Irakasleen formakuntza :: Kirolak, Hezkuntza, Pedagogia

901 Dantzak, gorputz adierazpeneko baliabideak

  • Hasiera-data: 2021(e)ko irailaren 9a
  • Amaiera-data: 2021(e)ko urriaren 28a
  • Tokia: Bilbo - Luis Briñas BHI
  • Nola heldu: https://labur.eus/LuisBrinasBHI
  • Ordutegia: Ostegunak. 17:15-20:30
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 30.00 ordu

Matrikulazio epea: 2021eko maiatzaren 17tik ekainaren 4ra, biak barne.  IRAKASLEGUNEA atarian

Ikastaroaren datak:

  • irailak 9, 16, 23, 30 (17:15-20:30).
  • urriak 7, 14, 21, 28 (17:30-20:30)

Dantza kultura artistikoaren parte den neurrian hezkuntzan txertatzea justifikatua dago, hezkuntzaren helburuetako bat kulturaren trasmisioa baita. Dantzak oinarrizko osagai motorea du beraz, gorputz kulturaren trasmisioaren barruan euren lekua izan dezakete .

Hezkuntza mailan dantzak hainbat aukera irekitzen dizkigu, sorkuntza kooperatiborako espazio ezin hobea baita. Dantza eta hezkuntza uztartuz aukera pedagogiko berrien ateak zabaltzen dira, ikertzeke dagoen esparru interesgarria sortuz.

Aukera pedagogiko garrantzitsuenen artean ondorengoak aipatuko nituzke:

• Motrizitatea eta gorpuztauna lantzeko aukera zabalak eskaintzen ditu.

• Kurrikulum bateratu bat lortzeko bidean disziplinarteko lana errazten du eta esparru ezberdinak elkarren artean harremanetan jartzeko aukera ematen du. Ikasle bakoitzaren behar eta errritmora egokitutako ikaskuntza baimentzen du; edukiak ikaskuntza esanguratsu bat lortzera bideratu daitezke; dantzak, sorkuntza eta adierazpen kultural moduan, ikaskuntza zentrua komunitatearen parte aktibo bilakatzeko ateak zabaltzen ditu, inguruko kultura eta gizartean inplikatuz.

• Ikaslea globalki hezteko aukerak eskaintzen ditu: gorputza, motrizitatea, esparru kognitiboa, emozioak eta harremanak landu daitezkeelarik.

• Indibidualki zein kolektiboki sorkuntza suspertzeko aukera ematen du.

• Konpetentzia bidezko hezkuntzan oinarrizko erreferente den Ikaskuntza kooperatiboa sustatzeko aukera ematen du.

• Kulturarteko hezkuntza eta aniztasunaren onarpenerako bidean pausuak emateko lanabesak eskaintzen ditu.

• Norbanakoaren garapenerako eta gizarteratzerako baloreen lanketarako aukera ezin hobea eskaintzen du: askatasuna, tolerantzia, elkartasuna, adiskidetasuna, erantzunkizuna eta elkarrizketa besteak beste.

Irakasleak

  • Begoña Juaristi Egiraun

    Gizarte Lanean diplomatua. Taldean eta banakako saoietan terapeuta psikokorporala.

  • Irene Zubizarreta Balboa

    Euskal Filologian lizentziatua. Eusko Jaurlaritzako langilea. Itzultzaile-interpretea. Bilbon, Crisalida zentroan, mugimendu-adierazkorreko talde bateko gidaria.

     

Helburuak

  • Irakaslekoa dantza teknika ezberdinetan heztea, gorputz hezkuntzako klaseetan baliabide gisara erabili ahal izateko.Teknikak ezagutu eta praktikatzeaz gain, hauen transmisiorako oinarriak ezagutzea.
  • Gorputz heziketako klaseetan baliabide berritzaile eta motibatzaileak eskaintzea, ikasleen konpetentzia motorraz gain zeharkako konpetentziak lantzeko aukerak zabalduz.
  • Euskal dantzak eta munduko dantza, erritmo, estilo egokiak eta errazak sustatzea Gorputz Heziketan erabiltzeko.
  • Dantzaren eta gorputz-adierazpenen bitartez, norberaren gorputzaren koordinazioa eta sinkronizazioa hobetzen laguntzea.
  • Ikasleen garapen fisikoa hobetzea dantza teknika ezberdinen bidez: ikasleen gaitasunen aniztasuna kontutan hartuko da eta garapen motorea ahalik eta esparru gehienetan ematea bilatuko da: oreka, indarra, malgutasuna, lateralitatea, psikomotrizitatea etab. Ikasleen garapen pertsonala hobetzea dantza teknika ezberdinen bidez: emozioen kudeaketa, antsietatea, autoestimua, kontzentrazioa, frustrazioaren kudeaketa, energiaren kontrola, sormena....
  • Norberak dituen gaitasunak ezagutzea eta erronka berriak sortzen doazen heinean, zailtasun edo beldurrak antzeman eta horiei aurre egiteko estrategiak garatzea.
  • Dantzaren bidez elkarlana, sormena, jolasa eta aniztasuna uztartzea.
  • Ikasleek gorputza naturaltasunez edo modu kodifikatuan erabiltzea, zentzu estetikoa emanez, bai komunikatzeko, baita emozioak, sentimenduak eta mezuak adierazteko ere.
  • Talde lana eta elkarlana sustatzea: ikasleak taldean lan egin, erabakiak hartu eta sortzen ikastea eta honetarako beharrezkoak diren gaitasun eta estrategiak eskuratzea: elkarrizketa, negoziazioa, gatazken kudeaketa....besteak beste.
  • Adierazpen motorean oinarritutako sorkuntza artistikoa bultzatzea.
  • Geure gizarte eta kulturaren parte den dantzaren historia eta garapena ezagutzea.

Edukiak

  • Musika erritmo ezberdinak ezagutu eta egokitzen diren pausuak, mugimenduak eta koordinazioak landu
  • Koreografia errazak sortu, koordinazioa eta sinkronizazioan trebatuz: irakasleak eta ikasleak proposatutakoak
  • Euskal dantza egokiak eta errazak Gorputz Hezkuntzan erabiltzeko
  • Munduko dantzak, estilo eta erritmo ezberdinak talde lanean aritzeko
  • Dantza eta beste disziplina artistikoen artek lotura: zirkua, antzerkia, arte plastikoak....
  • Koreografien sorkuntza kolektiboa talde lana sustatzeko

Metodologia

Ikastaroak alde teorikoa eta praktikoa uztartuko ditu

1. astea: Lehenengo gaia landuko da. Guztira, 5 ordu.                                      

2. astea: Bigarren gaia landuko da. Guztira, 5 ordu.

3. astea: Hirugarren gaia landuko da. Guztira, 5 ordu.

4. astea: Laugarren gaia landuko da. Guztira, 5 ordu.

5. astea: Bosgarren Gaia landuko da. Guztira, 5 ordu.

6. astea: Seigarren Gaia (proiektua) landuko da. Guztira, 5 ordu.

Matrikulaziorako argibideak

Eskaera telematikoki egingo da, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko aplikaziora jota, IRAKASLEGUNEA atarian. Ikastetxe publikoetako nahiz itunpeko ikastetxeetako langileak sar daitezke han.

Garatu

Babesleak

  • Eusko Jaurlaritza.Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila

Etiketak

UEU, Prest Gara, 2021, kirola