Irakasleen formakuntza :: Komunikazioa, Internet

775 Sare-sozialak:berdinen arteko tratu onak eta genero berdintasunerako tresna

  • Hasiera-data: 2019(e)ko irailaren 16a
  • Amaiera-data: 2019(e)ko urriaren 29a
  • Tokia: Ikasgela Birtuala
  • Ordutegia: Astean zehar. 00:00-24:00
  • Izaera: On-line
  • Ordu kopurua: 30.00 ordu

Matrikulazio epea: 2019ko ekainaren 3tik 14ra arte, biak barne. IRAKASLEGUNEA

Gazteek, bere egunerokotasunean Sare Sozialak erabiltzen dituzte. Aukera asko sortzen dituzte, baina arriskuak ere badituzte. Jazarpen egoerak sor daitezke eta sexismo eta indarkeri modu berriak datoz tresna digitalen eskutik. Horregatik, ezinbestekoa da gazteen ongizaterako, Sare Sozialen erabilera egokietan eta jazarpen egoeren prebentzioan trebatzea. Hezkuntza jarduerak, eragin zuzena izango du trebakuntza horretan. 

Horregatik, ikastaro honen helburua, Sare Sozialak berdinen arteko tratu onak eta genero berdintasunerako ikuspegitik modu praktikoan lantzeko gakoak ematea izango da.

Ikastaroaren metodologia oso praktikoa izango da, helburua norberak bere ikastetxean Sare Sozialak berdinen arteko tratu onak eta genero berdintasunerako ikuspegitik lantzeko proiektua bat egitea delako; eta praktikotasunari dagokionez, horrek inpaktu zuzena izango duelako norberaren hezkuntza ekosistema propioan, hau da, komunitatean. 

Ikastaroaren saio bakoitzean atal teorikoa egongo da, zeinetan baliabide desberdinen bidez, edukiak barneratuko diren. Aldi berean, irakasle bakoitzak norbere ikastetxean gaia lantzeko unitate didaktikoa sortzen joango da, hau edukiz jantziz. Irakasleak proiektua txertatzeak eragin positiboa izango du norbere ikastetxean, elkarbizitzarako eta gazteen harreman digitaletarako aukera berriak zabalduz.

Gainera, unitate didaktikoak ekarriko dituen emaitzek, lotura zuzena izango dute gazteek eskuratuko dituzten konpetentziekin. Zehazki, “Oinarrizko Hezkuntzako Curriculuma (Heziberri 2020)”-k barnebiltzen dituen oinarrizko zehar-konpetentzia eta diziplina barneko konpetentzia askorekin. 

Ikas-prozesu honetan zehar etengabeko tutorizazioa ere egongo da; irakasleari baliabide digitalen azterketa eta antolaketa hezkidetzailerako konpetentziak lortzen lagunduz, unitate didaktikoaren diseinuan aholkatuz, bere ikas-prozesuaren gertuko eta etengabeko jarraipena zein ebaluazioa eginez eta zalantza orokorrak argituz.

Irakasleak

  • Ibai Fresnedo Moreno

    Sexu Hezitzailea, Indarkeria Sexistaren prebentzioan eskarmentuduna, Genero Berdintasun teknikaria, Hezkidetza Programetan aritua, Gizarte eta Kultur dinamizatzailea eta EHko Sexu Askapenerako Mugimenduan militantea. UEUkidea.

  • Joseba Gabilondo Marques

    Gizarte Hezkuntzan Graduatua. Genero Berdintasun Agentea. Hiruki Larroxa Kolektiboko kide eta Euskal Herriko TransMariBiBollo mugimenduko aktibista.

Helburuak

  • Gazteek gustuko dituzten Sare Sozialak ezagutzea.
  • Sare Sozial ezberdinek eskaintzen dituzten aukera eta arriskuak ezagutzea.
  • Sare Sozialen erabilera osasuntsu baterako gakoak barneratzea.
  • Sare Sozialen erabileraren bidez, elkarbizitza, elkar eragina eta pertsonen arteko komunikazioa indartzea.
  • Teknologia berrien erabileraren ondorioz gerta daitezkeen jazarpen kasu ezberdinen prebentzioa lantzea.
  • Teknologia berriek gazteen arteko harremanetan eragiten dituzten harremantzeko modu berriak ezagutzea.
  • Sare Sozialen erabileraren bidez tratu onak sustatzea, genero berdintasuna bultzatzea eta sexismoaren aurrean jarrera kritikoa azaltzea.
  • Sare sozialen jazarpenen prebentzio eta esku-hartzea lantzeko baliabide pedagogikoak ezagutzea.
  • Irakasleek Sare Sozialak gelan lantzeko unitate didaktikoa sortzea.
  • On-line bidezko ikasketa prozesua sustatu eta norberaren gaitasun digitala indartzea.

Edukiak

1. Sarea Sozialak eta gazteak

  • Ikastaroaren eta Ikasgela Birtualaren aurkezpena.
  • Gaiarekiko aurrezagutzak. Autoebaluazioa.
  • Sare Sozialak: Zeintzuk dituzte gustuko gazteek?
  • Sare Sozialen oinarrizko tresnak eta erabilera.
  • Sare Sozialen aukera eta arriskuetara sarrera.

2. Sare Sozialen erabilera egokiak

  • Sare Sozialen erabilera osasuntsu baterako gakoak.
  • Eskubideak eta betebeharrak.
  • Erabilera etikoa, arduratsua eta segurua.
  • Nortasun digitala.
  • Pribatutasunaren babesa.

3. Sare Sozialen erabilera desegokiak

  • Sare sozialetan eman daitezkeen jazarpen desberdinak.
  • Arriskuak ekiditzeko jarrerak, neurriak eta baliabideak.
  • Ziberjazarpena, ziberbullying-a edota grooming-a detektatzeko baliabideak.

 4. Sare Sozialak eta genero berdintasuna

  • Sare Sozialek gazteen harremantzeko eretan izan duten inpaktua.
  • Genero rolak eta estereotipoak Sare Sozialetan.
  • Sexismoa eta indarkeri modu berriak tresna digitalen eskutik.
  • Praktika onak: tratu onak, genero berdintasuna eta sexismoaren aurrean jarrera kritikoa.

 5.Sare Sozialen erabilera ikasgelan

  • Hezkuntzaren funtzioa Sare Sozialen erabileran.
  • Baliabide digitalen erabilgarritasuna ikasgelan.
  • Praktika onak: Sare Sozialen bitartez landu daitezkeen baloreak (berdintasuna, bizikidetza eta lankidetza).

6. Proiektuaren diseinua

  • Norbere ikastetxearen beharren identifikazioa.
  • Baliabide digitalen erabilera curriculumean eta ikasleen oinarrizko konpetentzietan.
  • Sare Sozialak lantzeko unitate didaktikoaren diseinua.
  • Berdinetan arteko tratu onak eta genero berdintasuna zeharka lantzeko baliabideak eta tresnak.

 7. Proiektuaren aurkezpena eta ebaluazioa

  • Unitate didaktikoaren aurkezpena.
  • Unitate didaktikoa ikastetxean txertatzeko urratsak.
  • Autoebaluazioa eta Ebaluaketa orokorra.

Metodologia

lkastaroa on-line motakoa izango da eta, horretarako, Moodle irakaskuntza-plataforman oinarrituta dagoen UEUren “Ikasgela Birtuala” erabiliko da. lkastaroa parte-hartzailea izango da, eta teoria bizi esperientzietan eta eguneroko lan jardunean kokatzea izango·du helburu, hausnarketa pertsonalak elkarbanatzean oinarrituz.

Oinarri kontzeptualak idatzizko zein ikus-entzunezko materialen bidez landuko dira. Ondoren, lan pertsonala beharrezkoa izango da, hausnarketa pertsonaletatik kolektiboetara salto egiteko, horretarako baliabide teknologikoak erabiliz. Honetarako, talde­ dinamiketan (foroetan) norberaren iritzi, hausnarketa, esperientzia edota zalantzak ikaskideekin partekatzeko aukera izango da, taldeari modu eraikitzailean eraginez. Aldi berean, gure helburua ikastaroan zehar landutako edukiak martxan jartzea izango da, horretarako parte hartzaile bakoitzari, bere eguneroko errealitatean aurrera eramateko, ordu kopuru zehatzeko lanketa bat proposatuko diogu. lkasleek momentu oro irakaslearen jarraipena eta tutoretza izango dute.

Lanketa horren xedea, norberaren ikastetxean gaia lantzeko unitate didaktikoa sortzea izango da. Beraz, ikastaroa amaitzeko proiektu honen memoria aurkeztea ezinbestekoa izango da. Ondoren, ikasle guztien artean partekatuko dira unitate didaktiko guztiak, elkarren arteko esperientzietatik ikasteko eta material gehigarria  eskuratzeko.

Nori zuzendua

Lehen Hezkuntza iraakasleak eta  Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakasleak.

DBHko irakasleak, Batxilerreko irakasleak. HHI (EPA) irakasleak, DBHko eta Batxilerreko Orientatzaileak.

Matrikulaziorako argibideak

Eskaera telematikoki egingo da, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko aplikaziora jota, IRAKASLEGUNEA atarian. Ikastetxe publikoetako nahiz itunpeko ikastetxeetako langileak sar daitezke han. Aplikazio informatikoaren gida ikusi hemen.

Babesleak

  • Eusko Jaurlaritza.Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila

Etiketak

gazteak, teknologia, pribatasuna, ziberbullying, grooming, Ziberjazarpena, sexismoa, genero berdintasuna, tratu onak

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.