Irakasleen formakuntza :: Biologia eta Natur Zientziak
Ikastaro hau astelehen eta asteazkenetan (otsailak 14, 16, 21, 23) izango da.
Basoak ez du ezer ezkutatzen, nahiz eta guri sekretuak dituela iruditu. Begiratzen ikasi behar da, besterik ez. Basoak hortxe du guztia, gure begien aurrean. Oraina eta iragana ikusten zaizkio; etorkizuna igarri ahal zaio. Gizakiak basoa nola ustiatu zuen erakusten digu; norekin –animalia, landare, onddo- bizi den esaten digu; klimak, kutsadurak, ustiaketak eta abarrek nola eragiten dioten salatzen digu; dagoen tokia zergatik aukeratu duen xuxurlatzen digu; alegia, sekretuak airean dituen inguru gozagarriak dira basoak. Eta ikastaroan ikasiko dugu begiratzen, modu hotz batez –neurketak eginez, adibidez- zein modu epelago batez, subjektibotasuna erabiliz. Ekosistemak, jasangarritasuna, metodo zientifikoa eta horrelako hitz potoloak modu jostagarrian ikusiko eta ikasiko ditugu, taldeko lana bultzatuko duten talde dinamikak erabilita.
Biologian litzentziatua, ekosistemak espezialitatean. UEUkidea.
Metodologia parte-hartzailea eta dinamikoa izango da. Atal teorikoa-praktikoa izango du ikastetxean, eta gero ikastetxearen hurbileko baso eremu batera txangoa egingo da.
Ikastaroa 3 ataletan banatuko da:
Irakasleak orokorrean.
Ikastetxea Eskolako Agenda 21 proiektuan sartuta izatea.
Hezkuntza Saila