Irakasleen formakuntza :: Hezkuntza, Pedagogia, Psikopedagogia
Gasteizko Udalak Udal Haur Eskoletako lana uztartze aldera Hezkuntza Proiektu (HP) proposamena atera berri du. Hori dela eta, Udal Haur Eskola bakoitzari, formakuntza bat proposatzen zaio. Udal Haur Eskola bakoitzak bere Hezkuntza Proiektua garatzea da helburu nagusia, bere behar eta berezitasun guztiak kontuan hartuz. Izan ere, Udal Haur Eskola bakoitzak bere Hezkuntza Proiektua izatea beharrezko dela ulertzen da, hezkuntza antolamenduaren eta plangintzaren ardatz dela ulertzen baita.
Formakuntza honetan, Udal Haur Eskola bakoitzari gidalerroak proposatzen zaizkio, dena den, Udal Haur Eskola bakoitzak bere egoera eta testuinguruaren arabera gehigarriak jartzeko aukera izango du.
Ikastaroa b-learning motakoa izango da, aurrez aurrekoa izango duen arren ondoren online formatuan egingo dute lan. Ikastaroak alde teorikoa eta praktikoa uztartuko ditu, ikaskuntza-prozesuari eta gaitasunei garrantzi handia eskainiz.
Aurrez aurreko saioak: 7 orduko 2 jardunaldi. 14 ordu guztira
Online: 28 ordu
Gasteizko Udal Haurreskolako hezitzaileei zuzendua.
I
2 talde x 42 ordu = 84 ordu