Irakasleen formakuntza :: Musika, Hezkuntza, Pedagogia
Matrikulazio epea: 2022ko maiatzaren 20tik ekainaren 3ra, biak barne. HEZIGUNEA atarian
Gaur egungo gizartean informazioaren eta komunikazioaren teknologiek berebiziko garrantzia hartu dute. Nola txertatu hauek ikasgelan, ikaskuntza esperientzia aberasteko balio dezaten?
Ikastaro honetan irakaslearen ahalduntzea bilatuko da, gaur egungo baliabide digitalek bere ezagutzei hego berriak eta norabide interesgarriak zabal ditzaketela frogatuz.
Orokorrean, lehen eta bigarren hezkuntzan ezinbestekoa da gaur egun irakaslea gailu eta zoru teknologikora egokituta eta gaurkotua egotea. Musika irakaskuntzan berariaz, aukera berri interesgarriak irekitzen dizkio, bai sortzeko, baita ikasleekin bat egiteko leku pedagogikoak aurkitzeko ere.
Planteamendu metodologiko berriztatzaileak eta praktikan oinarriturikoak erabiliko dira.
Ikastaroak hiru fase izango ditu:
1. Lehen fasea: Ikaskuntza aktiboa izango da eta ikastaroaren edukiak landuko dira.
2. Bigarren fasea: partaideak ikastaroan ikasitakoa beraien ikastetxeetan praktikan jarriko dute.
3. Hirugarren fasea: partaideak egindako lana eta honen balorazio beste partaideei aurkeztuko dizkie eta partekatuak izango dira.
1. astea: Lehenengo gaia landuko da. Guztira, 7,5 ordu.
2. astea: Bigarren gaia landuko da. Guztira, 7,5 ordu.
3. astea: Hirugarren gaia landuko da. Guztira,7,5 ordu.
4. astea: Laugarren gaia landuko da. Guztira, 7,5 ordu.
Eusko Jaurlaritza.Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila