Irakasleen formakuntza :: Hezkuntza, Psikologia

924 Hezkidetzan alde busti

  • Hasiera-data: 2019(e)ko irailaren 17a
  • Amaiera-data: 2019(e)ko urriaren 29a
  • Tokia: Ikasgela Birtuala
  • Ordutegia: Astean zehar. 00:00-24:00
  • Izaera: On-line
  • Ordu kopurua: 30.00 ordu

Matrikulazio epea: 2019ko ekainaren 3tik 14ra arte, biak barne. IRAKASLEGUNEA

Androzentrismoaren arabera antolatuta egonik, egungo hezkuntza-sistemak generoaren ikusmolde estereotipatua eta sexista transmititzen jarraitzen du. Izan ere, askotan irakasleek, eskolako langileek, ikasmaterialek, eskolaren antolaketak eta bestek, nahi gabe ere, oso barneratuta dauden generoari buruzko uste, balio eta ohitura sexistak transmititzen dituzte. Egoera hori aldatu eta ikastetxeetan eta, oro har testuinguru hezitzaileetan sexismoa transmititzeari utzi eta hezkidetza sustatzeko moduko eduki eta gaitasunak landuko dira ikastaro honetan.

Ikastaroa, parte-hartzailea izango da, praktikan eta konpetentzietan oinarritutakoa, Heziberri 2020ekin eta Bakerako Hezkuntzatik planteatzen denarekin bat eginik. Izan ere, Arazoetan O

inarritutako Ikaskuntza izeneko irakaskuntza-metodologia aktiboa izango da ikastaroaren ardatz nagusia. Helburua, norberak bere ikastetxean hezkidetza lantzeko proiektu bat egitea delako, eta praktikotasunari dagokionez, horrek inpaktu zuzena izango duelako norberaren hezkuntza ekosistema propioan, hau da, komunitatean.

Ikastaro amaieran, proiektu horiek taldean partekatuko dira, elkarren arteko esperientzietatik ikasteko eta material gehigarria eskuratzeko.

Irakasleak

  • Luixa Reizabal Arruabarrena

    Psikologian doktorea, EHUko irakaslea eta UEUko kidea.

  • Ainize Sarrionandia Peña

    Psikologian doktorea eta EHUko irakaslea.

Helburuak

  • Eguneroko bizitzan eta eskolan zein eremu hezitzaileko esparru ezberdinetan sexismoa nola transmititzen den atzemateko gaitasuna eskuratzea.
  • Testuinguru hezitzaileetan sexismoa transmititzeko dauden moduek izan ditzaketen ondorioak identifikatzeko gaitasuna eskuratzea.
  • Hezkidetza eskolan zein eremu hezitzaileko esparru ezberdinetan, bakarka zein taldean sustatzeko ezagutza eta baliabide teoriko praktikoak eskuratzea.
  • Hezkidetzatzailea izan dadin, curriculum formalean (edukietan, irakasgaietan, irakaskuntza-metodologian, ebaluazioan eta hezkuntza-materialetan) eta ezkutuko curriculumaren alderdietan (Balio eta gaitasunetan; diziplinan; haurrekiko itxaropenetan eta tratuan; apaingarri eta koloretan; lanbide-orientazioan; irakasleen jokabidean eta jarreran; espazioen antolaketan eta erabileran eta mintzairaren erabileran) aldaketak egiteko gaitasuna eskuratzea.
  • Hezkuntza testuinguruetan hezkidetzan oinarritutako materialak eta baliabideak ezagutu eta berriak sortzeko gaitasuna eskuratzea.
  • Hezkuntza testuinguruetan ikasleak tratu onean sozializatzeko hezkidetzara bideratutako esku-hartzeak (jarduerak, programak, etab.) diseinatzeko eta gauzatzeko gaitasuna eskuratzea.
  • Norberaren gaitasun digitala indartzea.

Edukiak

1. SARRERA: MARTXAN JARTZEN GARA!!!

1.1. Zergatik hezkidetza? Konpromiso aktiboaren beharra.

1.2. Zergatik on-line?

2. HEZKIDETZA: BETAURREKOAK AUKERATZEN

2.1. Sexu-genero sistema.

2.2. Indarkeria matxistak.

2.3. Feminismoaren ekarpena.

2.4. Hezkidetzaren lekua eremu hezitzaileetan.

2.5. Emakumeen ekarpenak bistaratzeko gakoak.

 

3. GENERO-SOZIALIZAZIOA ESKOLAN

3.1. Curriculum formal androzentrikoa: edukiak, irakaskuntza-metodologia, hezkuntza-materialak eta ebaluazioa.

3.2. Sexismoa ezkutuko curriculumean: balioak eta gaitasunak; diziplina; haurrekiko itxaropenak; irakasleen jokabidea eta jarrera; ikasgelako apaingarriak eta koloreak; espazioen antolaketa eta erabilera; lanbide-orientazioa; eskolaz kanpoko jarduerak; ikasgelako giroa eta mintzairaren erabilera.

 

4. CURRICULUM FORMAL HEZKIDETZAILEA

4.1. Edukiak.

4.2. Irakasgaien lehentasuna.

4.3. Irakasgaien edukiak jorratzeko modua.

4.4. Hezkuntza afektibo-sexuala.

4.5. Didaktika eta irakaskuntza-metodologia.

4.6. Hezkuntza-materialak.

4.7. Ebaluazioa.

 

5. HEZKIDETZA EZKUTUKO CURRICULUMEAN

5.1. Balioak eta gaitasunak

5.2. Diziplina.

5.3. Itxaropenak eta tratua.

5.4. Apaingarriak eta koloreak

5.5. Lanbide-orientazioa.

5.6. Irakasleen jokabidea eta jarrera

5.7. Espazioen antolaketa eta erabilera.

5.8. Mintzairaren erabilera.

 

6. HEZKUNTZA-TESTUINGURUETAN HEZKIDETZA SUSTATZEKO BALIABIDEAK

6.1. Hezkuntza-jarraibideak.

6.2. Teknikak eta jarduerak.

6.3. Hezkuntza-testuinguruetan erabilgarri diren esku-hartze programak.

6.4. Esku-hartze programak diseinatu, gauzatu eta ebaluatzeko faseak eta alderdiak.

 

7. PROIEKTUAREN AURKEZPENA ETA EBALUAZIOA

7.1. Proiektuaren aurkezpena.

7.2. Proiektua ikastetxean txertatzeko urratsak.

7.3. Proiektua taldean partekatzea.

7.4. Ebaluaketa.

Metodologia

Ikastaroa on-line irakaskuntzan oinarrituko da eta, horretarako, Moodle irakaskuntza-plataforma batean oinarrituta dagoen UEUren ikasgela birtuala erabiliko da. Ikastaroa parte-hartzailea eta praktikan oinarritutakoa izango da, hots, ikastaroaren metodologia aktiboa, berritzailea, IKTez lagundua, parte-hartzailea eta konpetentzietan oinarritutakoa izango da (Heziberri 2020ekin eta Bakerako Hezkuntzatik planteatzen denarekin bat eginik). Izan ere, Arazoetan Oinarritutako Ikaskuntza izeneko irakaskuntza-metodologia aktiboa izango da ikastaroaren ardatz nagusia. Hain zuzen ere, ikasleen eguneroko lanean aurki dezaketen arazoa planteatuko zaie, ikastaroan, jarduera ezberdinen bitartez bidera dezaten.

 

Edukiak eta gaitasunak idatzizko zein ikus-entzunezko materialen bidez landuko dira. Ondoren, landutakoaren inguruko jarduera praktikoak proposatuko dira, ikasleen parte-hartzea eta hausnarketa kritikoa bultzatuz. Ikasketa prozesu osoan zehar, talde-dinamikak eta norberaren iritzi, hausnarketa, esperientzia edota zalantzak ikaskideekin partekatzeko aukera izango da (ikasgela foroaren bitartez). Izan ere, ikaslea da ikasgela birtualaren benetako protagonista eta, ondorioz, ikaslea izango da, interakzioa eta komunikazioa ardatz izanda, norbere ezagutzak eraikitzearen arduradun. Horretarako, ikastaroak jarraituko duen ikaskuntza-prozesua autonomoa eta esanguratsua izango da. Halaber, momentu oro irakasleen jarraipena, laguntza eta tutoretza izango dituzte ikasleek, sortzen zaizkien zalantzei eta zailtasunei aurre egiteko. Amaieran, ikastaroko konpetentzietan oinarritutako proiektua egingo dute ikasleek, ikastaroa osatzen duten gaietan landutakoa praktikara ekartzeko. Proiektuak elkarbanatu egingo dira, hau da, erabilgarri izango dituzte beste ikaskideek.

Hori guztiaz gainera, ikasleek beren burua ebaluatzeko aukera izango dute ere, ikastaroaren hasieran eta amaieran beteko duten autoebaluazioaren bitartez. Halaber, ikastaroa bera ebaluatzeko aukera izango dute ikasleek, irakasleak etorkizunean hobetu beharreko alderdiez jabetu daitezen.

Nori zuzendua

Irakasleak orokorrean

Matrikulaziorako argibideak

Eskaera telematikoki egingo da, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko aplikaziora jota, IRAKASLEGUNEA atarian. Ikastetxe publikoetako nahiz itunpeko ikastetxeetako langileak sar daitezke han. Aplikazio informatikoaren gida ikusi hemen.

Babesleak

  • Eusko Jaurlaritza.Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila

Etiketak

sexismoa, androzentrismoa, hezkidetza, esku-hartzea, UEU, ikastaroak, Prest Gara

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.