Irakasleen formakuntza :: Hizkuntzalaritza, Hezkuntza, Pedagogia

040 Irakurketa lantzeko estrategiak eta baliabideak Bigarren Hezkuntzan

  • Hasiera-data: 2023(e)ko martxoaren 1a
  • Amaiera-data: 2023(e)ko apirilaren 28a
  • Tokia: Ikasgela Birtuala
  • Ordutegia: Astean zehar. 00:00-24:00
  • Izaera: On-line
  • Ordu kopurua: 30.00 ordu

Matrikulazio epea: 2022ko irailaren16tik 30era, biak barne. HEZIGUNEA atarian

Ikastaro honen bidez irakasleek literaturaren balio pragmatikoa barneratzea lortu nahi da: besteren artean, izaten ikasteko konpetentzia lantzeko literatura egokitzat jotzen da hemen, testu literarioak berezkoa duen berezko mundu baten eraikuntzak ikaslearena berarena identifikatzen laguntzeko. Testu literarioko mundua identifikatzeko estrategia garatzean, subjektuaren deseraikitze prozesu baten bidez norberaren mundua auto-erregulatzeko (Colomer, 2009) gaitasuna garatzea posible delako tesia aintzat hartzen baita. Aldi berean, literatura ikaslearen barne-prozesu huts gisa hartu beharrean, ikasgelara eramatea eta ikaslearengandik kanporanzko prozesu bat bultzatzea: literatura norberaren kabutatik elkarreraginerako piezatzat bultzatuz.

Profil profesionalari ekarriko diona: hizkuntza irakaskuntzarako baliabide gisa onartzea; hizkuntza ikaslearen beharretara eta testuinguruaren eskakizunetara egokitzeko gaitasuna garatzea; literatura mundua ulertzeko tresnatzat hartzea.

Irakaslea

  • Aiora Sampedro Alegria

    Salamancako Unibertsitateko Euskal Filologia Saileko irakaslea. Euskal literatura garaikidearen azterketan nahiz haren irakaskuntzaren berrikuntzan oinarritzen da bere ikerketa lana.

Helburuak

1. Ikasleak testu literariora hurbiltzeko metodologia eta teoriak ezagutzea.

2. Testuen ulermena hobetzeko ariketak diseinatzen trebatzea.

3. Irakurketa izaten ikasteko konpetentzia garatzeko tresna gisa.

4. IKTak irakaskuntzan baliatzeko gaitasuna garatzea.

5. Ikasle bakoitzak, bere irakasgaiko testu literarioak balioan jartzea.

Edukiak

1. Irakurketa prozesu autonomo, aktibo eta kontziente gisa.

2. Literaturaren irakaskuntza-ikaskuntza metodologietarako hurbilketa.

3. Literatur-testuen arrakastaren inguruan eta horretarako arrazoien inguruan hausnartzea.

4. Irakurketa bultzatzeko metodologiak: ibilbide-literarioak.

5. Literaturaren instrumentalizazio aukerak:

  • IKTen erabilera gelan: literatura Interneteko mikro-testu gisa
  • Irakurketa balioetan hezteko tresna gisa.

Metodologia

Ikastaroa online irakaskuntzan oinarrituko da eta, horretarako, Moodle irakaskuntza-plataforma batean oinarrituta dagoen UEUren Ikasgela Birtuala erabiliko da. Ikastaroa parte-hartzailea eta praktikan oinarritutakoa izango da, parte-hartzailea eta konpetentzietan oinarritutakoa izango da.

1. Astea: Sarrera eta Lehenengo gaia landuko dira on line. Guztira, 5 ordu

2. Astea: Bigarren gaia landuko da on line. Guztira, 5 ordu.

3. Astea: Hirugarren gaia landuko da, on line. Guztira, 5 ordu.

4. Astea: Laugarren gaia landuko da, on line. Guztira, 5 ordu.

5. Astea: Bostgarren gaia, on line. Guztira, 5 ordu.

6. Astea:Seigarren gaia (proiektua) landuko da, on line. Guztira, 5 ordu.

Matrikulaziorako argibideak

Eskaera telematikoki egingo da, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko aplikaziora jota, HEZIGUNEA atarian. Ikastetxe publikoetako nahiz itunpeko ikastetxeetako langileak sar daitezke han.

Garatu

Babesleak

  • Eusko Jaurlaritza.Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila