Irakasleen formakuntza :: Hizkuntzalaritza, Glotodidaktika, Hezkuntza

760 Euskararekiko jarreretan eta jokabideetan eragiteko oinarriak eta jarduerak LHn eta DBHn

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 30.00 ordu

Matrikulazio epea: 2019ko ekainaren 3tik 14ra arte, biak barne. IRAKASLEGUNEA

Irakaslea

  • Itziar Larzabal Bengoetxea

    Pedagogian lizentziatua eta ebete hizkuntza zerbitzuen bidez, euskararen erabilera modu praktikoan eragitera bideratutako estrategia eta tresnetan aditua.

Helburuak

Haur eta nerabeen euskararekiko jarreretan eta hizkuntza-ohituretan eragitera begira, jarrera eta jokabide horien oinarrian zer dagoen ikustea, eta hortik abiatuz hainbat proposamen zehatz aurkeztea.

Horren barruan garrantzia berezia emango zaio honakoari:

Proposamen zehatzak parte hartzaileen ezaugarrietara egokitzea eta eguneroko lanean praktikara eramateko modukoak izatea.

 

Edukiak

Hauek izango dira ikastaroaren eduki zehatzak:

1. Euskararen erabileraren eta hizkuntzekiko jarreren oinarrian zer dagoen hartuko da abiapuntu moduan. Modu arin batean eskolaren eta irakasleen mugak eta ardurak zein diren ikusiko da.

  • Hizkuntzen ikaste prozesua aurkeztuko da (Txepetx)
  • Eskolaren muga kuantitatiboak azaltzen dituen taula aurkeztu da: euskarazko saioetan ematen duten ordu kopurua.
  • Eskolaren muga kualitatiboak ikusteko parte hartzaileen ikasleek euskara non eta zenbat jasotzen duten ikusteko ariketa egingo da parte hartzaileekin.
  • Euskara gaitasunei, erabilerari eta jarrerei dagokionez irakasleen ardura zein den azalduko da.

2. Hortik abiatuz bost arloren inguruan lan egingo da:

  • Oinarrizko prozedura
  • Jarduerak egokitzea
  • Elkarrizketa itxiak eta hizkuntza-jolasak
  • Motibazioa oinarri duten jarduerak
  • Patio ordura begirako jarduerak

 

Metodologia

Oinarri batzuetatik abiatuz hainbat adibide eta ideia ikusiko dira saioetan. Hau da, abiapuntua teorikoa den arren, ikastaroak helburu praktikoak ditu eta horregatik saioetan hainbat adibide ikusiko dira eta hainbat proposamen zehatz egingo dira. Dinamika aktiboa eta parte hartzailea izango da. Are gehiago, saio batzuk ikastaro moduan baino lan saio moduan ere ulertu daitezke: proposamenak aurrera eramatera begira irakasleen aukeretara eta ezaugarrietara egokitzeko ahalegina egingo da saioetan bertan.

Hauek dira aurreikusten diren zenbait egoera eta baliabidea:

- Saioen lehenengo tartea ikastaroa kokatzeko erabiliko da: aurretik zer landu den ikusi, saioa bera kokatu, eta parte hartzaileek praktikara eraman dituzten jarduerak baloratu. Balorazio hauek elkarrizketa bidez egingo dira eta beste parte hartzaileei ere ekarpenak egiteko eskatuko zaie.

- Oinarri teorikoak aurkezten direnean beti egingo dira ariketak irakasleekin oinarri horiek barneratzera begira. Ariketa horiek taldeka egingo dituzte, eta ondoren talde handian elkarbanatuko dira ondorioak eta hausnarketak.

- Saio guztietan, tarte handi bat ariketa praktikoak egiteko erabiliko da. Gutxienez saioaren erdia ariketa praktikoak egiteko edo lantzeko erabiliko da. Ariketa batzuk talde osoak batera egitekoak izango dira baina gehienak talde txikietan egitekoak izango dira. Edukien atalean aurkeztu bezala landuko diren edukien araberako jarduerak izango dira (edukien atalean egiten zaie erreferentzia jarduera hauek jasotzen dituzten dokumentuei):

- Jarduerak egokitzea atalean testu motekin lotutako jarduerak (Hitz debekatua, Ipuinari galderak, Derrigortutako hitzak, Ipuinean moldaketa eta abar) eta ohiko jarduerekin lotutako jarduerak (ariketa urrun, ibilbide aldrebestua, azalpen katea, eta abar).

- Hizkuntza-jolasen eta Elkarrizketa Itxien atalean ahozko egiturekin lotutako dinamikak erakutsi eta egingo dira: Kutxa itsua, Zer falta da, Hiru lerroan eta beste hainbat.

  • Motibazioari begirako atalean Erabileran eragiten duten faktoreekin lotutako jarduerak egingo dira eta ikasleekin aurrera eraman ditzaketen hainbat dinamika ere egingo dira: Garai berriak, Eleaniztasuna eta gertukoa zaintzea, Ahobizi jarduerak, eta abar.
  • Bestalde, ikastaroaren une ezberdinetan bestelako baliabide batzuk ere erabiliko dira: bideoak ikusiko dira (estres linguistikoa, Tribuaren berbak, Hezitzaile Berritsuak, eta abar).
  • Landuko den guztia parte hartzaileei aurrez emango zaie: hainbat eduki interneten jarrita daude eta horren berri emango zaie, eta gainontzekoak emailez helaraziko zaizkie.
  • Egiten diren proposamen guztiak aurrera eramateko errazak izatea nahi da eta azpiegitura eta antolaketa gutxi eskatzen dutenak.

Nori zuzendua

HHI (EPA) eta DBHko euskara irakasleak. IRALEko irakasleak

Matrikulaziorako argibideak

Eskaera telematikoki egingo da, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko aplikaziora jota, IRAKASLEGUNEA atarian. Ikastetxe publikoetako nahiz itunpeko ikastetxeetako langileak sar daitezke han. Aplikazio informatikoaren gida ikusi hemen.

Babesleak

  • Eusko Jaurlaritza.Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila

Etiketak

hizkuntza, motibazioa, euskara, ikastetxea

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.