Irakasleen formakuntza :: Komunikazioa, Ongizatea

Estresetik aske! gorputz emozio adimena

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 15.00 ordu

Gorputz emozio adimena garatuz gure bizi kalitatea hobetzen da.

Gorputz eta emozio adimena da norberak bere buruarekin bat egiteko gaitasuna. Horrela, gorputzaren mugimendua eta arnasketa modu kontzientean erabiliz gurekiko eta besteekiko erlazioa hobetzeko.

Beraz, pertsonen aldaketarako eta gaitasunen garapenerako bitartekoa da.

 

Ikastaro hau azaroak 19, 26 eta abenduak 10ean izango da.

Irakaslea

  • Jose Vicente (Bixen) Astiasuinzarra Irastorza

Helburuak

  • Gorputza eta emozioaren arteko harreman estua bizitzea, baita horietan eragiteko gaitasuna bizitzea ere.

  • Tentsioak askatzea baretasuna eta bizi indar handiagoa lortzeko.

  • Alde pertsonalean eta profesionalean bitarteko lagungarriak garatzea.

Edukiak

Bakarkako lana:

  • Arnasketa teknikak

  • Gorputz jarrerak

    • Desblokeatzeko ariketak

    • Estresaren aurkako ariketak

    • Ariketa energetikoak

    • Oreka ariketak

  • Zentratzea

  • Bisualizazio sortzailea

 

Talde dinamika: asmo jakin bati lotutako bizipenak dira, musika eta mugimenduaren bidez sortzen direnak. Horien ezaugarriak dira integratzeko gaitasuna eta taldean esnatzen duten sentsibilitatea.

Metodologia

Lantegi bakoitza bi saioz osatua dago. Lehenengo saioan lana bakarka egingo da, eta bigarrenean talde dinamika izango da.

Nori zuzendua

Kristau Eskolako langileei

Matrikulaziorako argibideak

Kristau Eskolako 2010/2010 formakuntza

Etiketak

kristau eskola, estresa, oreka, arnasketa

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.