Irakasleen formakuntza :: Hezkuntza, Psikologia

162 Hezkidetzara sarrera STEAM diziplinetan: jakintza, zientzia eta bizitza

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 30.00 ordu

Matrikulazio epea: 2019ko irailaren 9tik 27ra arte, biak barne. IRAKASLEGUNEA

STEAM diziplinen garapena, indarrean dagoen zientzia ereduarengatik baldintzatua dago. Gizakion egunerokotasunean ez dira oso ikusgarriak, eta bereziki, emakumea, ez da ikusgarri diziplina hauetan. Guzti honek eragin zuzena du nerabeen eta zientziaren arteko harremanean, ikasketen aukeraketan zein etorkizunean biziko duten ibilbide profesionalean.

 

Ikastaro honetan, gaur egun indarrean dagoen zientzia eredua aztertuko da genero ikuspegi kritikotik eta hezkidetza eta STEAM diziplinen arteko elkar eraginaren gainean hausnartuko da, bestelako begiradetatik nola landu daitekeen aztertuz. STEAM diziplinek duten ikusgarritasuna gizartean eta gure eguneroko bizitzan landuko da baita ere. Eta guzti hori nola txertatzen dugun hezkuntza jardueretan.

Horregatik, ikastaro honen helburua, nerabezaroan STEAM diziplinak hezkidetza ikuspegitik modu praktikoan lantzeko gakoak ematea izango da.

Ikastaroaren metodologia oso praktikoa izango da, helburua norberak bere ikastetxean STEAM diziplinak hezkidetza ikuspegitik lantzeko proiektua bat egitea delako; eta praktikotasunari dagokionez, horrek inpaktu zuzena izango duelako norberaren hezkuntza ekosistema propioan, hau da, komunitatean.

Ikastaro amaieran, proiektu horiek taldean partekatuko dira, proposamen desberdinekin ikasle bakoitzak bere proiektua aberasteko aukera izango duelarik.

Ikastaroaren saio bakoitzean atal teorikoa egongo da, zeinetan baliabide eta dinamika desberdinen bidez, edukiak barneratuko diren. Aldi berean, irakasle bakoitzak norbere ikastetxean gaia lantzeko unitate didaktikoa sortzen joango da, hau edukiz jantziz. Irakasleak proiektua txertatzeak eragin positiboa izango du norbere ikastetxean, elkarbizitzarako eta gazteen STEAM hezkuntzarako aukera berriak zabalduz.

Gainera, unitate didaktikoak ekarriko dituen emaitzek, lotura zuzena izango dute gazteek eskuratuko dituzten konpetentziekin. Zehazki, “Oinarrizko Hezkuntzako Curriculuma (Heziberri 2020)”-k barnebiltzen dituen oinarrizko zehar-konpetentzia eta diziplina barneko konpetentzia askorekin.

Ikas-prozesu honetan zehar etengabeko tutorizazioa ere egongo da; irakasleari STEAM diziplinen antolaketa hezkidetzailerako konpetentziak lortzen lagunduz, unitate didaktikoaren diseinuan aholkatuz, bere ikas-prozesuaren gertuko eta etengabeko jarraipena zein ebaluazioa eginez eta zalantza orokorrak argituz.

Irakasleak

  • Ibai Fresnedo Moreno

    Sexu Hezitzailea, Indarkeria Sexistaren prebentzioan eskarmentuduna, Genero Berdintasun teknikaria, Hezkidetza Programetan aritua, Gizarte eta Kultur dinamizatzailea eta EHko Sexu Askapenerako Mugimenduan militantea. UEUkidea.

  • Joseba Gabilondo Marques

    Gizarte Hezkuntzan Graduatua. Genero Berdintasun Agentea. Hiruki Larroxa Kolektiboko kide eta Euskal Herriko TransMariBiBollo mugimenduko aktibista.

Helburuak

  • STEAM hezkuntzaren oinarriak ezagutzea.
  • Hezkuntza afektibo-sexualaren oinarriak ezagutzea.
  • Nerabeen garapen afektibo-sexuala genero ikuspegitik lantzea.
  • Sexuaren eta generoaren estereotipoak eta rolak aztertzea eta nola eragiten duten STEAM diziplinetan ezagutzea.
  • Emakumeak STEAM diziplinetan duten rolaz ohartzea.
  • STEAM diziplinak egunerokotasunean ageriko egitea.
  • STEAM diziplinak hezkidetza ikuspegi batetik ikasgelan zelan landu ikastea.
  • Ikastetxeei, sexu heziketaren eta eduki zientifikoak lantzearen inguruko tresnak eskaintzea, eta pertsonei era positiboan eta berezian elkar ezagutzen, bizi izaten eta adierazten laguntzea.
  • STEAM diziplinak, hezkuntza afektibo-sexualaren eta aniztasunaren ikuspegitik lantzeko baliabide pedagogikoak ezagutzea.
  • Irakasleek STEAM diziplinak lantzeko unitate didaktikoa sortzea, genero ikuspegia zehar lerroa izan

Edukiak

1. STEAM hezkuntzaren eta hezkidetzaren oinarriak. Elkar eragina.

  • Gaiarekiko aurrezagutzak. Autoebaluazioa.
  • Zer da STEAM eta zein ezaugarri ditu STEAM hezkuntzak?
  • Zertaz ari gara hezkidetzaz ari garenean? Hezkuntza afektibo-sexuala: helburuak eta edukiak.
  • Zelan eragiten du hezkidetzak STEAM diziplinetan?

 2. Nerabeen garapen afektibo sexuala eta STEAM diziplinak ulertzeko begiradak

  • Gazteen ezaugarri afektibo-sexualen garapena.
  • Sexu rolak eta estereotipoak STEAM diziplinetan.
  • Nerabeen identitatearen garapenaren eta genero identitatearen garapenaren prozesuan, STEAM diskurtsoak berreraikitzen.

 3. Emakumeak STEAM diziplinetan

  • Zein izan da STEAM eta emakumeen arteko harremana?
  • Gaur egun indarrean dagoen zientzia eredua eta emakumearen rola.
  • Emakume zientzialari erreferenteak.

4. STEAM diziplinak ageriko egitea

  • Zelako ikusgarritasuna dute zientziek gizartean?
  • Zientzien agerikotasuna gure eguneroko espazio eta gaietan: etxean, naturan, artean, historian, musikan eta literaturan
  • Zientziak ikusgarriagoa egiteko jarduera osagarriak: txangoak, rol-jokoak, dinamika parte-hartzaileak.

5. STEAM diziplinak ikasgelan lantzen

  • Ageriko Curriculuma eta Ezkutuko Curriculuma: STEAM diziplinak genero ikuspegitik.
  • Hezkidetza eta STEAM kontzeptuak hezkuntza jardueretan: diskriminazio, ikusezintasun eta ikuspegien ezeztatzea gaindituz.
  • STEAM diziplinak hezkuntza jardueran bestelako begiradetatik lantzeko proposamenak.

 6. Proiektuaren diseinua

  • Norbere ikastetxearen beharren diagnosia eta identifikazioa.
  • STEAM diziplinak eta hezkidetza curriculumean eta ikasleen oinarrizko konpententzietan.
  • STEAM diziplinak genero ikuspegitik lantzeko unitate didaktikoaren diseinua.
  • Baliabide eta tresnak.

 7. Proiektuaren aurkezpena

  • Unitate didaktikoaren aurkezpena.
  • Unitate didaktikoa ikastetxean txertatzeko urratsak.
  • Proiektuen partekatzea talde osoan.
  • Autoebaluazioa eta ebaluaketa orokorra.

 

Metodologia

Ikastaroak metodologia parte-hartzailea izango du. Partaideen aurre ezagutzetatik abiatuko da, eta teoria bizi esperientzietan eta eguneroko lan jardunean kokatzea izango·du helburu, hausnarketa pertsonalak elkarbanatzean oinarrituz. 

Oinarri kontzeptualak azalpen, idatzizko zein ikus-entzunezko materialekin landuko dira. Ondoren, lan pertsonala beharrezkoa izango da, hausnarketa pertsonaletatik kolektiboetara salto egiteko, horretarako talde dinamikak erabiliz. Honetarako, talde dinamiketan norberaren iritzi, hausnarketa, esperientzia edota zalantzak ikaskideekin partekatzeko aukera izango da, taldeari modu eraikitzailean eraginez. Aldi berean, gure helburua ikastaroan zehar landutako edukiak martxan jartzea izango da, horretarako parte hartzaile bakoitzari, bere eguneroko errealitatean aurrera eramateko, ordu kopuru zehatzeko lanketa bat proposatuko diogu. lkasleek momentu oro irakaslearen jarraipena eta tutoretza izango dute. 

Lanketa horren xedea, norberaren ikastetxean gaia lantzeko unitate didaktikoa sortzea izango da. Beraz, ikastaroa amaitzeko proiektu honen memoria aurkeztea ezinbestekoa izango da.

Ondoren, ikasle guztien artean partekatuko dira unitate didaktiko guztiak, elkarren arteko esperientzietatik ikasteko eta material gehigarria eskuratzeko.

Nori zuzendua

E.P.A eta DBH Zientifikoa-Teknologikoa irakasleak, DBH 3. eta 4. eta Batxilergoa Dibertsifikatze Kurrikular Zientifiko-Teknologikoa irakasleak, DBH 3. eta 4. eta Batxilergo Teknologia Orokorra irakasleak, DBH 3. eta 4. eta Batxilergo Biologia eta Geologia irakasleak, DBH 3. eta 4. eta Batxilergoa Matematikak irakasleak, DBH 3. eta 4. eta Batxilergo Fisika eta Kimika irakasleak, DBH 1. eta 2. Zientzia Naturak irakasleak, Bigarren Hezkuntza Irakasleak

Matrikulaziorako argibideak

Eskaera telematikoki egingo da, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko aplikaziora jota, IRAKASLEGUNEA atarian. Ikastetxe publikoetako nahiz itunpeko ikastetxeetako langileak sar daitezke han. Aplikazio informatikoaren gida ikusi hemen.

Babesleak

  • Eusko Jaurlaritza.Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila

Etiketak

hezkidetza, generoa, nerabeak, Steam, UEU, ikastaroak, Bilbo

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.