Irakasleen formakuntza :: Psikologia

Gatazken konponketak. Zeintzuk dira gure aukerak?

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 10.00 ordu

Gure egunerokotasunean pertsonen arteko harremanak eraikitzen ditugun heinean gatazkak agertu ohi dira. Normalean modu ezkorrean bizi izaten ditugun gatazka hauei konponbidea ezartzeko estrategiak ezagutzeak berauei modu egokiagoan aurre egiteko aukerak eskaintzen dizkigu.

Irakaslea

Helburuak

  • Gatazkak nola funtzionatzen duen ikastea.

  • Pertsona arteko gatazken konponketarako erremintak ezagutzea.

  • Pertsona arteko gatazken konponketarako erremintak garatzen hastea.

  • Nerabezaroko gatazkak ezagutu eta esku-hartzeko erremintak ikertzea.

Edukiak

Ikastaro labur honetan gatazkaren aurreko jarrerak ikertu, eta gure burua kuestionatuko dugu. Behin gure gatazkekiko jarrerak ikertu eta moldatuta, lan eremuan gertatzen diren gatazkak ikertzeko aukera izango dugu. Hala nerabeen munduan agertzen direnak ikertu eta berauetan esku-hartzeko estrategiak ikertuko ditugu.

Metodologia

Ikastaroan eduki teorikoak aztertzeaz gain, dramatizazio edota rol-playing-en bidez gatazka konponketarako estrategiak entrenatzea izango da helburua.

Nori zuzendua

Kristau Eskolako langileei

Matrikulaziorako argibideak

Kristau Eskolako 2010/2010 formakuntza