Irakasleen formakuntza :: Hezkuntza, Psikologia

089 Curriculuma osatzen emakumeen ekarpenekin

  • Hasiera-data: 2023(e)ko urtarrilaren 10a
  • Amaiera-data: 2023(e)ko otsailaren 24a
  • Tokia: Ikasgela Birtuala
  • Ordutegia: Astean zehar. 00:00-24:00
  • Izaera: On-line
  • Ordu kopurua: 30.00 ordu

Matrikulazio epea: 2022ko irailaren 16tik 30era, biak barne. HEZIGUNEA atarian

Aurretik gertatutakoaren oinordekoak gara. Zenbait kulturetan garrantzitsuagoa da nondik gatozen zein garen baino. Garai batean identitatea ez zen ezaugarri indibidualetan oinarritzen baizik eta jatorriaren arabera eraikitzen zen, nongoa zinen, nondik zentozen. Egungo kulturan, gure oinordekotza ikuspegi historikotik jorratzen da. Norbera zein den jakiteko, aurretik bizi izan ziren oinordekoek zer egin zuten jakitea beharrezkoa izanik. Ikuspegi batean ala bestean, gure aurre historia, arbasoak zein ziren jakitea gure identitatearen definizioan garrantzia duen elementua da, gure auto-identitatean eta gure autoestimuan.

Pertsona arrunten bizi esperientziak garrantzitsuak dira. Norberaren autobiografia egitea garrantzitsua da. Askotan gizonak bakarrik dira biografia bat merezi duten pertsonaiak. Emakumeen bizi esperientziak ez dira biografia bat eraikitzerainokoak bihurtzen. Askotan emakumeen bizitzak tradizio patriarkaleko eremuetan gertatzen dira eta emakumeak ez dira protagonista sentitzen baizik eta beraien bizitzetako protagonistak gizonezkoak dira.

 Gure histori familiarra, ezagutzen joaten gara, mitoen, bertsio ofizial eta extraofizial, sekretu, txutxu-mutxu eta abarren bidez, baita isiltasunen bidez eta hauek sortutako tabuen bidez ere. Norberak, bide guzti hauetatik, bere bizi esperientzia eta parte-hartzearen ondorioz historia familiarra ezagutzen du. Guzti honetan eragina izango du, formazioak, behaketa eta iniziatibarako

gaitasunak, sare sozialetan hartzen dugun tokiak, hierarkiek... Honela familiako kide bakoitzak ere bere bertsio propioa sortzen du familiaren historiaz.

Modernitateak indibidualizazioa ekarri du eta pertsona delimitatzeko molde berriak. Ardura indibiduala, betebehar eta eskubide indibidualak, askatasun indibidualak. Indibidualizazio honek, autokontzientzia eta jende arruntaren bizitza garrantzitsua denaren ideia ekarri digu. Norberaren bizitza besteengandik bereizten saiatzen gara eta gure bizitza gure egiten duten bizipenak, sentimenduak eta abar markatzeko, gordetzeko, sailkatzeko ohitura haratu dugu. Egunerokoak, argazki albumak, pelikulak, etxeko grabazioak, marrazkiak, ziurtagiriak, diplomak, tituluak eta errekonozimenduak... baita identitate dokumentu ofizialak ere. Modernitatean hasi garen pertsonentzat garrantzitsua da ebidentziak, oroitzapenak, frogak nahiz bizitzaren testigantzak jasotzea eta izatea. Hala ere emakume askok beraien identitate hau markatzen duten bitartekorik ez

dute sortzen. Askotan emakume hauen bizitzak tradizio patriarkalak markatzen ditu. Emakumeok askotan, gure historiaren kontzientziarik ez dugu, alegia, gure istorioa garrantzitsua dela ez dugu sinesten.

Kultura eta Historia emakumeon ikuspegitik arakatu nahi dugu bloke honetan. Hain juxtu emakumeon ibilbide eta ekarpen kultural nahiz historikoari jarriko diogu arreta. Beraiek egindako lanari esker baikara gu ere garenak.

Emakumeon ekarpenen inguruko ikerlan, bilduma eta azterketa zenbait badauden arren, oraindik badago bakoitzak zer arakatu eta zer ulertu. Bide horretan saiakera bat da ikastaro hau, orain arte bildutako zenbait informazio, testigantza, testu eta metodologia feminista konpartitzeko helburua eta nahia dugu.

Irakaslea

  • Maider Avaristo Iciar

    Gizarte antropologian eta Politika zientziak eta kudeaketa publikoan (EHU) graduatua. Ikasketa Feministak eta Generoko masterra (EHU).

    Mugimendu Feministako kidea eta Emagin Elkartean formatzailea.

Helburuak

  • Feminismoaren oinarriak ezagutzea.
  • Oinarrizko kontzeptuak aztertzea.
  • Gaur egungo sexu sistema aztertu eta kokatzea.
  • Genero rolen eta indarkeriaren arteko lotura aztertu eta kokatzea.
  • Feminismoaren garapen historiko nahiz kulturala aztertzea.
  • Historia egin duten emakumeen lorpenak ikustaraztea.
  • Hezkidetzaren garrantzia kokatzea.
  • Hezkidetza indarkeriaren prebentziorako tresna egoki gisa kokatzea.
  • Unitate didaktikoetan genero ikuspegia txertatzeko irizpideak ematea.
  • Ikasgelan hezkidetza nola landu ikastea.
  • Ikastetxeei hezkidetzaren inguruko tresnak eskaintzea, eta pertsonei era positiboan eta berezian elkar ezagutzen, bizi izaten eta adierazten laguntzea.
  • Irakasleek berdintasun ikuspegia txertatzen duten praktika onen bankua osatzea.
  • Irakasleek hezkidetzako ikuspuntua txertatzea haien eguneroko lanean.
  • Aurrera begira estrategia eta eremu ezberdinak lantzea.

Edukiak

  • Feminismoaren oinarriak
  • Gure geneologia feministak
  • Errora joz: hezkuntza eta hezkidetza
  • Emakumeen ekarpenak gizarteko alderdi desberdinetan: metodologia, kontzeptu, material...
  • Estrategia ezberdinak
  • Proiektuaren eta praktika onen bankuaren diseinua, aurkezpena eta ebaluazioa

Metodologia

Ikastaroa on-line irakaskuntzan oinarrituko da eta, horretarako, Moodle irakaskuntza-plataforma batean oinarrituta dagoen UEUren ikasgela birtuala erabiliko da. Ikastaroa parte-hartzailea eta praktikan oinarritutakoa izango da, 

 

Matrikulaziorako argibideak

Eskaera telematikoki egingo da, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko aplikaziora jota, HEZIGUNEA atarian. Ikastetxe publikoetako nahiz itunpeko ikastetxeetako langileak sar daitezke han.

Garatu

Babesleak

  • Eusko Jaurlaritza.Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila