Irakasleen formakuntza :: Hizkuntzalaritza, Glotodidaktika, Hezkuntza

056 Hizkuntzen irakaskuntza; ahozko hizkuntza lantzen LHn.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 30.00 ordu

Matrikulazio epea: 2019ko irailaren 9tik 27ra arte, biak barne. IRAKASLEGUNEA

LHn ikasleek Gaitasun komunikatiboaren garapen sakona garatzeaz gain, munduaren ezagutza bera hizkuntzaren bitartez eskuratzen dute. Idazmenaren garapena garai honetan eskuratzen bada ere, hizkuntza berez ahozkoa dela kontuan hartuta, funtsezkoa izango da adin horretan ahozkotasuna egoki lantzea. Ahozko jario egokia eskuratzeak, gainera, bestelako gaitasunak garatzeko baliagarria izango zaie ikasleei, hala nola, gaitasun soziala, abstrakziorako gaitasuna, gaitasun metalinguistikoan ikasteko gaitasuna... Idatzian oinarritutako tradizio pedagogikoek, ahozkoaren inguruko uste okerrek eta ebaluatzeko zailtasunek ahozkoaren lanketa bigarren mailan geratzea ekarri dute. Baina erabilera bultzatzeko zein ikasleen era guztietako gaitasunak garatzeko, funtsezkoa da ahozko jarduerak egoki lantzea. Horretan sakontzea izango da ikastaro honen helburua. Ikastaro osoan zehar Curriculuma (Heziberri 2020) eta Genero berdintasuna egongo dira oinarrian.v

Irakasleak

  • Ainhoa Uriarte Amuriza
  • Arkaitz Zarraga Azumendi

    Euskal Filologian lizentziatua. UEUko Glotodidaktika Saileko sailburua. Garabideko kidea eta Euskal Herriko Unibertsitateko Munduko Hizkuntzen Ondarearen UNESCO Katedran, Batzorde Tekniko Iraunkorreko eta Aholkulari Batzordeko partaidea. Basauriko Udal Euskaltegiko irakasle eta zuzendaria.

Helburuak

  • Trebetasun guztien berariazko lanketaren bitartez, entzundakoaren ulermenari, mintzamenari eta ahozko elkarreraginari lotutako ezaugarriak aztertzea.
  • Ahozko trebetasunak hobetzeko gelarako estrategiak, baliabideak, ereduak eta praktika onak ezagutzea: komunikazio-proiektuak, gelako jarduerak…
  • IKT baliabideek ematen dituzten aukerak ezagutzea eta haiekin praktikatzea.
  • Ahozkotasuna landu eta hobetzeko gelako jarduera komunikatiboak sortzea eta gelan baliatzea.
  • Irakasleen arteko koordinazioa bultzatzea.
  • Ikasleen motibazioan laguntzeko estrategiak lantzea.
  • Ikasleei orientabideak emateko oinarrizko konpetentziak garatzea.

Edukiak

  • Ahozkotasunaren ezaugarriak
  • Ahozko trebetasunak: entzumena, mintzamena eta ahozko elkarreragina
  • Ahozko testu aniztasuna, genero monologalak eta elkarreraginekoak.
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gelan landuko diren generoen aukeraketarako irizpideak.
  • Mintzamenean, zer ikasi/irakatsi?
  • Ahozko testuak lantzeko metodologia: atazetan oinarritutako ikas prozesuak.
  • Mintzamena lantzeko sekuentzia didaktikoak.
  • Ulermen estrategiak
  • Gelako estrategiak eta baliabideak
  • IKTko baliabideak ahozko hizkuntza lantzeko.
  • Unitate didaktikoen alderdiak
  • Jardueren tipologia
  • Genero ikuspegia

Metodologia

Ikastarora agertzen diren ikasleen aurrezagutzetatik eta interesetatik abiatuta jardungo dugu. Horretarako, parte-hartze tekniken bidez, ikasleen kezkak jasoko ditugu, euren ezagutzek batu eta beharrizanak antzeman. Oinarri teorikoetatik abiatuta, jarduera praktikoak erakutsi eta elkarrekin probatuko ditugu. Ikastaroan teoria eta praktika uztartuko dira, ikasleek eginaren bitartez ikasiko dute. Ikasleak euren ikastetxeetan aritzean egoerari ondo egokituta aritzea bilatuko dugu. Horretarako egoerak interpretatzen lagunduko diegu eta ariketa eta jarduera egokiak proposatu eta egokiro aplikatzeko gai izateko ibilbidea egiten lagunduko diegu.

 Aurrezagutzak jasotzeko talde dinamikak proposatzen ditugu (eztabaidak, bai ez galderak, IKT tresnen bitartez: Kahoot adibidez).

Ondoren, oinarri teorikoen aurkezpenak egongo dira, aurrez aurreko azalpen, bideo euskarri, testu zein elkarrizketetan.

Teoriatik praktikara zubia egiteko, kasu errealak eta erronkak proposatuko dira.

Erronka horiei aurre egiteko proposamenak gauzatu beharko dituzte (beti ere aurretik emandako oinarrietatik abiatuta).

Jarraian, sortutako hori taldean biribildu, proposamen berriak diseinatu eta praktikara eramatea izango da.

Azkenik, aurrera eramandakoa (diseinatutako sekuentzia didaktikoa, zein jarduera multzoa) ebaluatuko dira. Norberak lehendabizi, talde txikian ondoren eta azkenik talde handia (errubrika bidez).

Uneoro ikasleek irakaslearen feedbacka jasoko dute, saioz saio egindakoari indarra emanez. Horretarako saio bakoitzaren azken 5 minutuetan ikasleek norberaren ikasketa prozesuaz hausnartzeko galdera bat edo beste izango ditu. Ikasitakoa aztertzeko alde batetik, eta bestetik hurrengo saioan zertan sakondu behar den jakiteko.

Nori zuzendua

LHko irakasleak, HHIko irakasleak, IRALEko irakalseak.

Matrikulaziorako argibideak

Eskaera telematikoki egingo da, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko aplikaziora jota, IRAKASLEGUNEA atarian. Ikastetxe publikoetako nahiz itunpeko ikastetxeetako langileak sar daitezke han.

Oharrak

I

Babesleak

  • Eusko Jaurlaritza.Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila

Etiketak

ahozkotasuna, euskara, UEU, Prest Gara, ikasleak, motibazioa, LH, Lehen Hezkuntza

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.