Irakasleen formakuntza :: Kirolak, Hezkuntza, Pedagogia
Matrikulazio epea: 2022ko maiatzaren 20tik ekainaren 3ra, biak barne. HEZIGUNEA atarian
IKT Gorputz Hezkuntzan? Dudarik gabe bai. Irakasgaia praktikoa izan harren IKT-ko baliabide eta plataformak oso lagungarriak izan ahal dira geure irakasgaian. Alde batetik plataformak dauzkagu, non geure lanak ala ikasleen lanak partekatuko dugu: idatzizko lanak, bideoak, argazkiak… eta beste aldetik hainbat erraminta dauzkagu geure lanari kalitatea emateko: imovie (dantzen bideoak editatzeko), Edmodo (autoebaluazioa lantzeko), ipad-a (Acrossport-aren figurak egiteko), sare sozialak Bitakora koaderno bezala erabiltzeko edota Classcraft/Clasdojo gure arloa Gamifikatzeko. Hori dela eta, formakuntza honetan partehartze aktiboa izango duzue metodología eta erraminta desberdinak aztertzen eta bizitzen duzuen bitartean.
Jarduera Fisiko eta Kiloren Zientziak Magisteritza.CAP masterra. Psikodidaktika masterra. Gestalt masterra.
Planteamendu metodologiko berriztatzaileak eta praktikan oinarriturikoak erabiliko dira.
Ikastaroak hiru fase izango ditu:
1. Lehen fasea: Ikaskuntza aktiboa izango da eta ikastaroaren edukiak landuko dira.
2. Bigarren fasea: partaideak ikastaroan ikasitakoa beraien ikastetxeetan praktikan jarriko dute.
3. Hirugarren fasea: partaideak egindako lana eta honen balorazio beste partaideei aurkeztuko dizkie eta partekatuak izango dira.
1. astea: Lehenengo gaia landuko da. Guztira, 7,5 ordu.
2. astea: Bigarren gaia landuko da. Guztira, 7,5 ordu.
3. astea: Hirugarren gaia landuko da. Guztira,7,5 ordu.
4. astea: Laugarren gaia landuko da. Guztira, 7,5 ordu.
Eusko Jaurlaritza.Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila