Irakasleen formakuntza :: Komunikazioa, Pedagogia

363 Gorputz Adierazpena Gorputz Heziketa arloan

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 33.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2009(e)ko ekainaren 24a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2009(e)ko irailaren 15a

Irakaslea

  • Naiara Gorroño Viteri

    Komunikazio Zientzietan lizentziaduna Nafarroako Unibertsitatean. Pedagogian Masterduna Bartzelonako Unibertsitatean. Yoga irakaslea, Sadhana Yoga Eskola.

    Unibertsitatea.net atarian elkarrizketa.

Helburuak

  • Gorputz adierazpena ezagutzera eman: gorputzaren hizkuntza ezagutu eta gorputzak dauzkan komunikazio aukerak aztertu.
  • Dantzak ikasgelan izan ditzakeen harreman eta komunikazio aukerak ezagutu: emozioak adierazteko, norberaren izatea lantzeko, taldea batzeko.
  • Norberaren dantza sortu: pausu jakin batzuk edo kanpoko eredu zehatzak jarraitu barik. Norberak bere berea duen sentitzeko eta mugitzeko modua , bakoitzak izateko eta adierazteko duen berezko era gorputzaren eta dantzaren bidez bizi.
  • Gorputz kontzientzia landu: geure gorputza entzuten ikasi, arreta piztu, nola gauden ohartu eta onartu.
  • Gorputzetik sormenera dauden bideak ireki eta ezagutu.
  • Bat-batekotasuna ikasgelan erabiltzeko tresna moduan aztertu.

Edukiak

Gorputza eta mugimendua:

  • Nola ulertzen dugu gorputza?: gorputzaren ikuspegi osoa.
  • Sentsopertzepzioa: gorputz kontzientzia lantzeko teknika. Gorputzaren arreta, entzumena garatzeko. Norberaren gorputz irudian sakondu.
  • Zentzumenak: 5 zentzumenak dira gizakiok dauzkagun tresnak mundua antzemateko. Ukitu, entzun, ikusi, usaindu, dastatu... horrela sartzen gara harremanean munduarekin, beste gizakiekin, geurekin.
  • Emozioa: Emozioak eta gorputzaren arteko harremana. Ze emozio?, Nola adierazi?
  • Gorputza eta arnasa orain eta hemen kokatzeko tresna pedagogiko moduan.
  • Mugimendua: mugimendua da bizitzaren printzipioa. Guztia dago mugimendua uneoro, eta pertsona bakoitzak mugitzeko modu propioa du. Norberaren mugimendua esnatzen eta honi bidea ematen ikasiko dugu. Mugimendu naturala, organikoa.

Komunikazioa:

  • Zer da komunikazioa?
  • Adierazpen modu ezberdinak behar ezberdinentzat.
  • Gorputzaren hizkuntza.
  • Dantzaren hizkuntza.

Sormena:

  • Sormenaren oztopoak eta lagungarriak.
  • Musikaren erabilera.
  • Espazioa: Gorputz adierazpenean eta dantzan espazioaren inguruko hainbat ideia: espazio pertsonala, espazio partziala espazio osoa, espazio soziala, espazio fisikoa, espazio eszenikoa.
  • Erritmoa: barne eta kanpo erritmoa. Denbora eta erritmoa.
  • Bat-batekotasuna tresna moduan: Zer da?, Nola erabili?

Metodologia

Teoria eta praktika tartekatuko dira. Bizipenean oinarritutako ikastaroa izango da. Bizipenetik hausnarketara joko dugu, behin eta berriro. Bakarka eta taldean arituko gara lanean.

Matrikulaziorako argibideak

Etiketak

gorputz adierazpena, gorputz heziketa, komunikazioa, emozioak, mugimendua, dantza

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.