Irakasleen formakuntza :: Komunikazioa, Psikologia

Komunikazio pertsonal eta profesional eraginkorra

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 20.00 ordu

Ikastaro honek parte hartzailearen komunikazio trebetasunak malgutzea, zabaltzea eta aberastea izango du helburu, besteak beste.

Ikastaroa astearteetan (urtarrilak 11, 18, 25, otsailak 1 eta 8) izango da.

Irakaslea

  • Gotzon Carcar Muerza

    Coach pertsonala eta enpresariala, Trainer's Training Masterra Programazio Neurolinguistikoan. UEUkidea

Helburuak

  • Esplizitua:

    • Parte-hartzaileek dituzten komunikazio pertsonaleko eta profesionaleko prozesuak kalitate handiagoz hornitzea.

  • Inplizitua:

    • Komunikazio prozesuaren garrantzia erakustea, baia honen eragina garapen pertsonalaren eta profesionalaren hazkundean, lanpostu guztietan, arlo guztietan eta bizi kalitatearen hobekuntzan.

    • Parte-hartzaileen komunikazio gaitasun guztiak erabili eta hobetzea, haiek beste pertsona batzuei beren mezua eta edukia ahalik eta modu eraginkorrenean transmititzea ahalbidetuz.

Edukiak

  • Komunikazioaren alderdiak

  • Kalibrazioa eta ariketak

  • Banakako rapporta eta ariketak

  • Rapportaren osagaiak

  • Entzute mailak eta ariketak

  • Gorputzaren erabilera eszenatokian eta ariketak

  • Barne egoera edo energia eta ariketak

  • Aurresuposizioak eta ariketak

  • Markazio analogikoa eta ariketak

  • Ahotsa eta edukia

  • Paralengoaia

  • Ahots ariketak

  • Ahotsaren erabilera

  • Makulu-hitzak eta ariketak

  • Hizkuntza egokiaren erabilera

  • Gehiago edukiari eta formari buruz

  • Mintzaira zentzumen-anitza eta ariketak

  • Ekintza eraginkor baterako lan eredua

Metodologia

Funtsean, teknika guztiak pertsonaren esperientzia bizi eta hurbilekora modu praktikoan sartzean datza metodologia (EGINEZ IKASTEA). Ikaskuntza funtsean esperientzian oinarritua izan dadin egituraturik dago mintegia. Parte-hartzaileen artean egindako ariketa anitzek urratsez urrats osatzen dute prozesu guztia. Ariketa guzti guztien aurretik irakasleak demostrazioa egiten du parte-hartzaile batekin edo batzuekin. Ondoren, parte-hartzaile guztiek proposaturiko eta demostraturiko ariketa esperimentatzen dute. Ikaslearen liburuak orientatzeko gida gisa eta gogoratzeko balio du ikaskuntza prozesuan.

Nori zuzendua

Kristau Eskolako langileei zuzenduta

Matrikulaziorako argibideak

Kristau Eskolako 2010/2010 formakuntza

Oharrak

Oso garrantzitsua da saio guztietan parte hartzea

Etiketak

kristau eskola

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.