Irakasleen formakuntza :: Hezkuntza, Psikologia

296 Ikastetxeko espazioen erabileraren eta antolamenduaren azterketa genero ikuspegitik etapa guztietan

  • Hasiera-data: 2020(e)ko urtarrilaren 14a
  • Amaiera-data: 2020(e)ko martxoaren 3a
  • Tokia: Ikasgela Birtuala
  • Ordutegia: Astean zehar. 00:00-24:00
  • Izaera: On-line
  • Ordu kopurua: 30.00 ordu

Matrikulazio epea: 2019ko irailaren 9tik 27ra arte, biak barne. IRAKASLEGUNEA

Ikastetxeetako espazioak orokorrean, eta zehazki, jolasgunea, heziketarako eremu oso beharrezkoa da; harremantzen ikasteko funtzioa betetzen duelako, beste askoren artean. Eta honek, haurren sozializazioarekin eta garapenarekin lotura oso sakona du. Eta jolasgunean, genero arauek eta sexismoak haurren artean gertatzen den elkarrekintza erabat baldintzatzen dute. Esaterako, espazioaren antolaketan, jolasen hierarkizazioan eta generoen arteko jokabideetan.

Bistan dago ikastetxe gehienetako jolastokiek oso egitura antzekoa dutela: futbola eta saskibaloia erdigunean daudela, gainerako espazioak urriak, nortasun eta baliabide gabekoak dira, goxo egoteko aukerarik ez dute ematen eta kirol zelaiei begira daude. Alegia, haurren beharrak ez dira espazioen antolaketaren ardatza. 

Egitura honek eragina dauka haurrengan. Baina, espazioak berrantolatzeaz gainera, espazioetan ematen diren erabilerak haurren harremanetarako eta jolasgunea eraldatzeko gako izango dira ere. 

Hau horrela, ikastaro honek, jolastokian hezkidetza ikuspegitik jarduteko premia azpimarratzea du helburu, kanpoko espazioen berrantolaketan eta berrerabileran garrantzitsuak diren gakoak landuz.

Ikastaroaren metodologia oso praktikoa izango da, helburua norberak bere ikastetxean espazioak berrantolatzeko proiektu bat egitea delako; eta praktikotasunari dagokionez, horrek inpaktu zuzena izango duelako norberaren hezkuntza ekosistema propioan, hau da, komunitatean.

Ikastaro amaieran, proiektu horiek taldean partekatuko dira, elkarren arteko esperientzietatik ikasteko eta material gehigarria eskuratzeko.

Ikastaroaren bloke bakoitzean atal teorikoa egongo da, zeinetan baliabide desberdinen bidez, edukiak barneratuko diren. Aldi berean, irakasle bakoitzak norbere ikastetxearen espazioak berrantolatzeko proiektua sortzen joango da, hau edukiz jantziz.

Irakasleak proiektua txertatzeak eragin positiboa izango norbere ikastetxean, elkarbizitzarako eta haurren garapenerako aukera berriak zabalduz, eta, jolasgune hezkidetzailearen bidean, espazioek duten potentzialitatearekin esperimentatuz.

Gainera, ikastetxeetako jolasguneen berrantolaketa hezkidetzaileak ekarriko dituen emaitzek, lotura zuzena izango dute etapa guztietako haurrek eskuratuko dituzten konpetentziekin. Zehazki, “Oinarrizko Hezkuntzako Curriculuma (Heziberri 2020)”-k barnebiltzen dituen oinarrizko zehar-konpetentzia eta diziplina barneko konpetentzia askorekin.

Ikas-prozesu honetan zehar etengabeko tutorizazioa ere egongo da; irakasleari espazioen azterketa eta antolaketa hezkidetzailerako konpetentziak lortzen lagunduz, proiektuaren diseinuan aholkatuz, bere ikas-prozesuaren gertuko eta etengabeko jarraipena zein ebaluazioa eginez eta zalantza orokorrak argituz.

Irakasleak

  • Ibai Fresnedo Moreno

    Sexu Hezitzailea, Indarkeria Sexistaren prebentzioan eskarmentuduna, Genero Berdintasun teknikaria, Hezkidetza Programetan aritua, Gizarte eta Kultur dinamizatzailea eta EHko Sexu Askapenerako Mugimenduan militantea. UEUkidea.

  • Joseba Gabilondo Marques

    Gizarte Hezkuntzan Graduatua. Genero Berdintasun Agentea. Hiruki Larroxa Kolektiboko kide eta Euskal Herriko TransMariBiBollo mugimenduko aktibista.

Helburuak

  • Haurren beharrak asetuko dituen jolasgunearen inguruko eztabaida ematea.
  • Espazioen erabilera eta antolaketa desorekatuek eta sexistek haurren garapenean duen eragina ikastea.
  • Haur eta lehen hezkuntzako patio eta jolasguneen azterketa kritikoa egitea.
  • lkuspegi hezkidetzaile, parte-hartzaile eta eraldatzailetik patioak berrikusten ikastea.
  • Jolasguneetan genero aniztasuna eta parekidetasuna sustatzeko estrategiak lantzea.
  • Espazioak erraz moldatzeko eta dibertsifikatzeko moduak aztertzea.
  • Egungo jolastokiaren antolaketaren emaitzak ebaluatu eta aurrera begirako hobetzeko aukerak identifikatzea.
  • Jolasguneen eraldaketarako baliabideak garatzea.
  • Hezkuntza komunitatean egoeraren kontzientzia sortzea eta aldaketen inguruan adostasun sendoa lortzea.
  • Gaiari dagokionean, hezkuntza publikoaren erronkak definitzea eta aztertzea.
  • Ikastaroari dagokionean, Moodle plataformaren atal eta baliabide desberdinak ezagutzea eta norberaren gaitasun digitala indartzea.
  • Hausnarketak taldekideekin partekatzea eta aldatu beharrekoa aukeratzea.

Edukiak

1. Jolasguneak eskola orduetan

  • Ikastaroaren eta Ikasgela Birtualaren aurkezpena.
  • Jolasaren garrantzia haurren garapenean.
  • Jolasguneak eta jolas librea eskola orduetan.

2. Hezkidetza jolasguneetan

  • Hezkidetza: parekidetasuna lortzeko pedagogia askatzaileak.
  • Ikastetxean hezkidetza txertatzeko gako orokorrak.
  • Jolasen arteko hierarkizazioa.
  • Generoaren eragina espazioen erabileran eta antolaketan.
  • Generoa, haurrak, eta hauen arteko harremanak.

3. Jolasguneak bizitzeko modu berriak

  • Haurren parte-hartzearen oinarriak .
  • Haurren parte-hartzea bultzatzeko baliabideak, tresnak eta teknikak.
  • Jolasgunean bizitzeko modu berriak.

4. Jolasguneak Hezkuntza Publikoan

  • Norbere ikastetxearen beharren identifikazioa.
  • Hezkuntza publikoaren erronkak.
  • Praktika onak: EAEko esperientzia praktikoak .

5. Proiektuaren diseinua

  • Patio hezkidetzaileen diseinua.
  • Patioaren diseinua haurren parte-hartzean oinarrituz.
  • Baliabideak eta tresnak.

6. Proiektuaren aurkezpena eta ebaluazioa

  • Proiektuaren aurkezpena.
  • Proiektua ikastetxean txertatzeko urratsak.
  • Ebaluaketa.

Metodologia

lkastaroa on-line motakoa izango da eta, horretarako, Moodle irakaskuntza-plataforman oinarrituta dagoen UEUren “Ikasgela Birtuala” erabiliko da. lkastaroa parte-hartzailea izango da, eta teoria bizi esperientzietan eta eguneroko lan jardunean kokatzea izango·du helburu, hausnarketa pertsonalak elkarbanatzean oinarrituz.

Oinarri kontzeptualak idatzizko zein ikus-entzunezko materialen bidez landuko dira. Ondoren, lan pertsonala beharrezkoa izango da, hausnarketa pertsonaletatik kolektiboetara salto egiteko, horretarako baliabide teknologikoak erabiliz. Honetarako, talde­dinamiketan (foroetan) norberaren iritzi, hausnarketa, esperientzia edota zalantzak ikaskideekin partekatzeko aukera izango da, taldeari modu eraikitzailean eraginez. Aldi berean, gure helburua ikastaroan zehar landutako edukiak martxan jartzea izango da, horretarako parte hartzaile bakoitzari, bere eguneroko errealitatean aurrera eramateko, ordu kopuru zehatzeko lanketa bat proposatuko diogu. lkasleek momentu oro irakaslearen jarraipena eta tutoretza izango dute.

Lanketa horren xedea, norberaren ikastetxerako espazioen berrantolaketa proposamena egitea izango da. Beraz, ikastaroa amaitzeko proiektu honen memoria aurkeztea ezinbestekoa izango da.

Ondoren, ikasle guztien artean partekatuko dira proiektu guztiak, elkarren arteko esperientzietatik ikasteko eta material gehigarria eskuratzeko.

Nori zuzendua

Irakasleak orokorrean

Matrikulaziorako argibideak

Eskaera telematikoki egingo da, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko aplikaziora jota, IRAKASLEGUNEA atarian. Ikastetxe publikoetako nahiz itunpeko ikastetxeetako langileak sar daitezke han. Aplikazio informatikoaren gida ikusi hemen.

Babesleak

  • Eusko Jaurlaritza.Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila

Etiketak

hezkidetza, parekidetasuna, jolasgunea, patioa, UEU, ikastaroak, Eibar

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.