Irakasleen formakuntza :: Komunikazioa, Psikologia

Jendaurreko komunikazioa lantzeko tailerra

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 18.00 ordu

Geroz eta pertsona gehiagok (profesionalak, enpresa gizon eta emakumeak, lantaldeen zuzendariak, hizlariak, eta abar) gaitasun egoki, bikainak eta dotoreak behar dituzte, helburu zehatz batekin jendaurrean ideiak, proposamenak, proiektuak aurkezteko, produktuak saltzeko, eta abar. Jakina, hizlariak jendaurrean duen eragina handiagoa edo txikiagoa, hobea edo okerra, hizlari-aurkezleak dituen gaitasunen kalitatearengan datza.

Hizlari gisa geure rola edozein izanda ere, hobetu daiteke. Azken finean, komunikatzeko dugun era ikasi egin dugu, imitatze edo modelaketaren bidez, eta ikasketa hori betiere hobetu daiteke. Eta beraz, hobekuntza hori irakatsita izan daiteke ere.

Irakaslea

  • Gotzon Carcar Muerza

    Coach pertsonala eta enpresariala, Trainer's Training Masterra Programazio Neurolinguistikoan. UEUkidea

Helburuak

  • Jendaurrean hitz egiteko teknika eraginkor eta sinpleak ikastea
  • Ahalik eta erraztasun, argitasun, naturaltasun eta dotoretasun handienaz ematen diren mezuetan eraginkortasuna lortzeko
  • Lanean denbora irabaztea, hala bada, eztabaidak ebatzi, autoestima indartu eta besteekin erlazio kalitatea hobetuz; honekin guztiarekin, ondorioz, emaitza profesional hobeak eta bizi kalitate hobea lortuko dugu.

Edukiak

  • Iraganean ikasitako beren egungo komunikazio estrategien erabateko kontzientzia.

  • Gaitasun berrien ikasketa eta barneraketa.

  • Porrota feed-back kontruktibo bihurtzea.

  • Bere publikoarekin harremana hobetzea, honakoa sortuz:

    • Bere inguruan eraginkortasuna

    • Besteenganako hurbilpena.

    • Beren erlazioetan erraztasun handiagoa.

    • Denbora eta esfortzua irabaztea.

    • Autoestima hobetzea.

    • Motibazio profesionala.

    • Bizi kalitatea hobetzea.

  • Eraginkortasun handiagoz erabiltzeko ariketa ugariren bidezko tekniken ikasketa.

    • Gai bat aurkezten duen bitartean arreta-gunearen kontrola.

    • Gorputza eta bere komunikazio potentziala, jarrera eta bere mugimenduak espazioan.

    • Ahotsa, bere tasunak eta isiluneak.

    • Lengoaia argi eta garbia.

    • Mintzaldiaren edukiaren antolakuntza eta egituraketa hobea.

    • Mezuetan adostasuna handiagoa, gorputz lengoaiari eta berbetari dagokionez.

    • Hautemate sakonagoa eta bere barne baliabideen erabilera hobea.

Metodologia

Mintegi edo tailer hau funtsean praktikoa da.

Nori zuzendua

Kristau Eskolako langileei

Matrikulaziorako argibideak

Kristau Eskolako 2010/2010 formakuntza

Oharrak

Saio guztietan parte hartzea oso garrantzitsua da

Etiketak

kristau eskola, harremanak, gatazka, harremana

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.