Irakasleen formakuntza :: Lana

Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: zure produktibitatea hobetzeko metodoen oinarriak eta tresna digital lagungarriak

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 10.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2019(e)ko maiatzaren 24a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2019(e)ko maiatzaren 30a

Ikastaroaren datak: maiatzaren 31 eta ekainaren 7.

IKTak gaur egungo oinarrizko lan-tresna dira eta gure eguneroko zereginak kudeatzeko laguntza ezin hobea. Baina benetan ezagutzen ditugu teknologiak eskaintzen dizkigun aukera guztiak? Posiblea da produktibitatea hobetzeko metodoen oinarriak baliabide digitalen bidez praktikan jartzea? Nola erabili ditzakegu zenbait tresna gure denbora hobeto kudeatzeko? Nola bideratu dezakegu taldeko koordinazio egokia? Zeintzuk dira posta elektronikoa ondo antolatzeko irizpideak?

Ikastaroan egunerokotasuneko banakako zein taldeko zereginak antolatzeko metodo ezagunenen helburuak eta ezaugarri nagusiak aztertuko dira, ondoren maila teorikoko antolaketa-prozedurak praktikan jartzeko. Horretarako, eskura ditugun zenbait tresna digital eta horien aukerak arakatuko dira. Horrela, pixkanaka, produktibitatearen gakoak barneratzea lortuko da, “ez utzi biharko gaur egin dezakezuna” atsotitza aplikatzen hasteko eta aurrerantzean denbora ondo aprobetxatzeko.

Irakaslea

  • Rakel Gamito Gomez

    Haur Hezkuntzan graduatua, Psikodidaktikan masterra eta doktorea, Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHUn). Tesiaren izenburua: Adin txikikoen Interneten erabilera-ohiturei eta arriskuei buruzko kasu azterketa bat. Pertzepziotik kontzientzia piztera.

    Egun, UPV/EHUko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko irakasle, Didaktika eta Eskola Antolakuntza sailean. Informazio eta Komunikazio Teknologiak ikasgaia ematen ohi du eta IKTak eta Konpetentzia Digitalak Hezkuntzan, Etengabeko Formakuntzan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan on-line graduondokoan parte hartzen du. Udako Euskal Unibertsitateko (UEUko) kide eta Pedagogia sailburu. IkHezi ikertaldeko kide.

Helburuak

  • Banakako zein taldeko zereginak antolatzeko metodo ezagunenen helburuak eta ezaugarri nagusiak modu kritikoan aztertzea.
  • Zereginak modu eraginkorrean antolatzeko eta taldeko koordinazioa bermatzeko lagungarriak diren tresna digitalak eta horien aukerak arakatzea.
  • Produktibitatea hobetzeko gakoak baliabide digitalen bidez praktikan jartzea, norberaren beharraren arabera baloratzeko.

Edukiak

  • Produktibitatea: zer da eta urratsak.
  • Zereginen antolaketa-metodoak: helburuak eta ezaugarri nagusiak
    • GTD...
    • Kanban.
    • Beste metodo eta teknika batzuk.
  • Zereginak modu eraginkorrean antolatzeko eta taldeko koordinazioa bermatzeko tresna digital eta aukera lagungarriak:
    • Egutegia: Google Calendar.
    • Zerrendak eta oharrak: Google Keep.
    • Taldeko koordinazioa: Trello.
    • Posta elektronikoa: Gmail, Outlook eta Thunderbird.
    • Elkarlana. Trello eta Drive.
    • Beste zenbait tresna lagungarri batzuk: pasahitzak, informazioa jaso, laster-markak, bulego soluzioak, bideo-bilerak, berehalako mezularitza...

Ikastaroa guztiontzat aberasgarria izateko, garrantzitsua da parte-hartzaileen eguneroko zereginen ezaugarri nagusiak ezagutzea. Horregatik, ikastaroa hasi aurretik galdetegi txiki bat bete beharko du parte-hartzaile bakoitzak.

Metodologia

Ikastaroa aurrez aurreko izaera izango du eta momentu oro teoria zein praktika bateratuko ditu. Horretarako, oinarri kontzeptualak ikus-entzunezko materialen, ahozko azalpen eta adibide zehatzez landuko dira eta gailu digitaletan egin beharreko praktikak proposatuko dira.

Beraz, ikasleen parte-hartzea zein praktika izango dira saioen funtsa.

Nori zuzendua

Eibarko Udaleko langileei.

Matrikulaziorako argibideak

Babesleak

  • Eibarko Udala

Etiketak

lana, eraginkortasuna, produktibitatea, antolaketa, kudeaketa, metodo, tresna, UEU, ikastaroak, Eibar

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.