Irakasleen formakuntza :: Hezkuntza

171 BHko tutoretza eskola inklusiboan

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 30.00 ordu

Matrikulazio epea: 2019ko irailaren 9tik 27ra arte, biak barne. IRAKASLEGUNEA

STEM (ingelesez Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Matematikak) bokazioak beherantz doaz urtez urte. Joera honen atzean zergati asko daude, eta batzuk hezkuntzarekin zerikusi zuzena dute. Jaitsiera hau nabarmenagoa da nesken arten.

Beste hainbat ekintzen artean Eusko Jaurlaritzak STEAM estrategia bultzatu du (http://steam.eus/), bertan gaur egungo arazo honen inguruan ezagutzen diren datuak eta helburuak azaltzen dira. Ikastaro hau, estrategia horrekin erabat lerrotuta dago.

Ikastaro honen helburua STEM bokazioen sustapena modu praktikoan lantzeko gakoak ematea izango da. Horretarako, metodologia aktiboa eta parte hartzailea izango da, helburua, irakasle bakoitzak bere ikastetxerako STEM bokazioak sustatzeko proiektu bat diseinatzea delarik. Honek inpaktu zuzena izango du, ikastetxearen curriculumean eta ikasleen hezkuntza jardueretan. Ikastaro osoan genero ikuspegia kontuan izango da eta baita ikasleen konpetentziak garatzeko aukera ere (Heziberri 2020)

Irakaslea

  • Mari Luz Guenaga Gomez

    Deusto Fundazioko DeustoTech Learning arduraduna

Helburuak

  • STEM bokazioekiko errealitatea ezagutu, bai Euskadi eta bai nazioarte mailan.
  • Bokazio horien jaitsiera horren atzean dauden zergatiak ezagutu, ulertu eta horien inguruan hausnarketa egin.
  • Hezkuntzatik egin daitezkeen ekintzak ezagutu.
  • STEM bokazioak bultzatzeko erabiltzen diren metodologiak eta baliabideak ezagutu.
  • Gelan zein ikastetxe mailan STEM bokazioak sustatzeko ekintzak eta plan bat diseinatu.

Edukiak

1.Sarrera, STEM bokazioen egoera gaur egun.

2.Zergatiak.

3.Genero ikuspegia.

4.STEM bokazioak sustatzeko metodologiak eta baliabideak.

 

 

Metodologia

  • Ahozko azalpen teorikoak, eztabaida, hausnarketa eta partaideen lan txikiekinbateratuko da.
  • Hainbat irakurketa gomendatuko dira (artikulu zientifikoak, txostenak, etab.) eta horien inguruan hainbat gai landuko dira.
  • Bakarkako zein talde-lanak egingo dira.
  • Partehartzaile bakoitzak, bakarka, bere ikasgai edo ikastetxerako plan bat diseinatu beharko du STEM bokazioak sustatzeko helburuarekin.
  • Ikasle bakoitzak bere proposamen didaktikoa aurkeztuko du taldean. Era honetan guztien artean partekatuko dira proposamenak, elkarren arteko esperientzietatikikasteko eta material gehigarria eskuratzek

Nori zuzendua

DBH 1 eta 2 irakasleak. DBH eta Batxilerreko orientatzaileak.

Matrikulaziorako argibideak

Eskaera telematikoki egingo da, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko aplikaziora jota, IRAKASLEGUNEA atarian. Ikastetxe publikoetako nahiz itunpeko ikastetxeetako langileak sar daitezke han.

Babesleak

  • Eusko Jaurlaritza.Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila

Etiketak

generoa, hezkuntza, UEU, Prest Gara

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.