Irakasleen formakuntza :: Hezkuntza

172 Zehar konpetentziak nola landu eta nola ebaluatu

  • Hasiera-data: 2020(e)ko urtarrilaren 14a
  • Amaiera-data: 2020(e)ko otsailaren 6a
  • Tokia: Donostia-Euskaltzaindiako Donostiako Ordezkaritza (TOLARE)
  • Nola heldu: https://labur.eus/p02qp
  • Ordutegia: Astearteak eta ostegunak. 17:30-20:30
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 30.00 ordu

Matrikulazio epea: 2019ko irailaren 9tik 27ra arte, biak barne. IRAKASLEGUNEA

Hezkuntza paradigma eraldatzaile baten aurrean gaude, bizitzarako prestatu behar ditugu ikasleak eta etorkizunean lan munduan ere ondo moldatzeko gaitasunak eskuratzen laguntzea dagokigu irakasleei. Izan ere, konpetentziak abilezia praktikoen, ezagutzen, motibazioen, emozioen eta beste zenbait osagai sozialen eta portaerarekin loturiko osagaien konbinazioabaitira. Baina, hori guztia nola landu dezakegu ikasgelan?

Heziberri 2020 marko pedagogikoan oinarriturik, ikastaro honen amaieran, zehar konpetentziak ikasgelan aplikatzeko eta ebaluatzeko gai izango dira parte hartzaileak. Hots, hitzez, hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzeko konpetentzia; ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia; elkarbizitzarako konpetentzia; ekimenerako eta ekiteko espiriturako konpetentzia; izaten ikasteko konpetentzia.

Bide batez, ikasleen interesak eta motibazioa lantzeko estrategiak aurkeztuko dira, euren ikaskuntza prozesuari laguntzeko.

Metodologiari dagokionez, ikastaroa praktikotasunean oinarritzen da. Horretarako, errealitatearekin lotutako arazo egoera batetik abiatuko gara elkarlanean proiektu bat ekoizteko eta gelari aurkezteko. Amaieran, ikaskuntza prozesuari buruz hausnartzeko, parte hartzaileek hausnarketa indibiduala egingo dute, eta zehar konpetentziak ebaluatzeko errubriken bidez autoebaluazioa zein koebaluazioa egingo dute. Bide batez, bost gaitasunhoriek ebaluatzeko tresna batzuk barneratuko dituzte.

Irakaslea

  • Saioa Esnaola Martin

Helburuak

  • Elkarlanaren, ekimenaren zein ahozko, idatzizko eta komunikazio digitalaren garrantzia balioestea.
  • Proiektua ekoizten duten bitartean norberaren zehar konpetentziez kontziente izatea eta horiek garatzea.
  • Heziberriko bost zehar konpetentziak euren ikasleekin aplikatzeko baliabideak izatea.
  • Euren ikasleen motibazioei zein interesei buruz hausnartzea eta hobetu beharrekoabalioztatzea.
  • Ebaluazio hezigarrian oinarriturik, konpetentzia horiek ebaluatzeko estrategia, tresnak etabaliabideak finkatzea.

Edukiak

  • Heziberriko bost zehar konpetentziak, hots, hitzez, hitzik gabe eta modu digitaleankomunikatzeko konpetentzia; ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia; elkarbizitzarakokonpetentzia; ekimenerako eta ekiteko espiriturako konpetentzia; izaten ikasteko konpetentzia.
  • Konpetenzia horien aplikazioa ikasgelan.
  • Proiektu bat ekoiztea: Informazioaren trataera. Sormena. Ekimena. Plangintza. Elkarlana.Komunikazioa.
  • Ebaluazio hezigarrien hastapenak. PBL eta Zehar konpetentzien errubrikak zein ebaluaziotresnak (irakaslearen koadernoa, ikasleena, behaketa)

Metodologia

Ikastaroa bi motakoa izango da; alde batetik aurrez aurre 24 ordu egingo dira, eta bestetik, etxean ikasitakoaren hausnarketa eta transferentzia txostena egiteko 6 ordu utziko dira, irakaslearen jarraipenarekin.

Halaber, zeharkako gaitasunak lantzen direla bermatzeko, ikastaroa metodologia aktiboaren bidez emango da, arazo egoera batetik abiatuta, IKTz baliatuz eta elkarlanean ekoiztutako proiektu bat sortuz eta ahoz aurkeztuz. (Heziberri 2020ekin bat eginik). Proiektuak elkarbanatu egingo dira, hau da, erabilgarri izango dituzte beste ikaskideek.

Honez gain, ikasleek irakaslearen jarraipena izango dute eta genero- ikuspegitik landuko dira gaiak, hezkidetza sustatuz.

Nori zuzendua

DBHko  irakasleak. Batxilerreko irakasleak.

Matrikulaziorako argibideak

Eskaera telematikoki egingo da, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko aplikaziora jota, IRAKASLEGUNEA atarian. Ikastetxe publikoetako nahiz itunpeko ikastetxeetako langileak sar daitezke han.

Babesleak

  • Eusko Jaurlaritza.Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila

Etiketak

heziberri, proiektua, PBL, plangintza

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.