Irakasleen formakuntza :: Hezkuntza, Psikologia

Familia eta hezitzaileen arteko elkarlana haur hezkuntzako 1. zikloan

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 20.00 ordu

Familia eta hezitzailearen arteko elkarlana du ikastaro honek oinarri. Familia eta hezitzailearen arteko komunikazioak eta harreman onak haurrarengan duen onura aztertuko da.

Ikastaroa astearteetan (azaroak 16, 23, 30 eta abenduak 14) izango da.

Irakaslea

  • Naiara Gorroño Viteri

    Komunikazio Zientzietan lizentziaduna Nafarroako Unibertsitatean. Pedagogian Masterduna Bartzelonako Unibertsitatean. Yoga irakaslea, Sadhana Yoga Eskola.

    Unibertsitatea.net atarian elkarrizketa.

Helburuak

  • Haurreskola eta familiaren arteko harremana aztertzea, ume, hezitzaile eta familiaren harreman onerako baliabideak eskainiz.
  • Gurasoen eta hezitzaileen arteko harremana hobetzea.
  • Haurreskolan gurasoen inplikazioa lortzea.
  • Hezitzaileak konpetentzia sozialetan entrenatzea.
  • Gatazken ebazpenerako baliabideak jasotzea; honetarako testuinguru honetan eman daitezkeen gatazkak eta hauen zergatiak aztertuko ditugu.
  • Gatazkaren ebazpenerako baliabideak eskainiko dira, trebezia sozialetan entrenamendua eginez.

Edukiak

  • Haurreskolen zergatia eta familiarenganako eragina.

  • Harremana baldintzatzen duten haur, guraso eta hezitzaileen bizipenak.

  • Gatazka.

  • Trebezia sozialak.

  • Teknologia berriak harremana errazteari begira.

  • Gurasoen inplikazioa haurreskolan.

Metodologia

Metodologia praktiko – partehartzailea izango da, honetarako hainbat dinamika erabiliko dira. Helburua taldeak dituen ezagutzetatik abiatzea da, eta ikastaroaren zehar hauek zabaltzea.

Nori zuzendua

Kristau Eskolako hezitzaileei zuzendua, batez ere, 0-2 adin tarteko umeekin lan egiten dutenei zuzendua.

Matrikulaziorako argibideak

Kristau Eskolako 2010/2010 formakuntza