Irakasleen formakuntza :: Hezkuntza, Dantza

063 Biodantza hezkuntzan; gorputza hezkuntza prozesuetan txertatzen

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 16.00 ordu

Matrikulazio epea: 2018ko irailaren 10etik 28ra, biak barne. IRAKASLEGUNEA

  • Heziberrik azpimarratzen dituen komunikazio gaitasunean, elkarbizitzarako konpetentzian, eta izaten ikasteko konpetentzian oinarritzen da ikastaroa. Ikasleekin konpetentzia horiek garatzeko, onena, irakasleak berak garatuta izatea da eta kontziente izatea horien onurez eta beharrez.
  • Gorputz esperientziatik sortzen den ulermena berreskuratzea da proposamena; esanahiaren inguruko azalpen objektibistek eta razionalistek alde batera utzi duten gorputz esperientzia. Bizi dugun jendartean pentsamenduaren garrantzia gailendu da, gorputzaren eta emozioen kontzientzia eta adierazpenaren gainetik. Baina irakaskuntza prozesuak esanguratsuak izan daitezen, pertsona osatzen duten hiru oinarriak kontuan izan eta bateratzea ezinbestekoa da; emozioak, pentsamendua eta gorputza. Beraz, gorputza tresna pedagogiko nagusi bilakatuko dugu esperientzia honetan eta bizipenetan oinarritutako ikasketak eskaini.

Irakaslea

  • Elen Kortaxarena Gesalaga

    Biodantza Irakasle Ikasketak. Haur Hezkuntza Gradua eta Humanitateetan Lizentzia. Mondragon Unibertsitateko irakaslea 'Gorputzetik norberarengana' graduetarako proposamen berritzailea lantzen.

Helburuak

  • Bizipenetan oinarritutako ikasketa esanguratsua, talde izaera, elkar eragina eta tratu onetan oinarritutako harremanen bidez sustatzea.
  • Gorputz esperientziatik abiatzen diren ikaste prozesuak berreskuratzea.
  • Balioen hezkuntzan oinarritutako esperientzia praktikoa eskaintzea.
  • Parte hartzaileen barne motibazioan eragitea, mugimendua, musika eta elkar eraginaren bitartez.
  • Irakaskuntza esanguratsua genero-ikuspegitik lantzea.

Edukiak

  • Partaideen arteko harreman osasuntsuak eta tratu onak 3 mailatan; ni-nirekin, ni-bestearekin, ni-taldean.
  • Norbere gorputz eta mugimendu patroiak; orain artekoak ezagutu eta aukera berriak sortu
  • Elkartasuna, errespetua, berdinen arteko harremanak, talde izaera eta komunikazio ez bortitza bezalako balioak mugimenduan bizi
  • Genero ikuspegia

Metodologia

  • Ikastaro hau aurrez aurrekoa izango da bere osotasunean.
  • Lan metodologiari dagokionez, ikastaro praktikoa izango da; bizipenetan oinarritua. Hausnarketa kritikoa eta norbere iritziaren adierazpena sustatuko dira eta arnasean egoteko eta barne-arreta mantentzeko dinamikekin borobilduko da. Ondoren,  bizipenetan oinarritutako saioa eskainiko da. Horretarako, biodantza sisteman oinarritutako saio praktikoak eskainiko dira. Tresna nagusiak, musika, mugimendua eta taldea izango direlarik. Tresna pedagogiko eta baliabide didaktiko nagusia norbere gorputza izango da.

Nori zuzendua

Irakasleak orokorrean

Matrikulaziorako argibideak

Eskaera telematikoki egingo da, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko aplikaziora jota, IRAKASLEGUNEA atarian. Ikastetxe publikoetako nahiz itunpeko ikastetxeetako langileak sar daitezke han.

Babesleak

  • Eusko Jaurlaritza.Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila

Etiketak

dantza, gorputza, mugimenduak, musika

Copyright @ 2018 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.