Irakasleen formakuntza :: Hezkuntza, Komunikazioa

311 Zuzendaritza taldekideentzat prestakuntza: jendaurrean hitz egitea

  • Izaera: Erdi presentziala
  • Ordu kopurua: 15.00 ordu

Matrikulazio epea: 2018ko irailaren 10etik 28/ra, biak barne. IRAKASLEGUNEA

Zuzendaritza taldekideen erronka handi bat ahozko komunikazioa eta jendaurreko aurkezpenak dira. Erronka honi era eraginkorrenean erantzun ahal izateko bideratuko da prestakuntza hau.

Honen bitartez, zuzendaritza zein bestelako karguek, jendaurrean duten inpaktua eta sinesgarritasuna bermatu nahi dira. Era hontan, erabakiak eta zuzendaritza lagunduaz.

Aurrez aurrekoa: azaroaren 28an (17:30-19:30)

Irakaslea

  • Begoña Merino Otaegi

    Komunikazio fakultatean lizentziatu. Arteterapia, Terapia Sistemikoa eta PNLn (Gestalt) formakuntza.

Helburuak

  • Jendarurrean hitz egiten “ikasi egiten dela” jakitea eta zer aldatu nahi dudan nire hitzaldietan zehaztea.
  • Urduritasunari aurre egiten hastea.
  • Hitzaldiak nola egituratu, prestatu eta plangintza egiten ikastea.
  • Mezua, kohesioa eta koherentzia behar dute hitzalditan mantentzeko estrategiak barneratzea.
  • Norberaren ez-hitzezko komunikazioa ulertzea.
  • Ariketa praktiko baten bidez, ikasi dudan guztia praktikan ipini ahal izatea.

 

Edukiak

  • Jendaurrean hitz egitea
  • Urduritasun eta beldur eszenikoa.
  • Prestakuntzaren plangintza
  • Partaidetza bideratu
  • Mezu nagusia: gaia, helburua, entzuleak.
  • Egitura.
  • Koherentzia eta kohesioa.
  • Nola erakarri arreta, eta nola eutsi interesari?
  • Adierazpen eraginkorra. Hasierak eta bukaerak.
  • Ez-hitzezko komunikazioa

Metodologia

Ikastaroa on-line motakoa izango da eta, horretarako, Moodle irakaskuntza-plataforma batean oinarrituta dagoen UEUren ikasgela birtuala erabiliko da. Ikastaroa parte-hartzailea izango da. Oinarri kontzeptualak idatzizko zein ikus-entzunezko materialen bidez landuko dira. Esperientzi eta zailtasun pertsonaletatik abiatuta, debateak irekiko dira, hausnarketa kritikoa eta sare-laguntza sustatuz.

Era berean, talde-dinamiketan (foroetan) norberaren iritzi, hausnarketa, esperientzia edota zalantzak ikaskideekin partekatzeko aukera izango da, taldeari modu eraikitzailean eraginez. Ikasleek momentu oro irakaslearen jarraipena eta tutoretza izango dute.

Amaieran, ikastaroko gaitasunetan eta esperientzi pertsonalean oinarritutako proiektua burutuko da, ikastaroa borobilduz. Bakoitzari bilera bat prestatzeko eskatuko zaio, taldekideen aurrean egin beharko duena, eta denon artean puntu sendoaenak eta ahulenak topatzen saiatuko gara, beti ere errespetuzko marko baten barruan.

Nori zuzendua

Irakasleak orokorrean

Matrikulaziorako argibideak

Eskaera telematikoki egingo da, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko aplikaziora jota (esteka), IRAKASLEGUNEA atarian. Ikastetxe publikoetako nahiz itunpeko ikastetxeetako langileak sar daitezke han.

Babesleak

  • Eusko Jaurlaritza.Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila

Etiketak

komunikazioa, hezkuntza, prest gara, eibar, hitzaldia, bilera

Copyright @ 2018 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.