Irakasleen formakuntza :: Kirolak, Hezkuntza, Pedagogia

099 Kooperazioa Heziketa Fisikoan

  • Hasiera-data: 2023(e)ko otsailaren 6a
  • Amaiera-data: 2023(e)ko martxoaren 22a
  • Tokia: Bilbo - Luis Briñas BHI
  • Nola heldu: https://labur.eus/LuisBrinasBHI
  • Ordutegia: Astelehenak. 17:00-19:30
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 30.00 ordu

Matrikulazio epea: 2022ko irailaren16tik 30era, biak barne. HEZIGUNEA atarian

Ikastaroaren datak:

  • Otsailak 6, 8, 13, 15, 27 martxoak 1, 6, 8, 20 eta 22 (17:00-19:30)

Gorputz Hezkuntzan, beste arloekin konparatuz, ikaskuntza kooperatiboa nahiko metodologia berria dela esan daiteke. Hala ere, azken urteetan eremu honen inguruan egindako ikerketek gorakada handia izan dute eta honi esker beste egitura lehiakor edo indibidualistaren aurrean bere nagusitasuna erakutsi du. Abantaila hauek ez dira soilik eremu motorrean ematen, baita psikologikoan, afektiboan edota sozialean ere.

 

Baina planteamendu kooperatiboa Gorputz Hezkuntzako saioetan inplementatzea ez da lan erraza. Alde batetik, arloak izan duen tradizio lehiakorrak gure ikasleen ohituretan eragina izan du eta hori aldatu beharra dago, eta bestetik, irakasleok formakuntza egonkorra eta baliabide didaktikoak faltan bota izan ditugu. Ostera, badira eredu eta estilo desberdinak (Velázquezen (2012) “Coopedagogia motriz” edota Fernández-Río-ren (2017) “Ciclo del Aprendizaje Cooperativo”) metodologia hau gure programazioetan eta egunerokotasunean aplikatzea erraztuko dutenak.

 Ikastaro honen bitartez parte hartzaileek metodologia kooperatiboa Gorputz Hezkuntza arloan modu apropos eta eraginkor batean inplementatzeko gai izango dira. Honetaz aparte, metodologiarekin bat datorren ebaluaketa prozesua (formatiboa eta partekatua) barneratu eta praktikara eramateko gai izango dira.

 Ikastaroan zehar planteatuko diren jarduera motorrak ahalik eta egoera errealean burutuko dira, parte-hartzaileek hurrengo egunetan haien testuinguruan aurrera eramateko helburuarekin. Gainera, ikastaldian jasoko diren ezagutzak ez dira soilik Gorputz hezkuntza arlora bideratuko, baizik eta beste ikasgai edo diziplinarteko proiektuetan praktikotasuna bilatuko dute. Horrek, eragina eta inpaktu handiagoa sor ditzake ikastetxean.

Helburuak

  • Gorputz Hezkuntzari bideraturiko ikaskuntza kooperatiboaren oinarri teorikoak ezagutzea.
  • Jolas kooperatiboen ezaugarriak eta praktikara eramateko estrategiak eta prozedurak barneratzea.
  • Jarduera kooperatiboak burutzean sor daitezkeen zailtasunak analizatzea irtenbide egokiak emateko.
  • Ikaskuntza kooperatiboaren zikloa ulertzea, bere hiru faseak identifikatzea eta jarduera desberdinen bitartez praktikara eramatea.
  • Esperru motorraren gaitasun ezberdinak garatzeko jarduera-motor kooperatiboetan trabetzea.
  • Gorputz hezkuntzari bideraturiko ikaskuntza kooperatiboan aplikatu daitekeen ebaluazio prozesua ezagutzea eta ebaluazio tresna desberdinen berri izatea.

Edukiak

  • Ikaskuntza kooperatiboa Gorputz Hezkuntzan: ikaskuntza egiturak, osagaiak, zailtasunak, teknikak eta inplementazio ereduak.
  • Jarduera kooperatiboak: jolas eta erronka kooperatiboak.
  • Joko eta jarduera kooperatiboekin esperimentazioa beren aukerak eta mugak baloratzeko.
  • Ikaskuntza kooperatiboaren zikloa: ezaugarriak, 1. fasea: talde kohesioa , 2. fasea: IK eduki bezala eta 3. fasea: IK baliabide bezala.
  • Ikaskuntza kooperatiboa eta konpetentzien araberako hezkuntza
  • Kooperazioaren eragina garapen afektiboan eta gisa balioetan oinarritutako hezkuntzan.
  • Ebaluazioa ikaskuntza kooperatiboan. Ebaluazio formatiboa eta partekatua.

Metodologia

Ikastaroa presentzial motakoa izango da. Alde teorikoa eta praktikoa uztartuko ditu.

Matrikulaziorako argibideak

Eskaera telematikoki egingo da, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko aplikaziora jota, HEZIGUNEA atarian. Ikastetxe publikoetako nahiz itunpeko ikastetxeetako langileak sar daitezke han.

Garatu

Babesleak

  • Eusko Jaurlaritza.Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila

Etiketak

UEU, Prest Gara, 2022, kirola