Irakasleen formakuntza :: Bibliotekonomia, Dokumentazioa, Informatika

Garapen profesionalerako konpetentzia digitalak

  • Hasiera-data: 2020(e)ko urriaren 29a
  • Amaiera-data: 2020(e)ko abenduaren 9a
  • Tokia: Ikasgela Birtuala
  • Ordutegia: Astean zehar. 00:00-24:00
  • Izaera: On-line
  • Ordu kopurua: 40.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2020(e)ko urriaren 19a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2020(e)ko urriaren 28a

Ikastaroaren datak: urriarren29tik abenduaren 9ra.

Lan esparruan IKTak osagai bilakatzeko eta teknologia modu berritzailean erabiltzeko, ezinbestekoa da DigComp markoak diona kontuan izatea eta profesionalak horren arabera formatzea. Horregatik, ikastaro honen helburu nagusia hori bera da: Artxibo, Liburutegi eta Dokumentazio Zentroetako profesionalen konpetentzia digitala indartzea.

Horretarako, sei astetan banatzen den prestakuntza eskainiko da eta, modu praktiko, parte-hartzaile eta erreflexiboan, konpetentzia digitalaren definizioa zein profesionalek euren banakako lanak zein taldean aritzeko lagungarriak diren baliabide digitalak aztertu eta landuko dira.

Irakaslea

  • Rakel Gamito Gomez

    Haur Hezkuntzan graduatua, Psikodidaktikan masterra eta doktorea, Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHUn). Tesiaren izenburua: Adin txikikoen Interneten erabilera-ohiturei eta arriskuei buruzko kasu azterketa bat. Pertzepziotik kontzientzia piztera.

    Egun, UPV/EHUko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko irakasle, Didaktika eta Eskola Antolakuntza sailean. Informazio eta Komunikazio Teknologiak ikasgaia ematen ohi du eta IKTak eta Konpetentzia Digitalak Hezkuntzan, Etengabeko Formakuntzan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan on-line graduondokoan parte hartzen du. Udako Euskal Unibertsitateko (UEUko) kide eta Pedagogia sailburu. IkHezi ikertaldeko kide.

Helburuak

Honako helburu orokor hauek erdietsi nahi ditu ikastaro honek:

1. Konpetentzia digitalaren definizioa ulertzea, gaur egun jendarteko kide aktiboa izateko zein profesionalki garatzeko oinarrizko gaitasuna dela barneratzeko.

2. Artxibo, Liburutegi eta Dokumentazio Zentroetako profesionalen garapen profesionalerako lagungarriak izan daitezkeen trebezi eta baliabide digitalak ezagutzea.

3. Artxibo, Liburutegi eta Dokumentazio Zentroetako profesionalen eguneroko ekintzak modu eraginkorrean antolatzeko eta taldeko koordinazioa bermatzeko lagungarriak diren erreminta digitalak eta horien aukerak arakatzea.

4. Artxibo, Liburutegi eta Dokumentazio Zentroetako profesionalek eduki digitalak sortzeko interesgarriak izan daitezkeen baliabide batzuk ezagutzea.

5. Ezagutzaren eraikuntza eta ikasketa-prozesu esanguratsua komunikazio eta elkarreragin digitalean oinarritzea, banaka zein taldeka online lan egiteko oinarriak ezartzeko.

Edukiak

 

Helburuak lortze bidean, ikastaroan zehar landuko diren edukien hautaketa egin da, eta lau multzo nagusitan banatu dira:

1. Konpetentzia digitalaren definizioa: ezagutzak, trebeziak eta jarrerak.

2. Norberaren Lan Alorra.

3. Informazio-iturriak (liburuak, aldizkariak, webguneak, sare sozialak eta horiek guztiak jarraitzeko/antolatzeko baliabideak).

4. Eguneroko ekintzak antolatzeko (egutegia, zereginak, posta elektronikoa).

5. Edukiak sortzeko baliabide digitalak (idatzizko dokumentuak, aurkezpenak, posterrak, bideoak…).

6. Taldean lan egiteko (koordinaziorako eta elkarlanerako) eta sarean aktiboki parte hartzeko erreminta digitalak.

Metodologia

Ikastaroa online motakoa izango da. Ikastaroa emateko, Moodle (http://moodle.org/) irakaskuntza-plataforma batean oinarrituta dagoen UEUko ikasgela birtuala erabiliko da (http://www.ueu.eus/ikasgela-birtuala/). Moodle, GPL lizentzian (Lizentzia Publiko Orokorra) oinarritzen den ikasketarako kudeaketa-sistema da. Plataforma honen bitartez, ikasleek ikastaroko informazio, eduki eta jarduera guztiak eskura izango dituzte, eta komunikatzeko bestelako tresnak ere bai (foroak adibidez). Tresna horiek ikasleen arteko elkarrekintza, eta ikasle-irakasle komunikazioa erraztuko dute.

Nori zuzendua

ALDEE (Artxibategi, Liburutegi eta Dokumentazio zentroetako Artxibo, Liburutegi eta Dokumentazio Zentroetako Profesionalen Euskal Elkartea) elkarteko bazkideei zuzendutako ikastaroa da.

Matrikulaziorako argibideak