Irakasleen formakuntza :: Hezkuntza, Pedagogia, Internet

763 Blogak hizkuntza geletan. Lehen Hezkuntza.

  • Hasiera-data: 2020(e)ko azaroaren 16a
  • Amaiera-data: 2020(e)ko abenduaren 18a
  • Tokia: Ikasgela Birtuala
  • Ordutegia: Astean zehar. 00:00-24:00
  • Izaera: On-line
  • Ordu kopurua: 30.00 ordu

Matrikulazio epea: 2020ko irailaren 1etik irailaren 15era, biak barne. IRAKASLEGUNEA atarian

Hizkuntzen geletan blogen munduan murgiltzeko lehen urratsak emango ditugu ikastaro honetan zehar, erabiliko ditugun hezkuntza baliabideei esker.

Alde batetik, irakasle hobea izaten lagunduko dizugu hainbat euskarriren bitartez: aholkularitzan adituak, material didaktikoak eta euren inpaktua, laguntza sare eta aplikazioak, metodologia praktikoak.

Beste alde batetik, konfiantza gehiago izaten eta arrakasta profesionala lortzen lagunduko dizugu

Irakaslea

  • Maria Jose Altube Madina

    Euskara eta gaztelerazko irakasle (enpresak, kooperatibak, Erasmus -EHU-…; bai taldeetan, bai one to one). Itzultzaile eta hizkuntza aholkulari. Komunikazioan aditu. HKZ, Hitza Komunikazioa Zerbitzuak enpresako fundatzaile eta arduradun.

Helburuak

  • Hizkuntza saioetan blogek eskaintzen dituzten aukera didaktikoen ezagutza teorikoa eta ondoren ikasitakoa praktikan jartzea.
  • Blogak sortzen eta kudeatzen ikastea; baita gelarako oinarrizko jarduerak garatzea, irudi eta bideoak erabiltzen hastea... ere.
  • Baliabide didaktikoen erabilera bultzatzea, ikasleen oinarrizko gaitasunen garapenari laguntzeko. Horretarako, irizpide eta gida batzuk mahaiaren gainean jarriko dira, hauek egiteko (diseinua, edukiak...) eta aukeratzeko.
  • Euskarri digital bat erabiliz, komunikazio integralean oinarritutako blog bat garatzea. Konpetentzia digitala garatzea.
  • Blogen munduan gaitasun digitala funtsezkoa denez, bera indartzeko estrategia metodologiko berrien erabilera bultzatzea.
  • Talde lana indartzea.

Edukiak

  • Blogek eskaintzen dituzten aukera didaktikoen ezagutza, erabilera eta praktika onak.
  • Bloga sortu eta kudeatu (ezaugarriak, oinarrizko elementuak...), gelarako oinarrizko jarduerak (irudiak, bideoak), blogek osatzen dituzten edukiak (idazmena, irudiak).
  • Baliabide eta jarduera didaktikoen erabilera, ikasleen oinarrizko gaitasunen garapena, irizpide eta gida (diseinua, edukiak...).
  • Euskarri digital bat, komunikazio integralean oinarritutako blog bat.
  • Gaitasun digitala, estrategia metodologiko berrien erabilera.
  • Talde lanak, terminologia eta hizkuntza egokituak, genero ikuspegia.

Metodologia

Ikastaroa on-line motakoa izango da eta, horretarako, Moodle irakaskuntza-plataforma batean oinarrituta dagoen UEUren ikasgela birtuala erabiliko da. Ikastaroa parte-hartzailea eta praktikan oinarritutakoa izango da.

Nori zuzendua

Matrikulaziorako argibideak

Eskaera telematikoki egingo da, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko aplikaziora jota (esteka), IRAKASLEGUNEA atarian. Ikastetxe publikoetako nahiz itunpeko ikastetxeetako langileak sar daitezke han.

Garatu

Babesleak

  • Eusko Jaurlaritza.Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila