Irakasleen formakuntza :: Biologia eta Natur Zientziak

216 Euskal Herriko inguru fisikoko ikasketarako baliabide didaktikoak.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 30.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2010(e)ko irailaren 5a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2010(e)ko urriaren 5a

Ikastaro honen helburua EH-ko ingurune fisikoa aztertzea eta gure lurraldeko pasaia naturalaren elementu eta faktoreen arteko eraginak aztertzea izango da.

Alde batetik, alderdi teorikoan, ingurune fisikoa aztertzeko erabilgarriak diren kontzeptuak ikasiko dira eta bestetik, ikastaro honen ardatza izango dena, lurralde jakin eta hurbil batean aztertuko da aurretik landutako guztia.

Ikastaroan zehar, ingurune fisikoa aztertzeko dauden ikasketarako baliabide didaktiko eta teknologikoak erabiltzen ikasiko da, topografia mapak aztertuko dira, eguraldiaren mapak irakurtzen ikasiko dira, klimogramak egingo dira, landareri esanguratsuenaren sailkapenak egingo dira, etb.

Alderdi teoriko praktikoak tartekatuko dira ikastaro osoan zehar,.

Ikastaroa astelehen eta asteazkenetan (maiatzak 2, 4, 9, 11, 16, 18, 23, 25, 30 eta ekainak 1, 6, 8) izango da.

Irakaslea

  • Laiene Casais Egurrola

    Ingurugiro Zientzietan lizentziatua.

Helburuak

  • Lurraldearen analisiaren azterketa ikuspegi integratzailetik egiteko beharrizana eta interesa ulertzea .
  • Lurraldea bakarra da eta berorren azterketa ikuspegi integratzailetik planteatu behar da.
  • Lurraldearen elementu guztien interakzioaren ulermena, ingurumena behar bezala interpretatzeko.
  • Ingurune fisikoa aztertzeko dauden ikasketarako baliabide didaktiko teknologiko eta beste batzuk erabiltzen ikasi.
  • Lurralde zehatz bat aztertzea Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan bilduta dauden Geografia fisikoaren kontzeptuzko alderdiak sistematizatzeko eta beraietan sakontzeko.
  • Euskal Herriko pasaia naturalaren elementu eta faktoreen azterketa eta euren arteko eraginen ulermena.

Edukiak

Teoria

  • Ingurune fisikoaren azterketa
  • Euskal Herriko Ingurune fisikoa: Erliebea, klima, ura, Landaretza,...
  • Ingurune fisikoa ikasteko iturrien erabilpena
  • Ingurumen arazoak.

Praktikoa

  • Ikastaroaren ardatza izango den lurralde jakin eta hurbil batean aztertuko dira landutako alderdi guztiak: topografia-mapa, profila, egindako profilari oinarri geologikoa ezartzea; eguraldiaren mapak irakurtzea; klimogramak egitea; landarediaren sailkapenak eta hidrogramak ...
  • Ingurumarian irteera bat ikastaroaren zehar.

Metodologia

Alderdi teoriko praktikoak tartekatuko dira. ikastaro partehartzaile izatea bideratuko da. Helburua taldeak dituen ezagutza abiatzea izango da.

Nori zuzendua

Bigarren Hezkuntzako Gizarte Zientziak, Geografia-Historia irakasleak eta Batxilergoko Geografia irakasleak.

Matrikulaziorako argibideak

Hezkuntza Sailaren web gunetik: GARATU

Babesleak

  • Hezkuntza Saila

Etiketak

euskal herria, ingurune fisikoa, lurraldea, ingurumena

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.