Irakasleen formakuntza :: Hezkuntza, Matematika

288 Matematika eskuekin eta elkarrekin Lehen Hezkuntzan

  • Izaera: Erdi presentziala
  • Ordu kopurua: 33.00 ordu

Matrikulazio epea: 2018ko irailaren 10etik 28/ra, biak barne. IRAKASLEGUNEA

Bizi duguna, barneratzen dugu. Matematikak bizi behar ditugu. Bizipen horiek ikasgai bihurtuz. Horretarako, sortu behar diren ekintzak berain bizitzarekin lotutakoak izan behar dute eta gustukoak gainera. Hitz batean Jolasa. Ikastaro hau, matematika, oraindik biziagoa eta erabilgarriagoa izateko sortuta dago. Helburu garrantzitsuena neska mutilen interesa sustatzea da, interes hori mantentzea eta matematika ikasteko bidean bultzakada bat ematea.

Aurrez aurrekoa: urtarrilaren 8an eta otsailaren 13an (17:30-20:30)

Irakaslea

  • Lorena Egidazu Ormazabal

    Hezkuntza izan da beti nire proiektua eta horregatik sortu nuen zientzieskola. Gure helburuetako bat interesa sustatzea da, interes gabe ez dagoelako ikas prozesurik uste baitugu. Ideia hori oinarritzat hartuz diseinatu dugu gure proiektua: matematika manipulatiboak, irakurketa, logika lanketa, sormena, espazio kontrola, hitzaldiak, tailerrak, bakarkako saioak...  Beti ikasi eta eboluzionatzeko prest!!!

Helburuak

  • Ikastaroaren gaira hurbildu eta sakondu
  • Gaiaren erabilpen-adibideak ezagutu eta euren erabilera sustatu parte-hartzaileen geletan
  • Geletan dinamika berritzaileak sustatu Matematikarako konpetentzia indartuz ikastaroan landutako baliabideak erabiliz
  • Irakasleon trebakuntza didaktikoa: Material manipulagarri ugari ezagutuz eta erabilpenean trebatuz, material horien garrantzian eta ahalmenetan sakondu, Lehen Hezkuntzan matematika saio dinamiko eta parte hartzaileak sustatzeko.
  • Jardunean gozatzea: Jakin mina piztea eta matematikarekiko zaletasuna ereitea helburu eta bide horretan aurreratzeko nahitanahiezkoa da irakasleok ere eginez eta eraikiz gozatzea.
  • Problemen emaitza bilatzeko baliabideak eskaintzea.

 

Edukiak

  • Matematika konpetentzia garatzeko eta arloarekiko zaletasuna sustatzeko aproposak diren zenbait material ludiko eta manipulagarriak, fisikoak eta birtualak, ezagutu eta euren erabilpenean trebatu.
  • Bruner, Hiru pausoak jarraituz diseinatu
  • Gaur egungo algoritmoen inguruko korronteen hausnarketa
  • Lehenik manipulatuz, kalkulu mentalera nola heldu
  • Geometriaren edertasuna ezagutu: Bizi, arrazoitu eta azkenik irudikatu.
  • Inguratzen gaituen geometria ikusten hasi, gauzen zergatiak ikertu eta artearen atariraino joan.
  • Jolasen indarra eta erakargarritasuna, buruhausteen neke grinatsua, zoriaren zoroa: dadoak, soma, laberintoak, sokak, rubik, tantrix, pentaminoak,… esku artean izan.
  • Manipulatuz eta pentsatuz problemak ebatzi, matematika konpetentziaren garapena bultzatzeko.

Metodologia

Ikastaroa on-line motakoa izango da eta, horretarako, Moodle irakaskuntza-plataforma batean oinarrituta dagoen UEUren ikasgela birtuala erabiliko da. Ikastaroa parte-hartzailea eta praktikan oinarritutakoa izango da. Materiala ondo ikusteko bideotutorialak egongo dira. Bideo horietan, material desberdinak praktikan nola jarri azalduko dugu eta horretaz gain apunte desbedinak emango ditugu. Ondoren, landutakoaren inguruko praktikak proposatuko dira, ikasleen parte-hartzea eta hausnarketa kritikoa bultzatuz. Amaieran, ikastaroko gaitasunetan oinarritutako proiektua burutuko da, ikastaroa borobilduz. Era berean, talde-dinamiketan (foroetan) norberaren iritzi, hausnarketa, esperientzia edota zalantzak ikaskideekin partekatzeko aukera izango da, taldeari modu eraikitzailean eraginez. Ikasleek momentu oro irakaslearen jarraipena eta tutoretza izango dute.

Nori zuzendua

Irakasleak orokorrean

Matrikulaziorako argibideak

Eskaera telematikoki egingo da, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko aplikaziora jota (esteka), IRAKASLEGUNEA atarian. Ikastetxe publikoetako nahiz itunpeko ikastetxeetako langileak sar daitezke han.

Babesleak

  • Eusko Jaurlaritza.Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila

Etiketak

matematika, hezkuntza, prest gara, eibar

Copyright @ 2018 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.