Irakasleen formakuntza :: Hezkuntza

155 BHko tutoretza eskola inklusiboan

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 30.00 ordu

Matrikulazio epea: 2019ko irailaren 9tik 27ra arte, biak barne. IRAKASLEGUNEA

Aurkezten den prestakuntza proposamen honetan, tutoretzari buruzko hausnarketa gaurkotuaren bidez, bertan parte hartuko dutenek irakaskuntza funtzioan formakuntza garatzea du helburu. Kontzeptuak argira eramate aldera, 30 ordu hauetan zehar, aditzera eramaten saiatuko da tutoretzak inklusioa berarekin dakarrela, tutoretzaren funtzio nagusiena osoko garapen pertsonala erraztu beharreko elkarreragina moldatzea dela, eta bestelako edukiak alde batera utziaz, irakaslea hezitzaile gordina bihurtzen delaz konturatzea. Honek, tutorea ikasle taldearekin (eta banakakoarekin) harremanaren kudeaketarako kontzeptualizazioaz (pentsamendua eta diskurtsoa) eta bestelako tresnez hornitzeko beharrera garamatza.

Tutoreak eraikiko dituen harremanen (ikasle, familia eta beste irakasleekin) izaeran generoaren berdintasuna, igurikapenen isladen kontrola eta aurreiritzien kontzientziari buruzko saiakera bat izan nahi du. Ikaslearen jarraipena eta familiekin hartu-emanak tinko baldintzatuko dutelako eskola baten eraginkortasun maila arloan gauzatu diren azken ikerketen arabera (Azpillaga, 2015; Lizasoain, 2017).

Horretaz gain, eta eskolako praktikotasunari helduaz, hausnarketa hau gauzatu ahal diren erabakiekin batera aurkezteko asmoa dago: horregatik, nerabeen gela barruko giroa nola hobetu, behaketarako tresnez jabetu, irakasle/tutore bikoteka lanaren abantailak miatu, eta familiekin egin beharreko harremanaren kudeaketarako tresnen aurkezpena jorratzea da.

Guzti hau, irakasleek tutoretzak ikuspegi inklusibotik lantzeko sortuko duten proiektuan islatuko da. Proiektu guztiak taldean partekatuko dira, irakasle bakoitzak bere ikastetxeko premiei erantzuteko sortuko duen proiektua aberasteko aukera izango duelarik.

Ikastaro osoan zehar Curriculuma (Heziberri 2020) eta Genero berdintasuna egongo dira oinarrian.

Irakaslea

  • Beronika Azpillaga Larrea

Helburuak

  • Eskola inklusiboaren printzipioak ulertzea (Tutoretza Planarekin lotzen diren oinarrizkoaraudi eta legedia ezagutzea).
  •  Tutorearen rola zehaztea; ikasle guztien beharrei erantzuteko tutoretza antolatzea.
  • Ikasleen jarraipena eta familiekiko harremana hobetzeko ekintzak proposatzea.
  • Tutoretzak izan dezakeen eragina gelako giroan eta eskolako kliman ezagutzea(eraginkortasunari buruzko azken ikerketak).
  • Gelako giroaren ezaugarriak identifikatzea. (Elkarreragin komunikatiboari buruzkokontzientzia hartzea).
  • Gelako giroa hobetzeko erabakiak hartzeko gauza izatea (irakasleen elkarlana gelaberean, taldearen kontrola, presioaren kudeaketa, ...)
  • Nerabeen mundulogiara gerturatze eraginkorraren ardura jasotzea.
  • Familiekin tutoreak daukan harremanetik ezagutza eskuratzeko tresnak erabiltzea.
  • Irakasleek tutoretzak ikuspegi inklusibotik lantzeko proiektua sortzea.

Edukiak

  • TUTORETZA ETA INKLUSIOA. Biak bat.
  • TUTORETZA BH. Eskola eraginkortasuna.
  • ANIZTASUNA BH. Dialogoaren balioa.
  • GELAKO GIROA. Elkarreragina eta gelako giroa.
  • TUTORETZA BH. Banakako harremanak.
  • TUTORETZA BH. Nerabe taldearekin harremanak.
  • ESKOLA ETA FAMILIA. Komunikazioa eta hartu emanak.
  • IRAKASLE TUTOREAREN LANA NOLA HOBETU. Elkarlana.
  • ORAIN ARTEKOA BERHARTU. Sortu proiektua.
  • IKASTAROA ITXI. Proiektuen aurkezpena. Formakuntza borobildu. Ebaluaketa

Metodologia

Ikastaroak metodologia aktiboa izango du. Partaideen aurre ezagutzetatik abiatuko da, parte-hartzailea izango da, eta teoria bizi esperientzietan eta eguneroko lan jardunean kokatzea izango·du helburu, hausnarketa pertsonalak elkarbanatzean oinarrituz.

3 ardatz edukiko ditu: a) irakasleak prestatu eta gauzatuko dituen azalpen teorikoak, b) ariketa praktikoak: saio bakoitzean ariketa praktiko bat gauzatuko da, bertan eskolako egunerokotasunaz hausnartuko da eta tresna jakin batzuen aplikazioen esperimentazioaz pentsamendua partekatuko da. d) parte hartzaileek ikastetxean aplikatzeko proiektu bat garatuko dute eta azken saioan besteekin partekatuko dute.

Nori zuzendua

DBHko irakasleak. DBHko eta Batxilerreko orientatzaileak.

Matrikulaziorako argibideak

Eskaera telematikoki egingo da, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko aplikaziora jota, IRAKASLEGUNEA atarian. Ikastetxe publikoetako nahiz itunpeko ikastetxeetako langileak sar daitezke han.

Babesleak

  • Eusko Jaurlaritza.Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila

Etiketak

aniztasuna, familia, irakasle, UEU, Prest Gara

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.