Irakasleen formakuntza :: Literatura, Hezkuntza
Matrikulazio epea: 2018ko ekainaren 4tik 15era arte, biak barne. IRAKASLEGUNEA
Psikologian lizentziatua. Psikologia Institutu Publikoan eta kontsulta pribatuan formatzailea.
Ikastaroa aurrez aurreko motakoa izango da eta,. Ikastaroak, orokorrean bi zati ditu; saio bakoitzean, edukien oinarri teorikoak azalduko dira eta bigarrenean edukiekin zerikusi duten liburuak ikusi eta aztertuko ditugu taldean. Guztira, ikastaroan 80 kalitatezko ipuin eta beste baliabideak aztertuko dira. Oinarri kontzeptualak ikus-entzunezko materialen bidez landuko dira. Ondoren, landutakoaren kalitatezko haur liburuak proposatuko dira, ikasleen parte-hartzea eta hausnarketa kritikoa bultzatuz. Amaieran, ikasitako gaitasunetan oinarritutako proiektua burutuko da, ikastaroa borobilduz (heziberri 2020ekin bat eginik). Era berean, parte hartzaileek norberaren iritzien arabera ezagutzen dituzten liburuak, partekatzeko aukera izango dute, taldeari modu eraikitzailean eraginez.
Irakasleak orokorrean (Haur Hezkuntza eta LH 1. zikloa)
Eskaera telematikoki egingo da, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko aplikaziora jota, IRAKASLEGUNEA atarian. Ikastetxe publikoetako nahiz itunpeko ikastetxeetako langileak sar daitezke han.
Eusko Jaurlaritza.Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila