturaren arteko lotura: ahozko literaturaren garrantzia

  • Besteekiko tolerantzia eta gainontzekoei entzuteko gaitasuna

  • Aditasuna, kontzentrazioa, memoria, sentsibilitatea...

Metodologia

20 orduko ikastaroa izango da. Saio guztiak aurrez aurrekoak izango dira.

Ikastaro praktikoa izango da.

Kanta eta jolas bakoitza dagokion inguru soziokulturalean aurkeztuko da, ohituraz egin izan den antzera. Kanta eta jolasak taldean landuko dira, den-denak buruz ikasi arte.

Bestalde, hezitzaileek, gutxienez, proposatutako ekintzen % 80a egin eta aurrez aurreko saioen % 80an parte hartu beharko dute. Irakaslearen ardura izango da, hau guztia kontrolatzea.

Nori zuzendua

Haurreskola partzuergoko hezitzaileei

Matrikulaziorako argibideak

Haurreskolen Partzuergoa: 943821759

Babesleak

Etiketak

gasteiz, apatxin, haurreskolen partzuergoa, ikastaroak, musika, haur

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.