Irakasleen formakuntza :: Komunikazioa, Psikologia

423 Buru-mapak: ideak sortu eta antolatzeko teknika (mind-mapping)

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 20.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2009(e)ko ekainaren 24a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2009(e)ko irailaren 15a

Irakaslea

  • Eleder Aurtenetxe Pildain

    Sormen arloko trebatzaile eta aholkularia. Antolaketa arloko ingeniaritza ikasketak. Unibertsitateko irakasle izana. Bilbo Hiria irratian "Berbaz" elkarrizketa-saioaren gidaria.

Helburuak

  • Eskuz zein ordenagailuz buru-mapak egiteko gaitasuna. Noiz eta zertarako erabilera bakoitza? Zer alde on modu bakoitzak?
  • Parte-hartzaileak buru-mapak erabiltzeko jauzia egitea. Aurrerantzean erabiliko dituztenean ere irakaslearen laguntza izango dute.
  • Ideiak labur, argi, ondo egituratuta eta modu ederrean adierazteko gaitasuna garatzea.
  • Lan-esparruan erabiltzeko aukerak zabaltzea.
  • Nork bere edo talde baten informazioa kudeatzeko erabiltzen ikastea.
  • Buru-mapak talde-lanerako erabiltzen ikastea.
  • Buru-mapak interneten bidez erabiltzen ikastea, elkarlanerako.

Edukiak

Tony Buzan eta Barry Buzan anaien “The mind mapping book” liburua oinarri hartuta bertan deskribatzen den teknika norberaganatzen hasiko gara:

  • Sarrera: testuingurua, antzeko teknikak,...
  • Buru-mapen  abantailak.
  • Nola egin buru mapak: arauak eta egiteko prozesua:
  • Irudimena lantzen.
  • Buru-mapak egiten:
  • Eskuz.
  • Ordenagailuz: Mind Manager, FreeMind, Mindomo, iMindMap…
  • Zertarako buru-mapak erabili:
  • Jendaurrean mintzatzea.
  • Ideia antolaketa.
  • Ikasten jarraitzeko iturriak.

Metodologia

Etorritakoen testuingurua eta jakin-nahiak aztertu, ikastaroaren prestaketako lehenengo urrats gisa.

  • Oinarrizko azalpenak.
  • Ariketak (banakakoak eta taldekakoak).
  • Danetariko materialak aztertu eta ikasleen esku utzi, nork bere behar pertsonaletan sakondu ahal izateko.Buru-mapen adibideak aztertzea.
  • Adituen testuak eta ikus-entzunekoak.

Etorritakoen parte-hartze etengabea: galderak, iradokizunak, iruzkinak, zailtasunak,… plazaratuz eta haiei erantzun emanez.

Nori zuzendua

Irakasleak orokorrean: jende aurrean mintzatzen direnak, sortzaileak, jakin-nahiak...

Matrikulaziorako argibideak

Hezkuntza Sailaren webgunera jo: GARATU 09/10

Babesleak

  • Hezkuntza Saila

Etiketak

garatu, buru mapak, mind mapping, ideen antolakuntza

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.