Irakasleen formakuntza :: Hezkuntza, Pedagogia, Internet

783 Blogen eta webguneen erabilera hizkuntza geletan bigarren hezkuntzan

  • Hasiera-data: 2020(e)ko urriaren 13a
  • Amaiera-data: 2020(e)ko azaroaren 13a
  • Tokia: Ikasgela Birtuala
  • Ordutegia: Astean zehar. 00:00-24:00
  • Izaera: On-line
  • Ordu kopurua: 30.00 ordu

Matrikulazio epea: 2020ko irailaren 1etik irailaren 15era, biak barne. IRAKASLEGUNEA atarian

Hizkuntzen geletan blogen munduan murgiltzeko lehen urratsak emango ditugu ikastaro honetan zehar, erabiliko ditugun hezkuntza baliabideei esker.

Alde batetik, irakasle hobea izaten lagunduko dizugu hainbat euskarriren bitartez: aholkularitzan adituak, material didaktikoak eta euren inpaktua, laguntza sare eta aplikazioak, metodologia praktikoak.

Beste alde batetik, konfiantza gehiago izaten eta arrakasta profesionala lortzen lagunduko dizugu

Irakaslea

  • Maria Jose Altube Madina

    Euskara eta gaztelerazko irakasle (enpresak, kooperatibak, Erasmus -EHU-…; bai taldeetan, bai one to one). Itzultzaile eta hizkuntza aholkulari. Komunikazioan aditu. HKZ, Hitza Komunikazioa Zerbitzuak enpresako fundatzaile eta arduradun.

Helburuak

  • Hizkuntza saioetan blog eta webguneek eskaintzen dituzten aukera didaktikoen ezagutza teorikoa eta ondoren ikasitakoa praktikan jartzea.
  • Blog eta webguneak sortzen eta kudeatzen ikastea; baita gelarako oinarrizko jarduerak garatzea zein irudi eta bideoak erabiltzen hastea ere.
  • Baliabide didaktikoen erabilera bultzatzea, ikasleen oinarrizko gaitasunen garapenari laguntzeko; horretarako, irizpide eta gida batzuk mahaiaren gainean jarri, hauek egiteko (diseinua, edukiak...) eta aukeratzea.
  • Euskarri digital bat erabiliz, komunikazio integralean oinarritutako blog eta webgune bat garatzea. Konpetentzia digitala garatzea.
  • Blog eta webguneen munduetan gaitasun digitala funtsezkoa denez, bera indartzeko estrategia metodologiko berrien erabilera bultzatzea.
  • Talde lana indartzea.

Edukiak

  • Blogek eta webguneek eskaintzen dituzten aukera didaktikoen ezagutza, erabilera eta praktika onak.
  • Bloga eta webgunea sortu eta kudeatu (ezaugarriak, oinarrizko elementuak...), gelarako oinarrizko jarduerak (irudiak, bideoak), blogek eta webguneek osatzen dituzten edukiak (idazmena, irudiak).
  • Baliabide eta jarduera didaktikoen erabilera, ikasleen oinarrizko gaitasunen garapena, irizpide eta gida (diseinua, edukiak...).
  • Euskarri digital bat, komunikazio integralean oinarritutako blog bat eta webgune bat.
  • Gaitasun digitala, estrategia metodologiko berrien erabilera.
  • Talde lanak, terminologia eta hizkuntza egokituak, genero ikuspegia.

Metodologia

Ikastaroa on-line motakoa izango da eta, horretarako, Moodle irakaskuntza-plataforma batean oinarrituta dagoen UEUren ikasgela birtuala erabiliko da. Ikastaroa parte-hartzailea eta praktikan oinarritutakoa izango da.

Nori zuzendua

Matrikulaziorako argibideak

Eskaera telematikoki egingo da, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko aplikaziora jota (esteka), IRAKASLEGUNEA atarian. Ikastetxe publikoetako nahiz itunpeko ikastetxeetako langileak sar daitezke han.

Garatu

Babesleak

  • Eusko Jaurlaritza.Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila